2008an Gasteizko Alde Zaharreko San Jose udal pilotalekua erabat utzita zegoen. Bizilagunak batu eta euren kabuz berreskuratzeko erabakia hartu zuten, auzolanean. Hori irudikatu nahian, kirol guneari izen berria eman zioten: Auzolana Pilotalekua. Gaur egun, Txapa Ahotsa asanblada arduratzen da frontoia behar bezala mantentzeaz eta txandak banatzeaz.
Udaberriko ekaitzek San Jose pilotalekuaren estalkia hondatu zuten 2007an. Urtebetez, Gasteizko Alde Zaharreko bizilagunek ezbeharrak konpon zitzan eskatu zioten Udalari. Baina erantzunak –edo erantzun ezak– ez zituen auzokideak ase. Inguruko elkarteek eta herritarrek elkartzea erabaki zuten egoerari buruz hausnartzeko. Bertatik sortu zuten Txapa Ahotsa asanblada, frontoia auzolanean berreskuratuko eta kudeatuko zuen taldea.
Obrak egin ahal izateko finantziazioa eta babesa auzoko eragileek eta herritarrek eman zuten gehienbat. Besteak beste, teilatua konpondu, euriteek izorratutako zorua altxatu, frontoi osoa margotu eta paretak berdindu behar izan zituzten. Hilabete gutxiko lana izan zen, eta aurtengo ekainean bost urte bete dira Auzolana Pilotalekua berriro ireki zutenetik. Ordutik, erabili nahi duenaren eskura geratu da. Hiru hilean behineko asanbladetan erabilera eta garbiketa txandak banatzen dituzte. Halaber, pilotarekin zerikusia duten bestelako jarduerak ere egiten dira Auzolana Pilotalekuan. Adibidez, Txapa Ahotsak berak antolatutako umeentzako pilota ikastaroak.
Pilotalekuak Alde Zaharreko elementu garrantzitsu bilakatu nahi du. Horregatik, asanbladako kideek eta inguruko beste elkarte eta taldeek ekintzak antolatzen dituzte bertan. Esaterako, frontoiaren urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziak egin dituzte, auzoko festak baliatuz. Hala nola, kalejira, bertso saioak eta auzokideen arteko lagunarteko partidak jokatu dira.
Asanbladako kideek hasieratik salatu dute Udalak erakutsi duen jarrera. Moldatze lanak bukatzean, Txapa Ahotsak taldeko kideek pilotalekuarekiko eta auzoarekiko instituzioen “utzikeria” salatu zuten. Udalaren ardurapeko instalazioa izan arren, garai batean ez zuen berreskuratze lanetan parte hartu –ez ekonomikoki, ezta obretan laguntzen ere– eta gaur egun ere ez ditu mantentze lanetarako beharrezkoak diren gastuak bere gain hartzen.
Dena den, gasteiztarrek erakutsi dute herritarrak elkartuz, auzolanean, proiektuak aurrera eraman daitezkeela eta jarraipena eman ahal zaiela. Haien hitzetan, “aldarrikapenetik ekintzara” pasa ziren, eta oztopoak oztopo Gasteizko Alde Zaharrak badu bere pilotalekua. Kasu honetan, urtebete blokeatuta zeraman arazoari erantzun erraz bezain eraginkorra eman zaio elkarlanean. Halakoetan, asanbladakoek nabarmendu dute “auzoaren beharrak asetzeko antolakuntzak duen indarra”.
Auzolana Pilotalekuan behintzat, esku-pilota taldekako kirola izan daitekeela frogatu dute Txapa Ahotsa asanbladako kideek.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Euskara hauspotzeko lan egiten duten eragileak ekonomikoki hornitzea da ekimenaren xedea. Ekarpena egiteko bertako produktuen saskiak erosteko aukera izango da urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean.
Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari' izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]
Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.
50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.
Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]
Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]
Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]
Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]
Osotara, 9.000 eskaera jaso ditu euskara eta elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak 'Eskutik eskura' udaberriko kanpainan. Laster Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira eskaerak.
Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana bultzatzea dira Errigoraren helburu garrantzitsuenak. Bost ekoizlerekin hasi ziren 2013an, baina gaur egun dagoeneko 23 dira, eta beraz, urrats bat gehiago eman beharra sentitu dute: Errigora identifikatzailea.
Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]
“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]