Rita, Maria eta Emiliana

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Emilio Lledok dioenez, liburua, funtsean, denbora gelditzen duen ontzia da. Bizitzaren esperientzia ezerezaren itsasoan galtzera kondenaturik zegoen, harik eta inprenta asmatu zen arte. Geroztik, gu bezalakoek gozatu, sufritu, amestu eta pentsaturikoa berreskura dezakegu. “Nolabaiteko betierekotasuna da hori –dio filosofoak–, besteen bizitzak gurera ekarri eta harekin aberastea ahalbidetzen digulako”. Horixe da, dudarik gabe, liburuen pagotxarik handiena.

Udako orri-pasa patxadatsuak, besteak beste, hiru lagun interesgarriren testigantza ezagutzeko parada eman dit. Hirurak bizitza oparo eta luzeko emakumeak, askatasun egarriak bultzaturik sorlekutik alde egindakoak, aitzindariak nor bere arloan, garaiko emakumezkoentzat arrotzak ziren zereginetan nabarmendu eta pasioari emanak bizi izan zirenak. Bat italiarra, espainiarra beste bat eta Euskal Herritarra hirugarrena.

Rita Levi da lehenbizikoa. 1941eko udan, Hitlerren armada Europan barna ikara zabaltzen ari den bitartean, gazte judutarra Turingo etxeko gela txiki batean dago ezkutaturik. Halere, lanean segitzen du buru-belarri, mikroskopio zahar baten aitzinean, neuroenbriologiaren arazo baten soluzioa aurkitu nahian. Nazien mehatxu ikaragarria hain hurbil sentitu arren, ez zuen etsi, pasioak emaniko indarrari esker, nik uste. Ehun urtetik gorako bizitzan, askotan gogoratu zituen bigarren mundu gerraren hasierako bizipenak, batez ere mende erdi geroago Nobel Saria jaso zuenean…

Maria Zambranok ere faxismoaren mehatxua pairatu eta etxetik alde egin behar izan zuen 1936ko gerraren ondorioz. Ajez beteriko espainiar demokraziaren ahuldadea hain agerikoa delarik, ur freskoa da filosofoaren diskurtsoa, gaurkotasun handikoa. Demokrazia “gizakiaren bizileku egokien”tzat jo eta gero, gizarte aldakorrak demokrazia bizia behar duela azpimarratzen du, usteldu eta zaharkituko ez bada.

Eta, azkenik, Emiliana Zubeldia, piano-jotzaile eta musikagile nafarra. Hura ere, garaiko giroak itota, Mexikora joan eta han musikari emana bizi izan zen, ia 100 urtetan hil zen arte. Nafarroako Gobernuak liburuaren aurkezpen-ekitaldian, ohiturari jarraituz, ederki ezkutatu zuen biografiak berak azpimarraturiko kontu bat: Zubeldiaren euskal kulturarenganako maitasuna. Euskaraz hitzik ez, kanturik ez.

Lledok arrazoi du: liburua altxor ederra da, galtzera kondenaturik zegoen esperientzia eskura jartzen digulako. Hiru emakumeona, esaterako.


ASTEKARIA
2013ko irailaren 22a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


Eraikitzen ari garenaren definizio bat

Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Eguneraketa berriak daude