Liburuak azpimarratzen dituztenentzat

  • Virginia Wolf::Gela bat norberarena (Itzultzailea: Maria Colera Intxausti)

    Consonni, 2013

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Emakumeak eta literatura gaiari buruzko bi hitzaldi dira lan honen oinarriak. Woolfen arabera “era guztietako aurreiritzi eta grinak pizten dituen gaia” da. Bi espaziotan kokatzen da bertan kontatutakoa: Oxbridge eta London. Lehena (Oxford/ Cambridge) unibertsitatea eta bigarrena British Museumeko liburutegia. Lehenean agerian uzten du zein den emakumeek (izan) duten debekuz betetako egoera, eta honen aurrean “sexu baten segurtasun eta oparotasunaz eta bestearen pobrezia eta segurtasun gabeziaz” delakoari buruz dabil. Bigarrenean “egia”ren bila abiatzen da eta gizonek emakumeei buruz hamaika liburu idatzi dituztela aurkitzen du, aholku eta irain sortak, “ireki ere egin gabe” lasai utzi daitezkeen liburuak direla ondorioztatuz. Amorrua sentitzen duela agertzen da testuaren zati honetan behin baino gehiagotan, itzulpen honen edizioan azpimarratuta agertzen zaiguna.

Woolfek hau gainditzeko bizitza osorako errenta eta norberaren gela aldarrikatzen ditu. Izenburuan dakusagu, lan honetako mezu nagusia baita: emakume idazleek behar dutena bere gela, urtean 500 liberako errenta eta pentsatzeko eta esateko askatasuna dira. Sorkuntzarako egoerarik onena zein den ere hizpide du, eta bere ustez, edozein idazlek literatura egiteko “gogoaren batasuna” behar du, gizonak haien maskulinotasunean gotortuta eta emakumeak haien femeninotasunak mugatuta geratu gabe. Honen ostean gizonek idatzitako literaturan emakumeak nola agertzen diren azaltzen du, eta emakumeek garai desberdinetan idatzitako literatura aztertzen du, fase diferenteak pasatu dituztela adieraziz eta hauek egindako ekarpenak zeintzuk izan diren eta izan daitezkeen aletuz.

Fikzioaren eta errealitatearen artean egiten du salto etengabe, emozioa eta arrazoia harilkatuz eta edertasunaren deskribapena gertakariei buruzko iruzkin ironikoekin tartekatuz. Ondorioen artean Emakumeak eta literatura gaiari buruz pentsatzen du “zorigaiztokoa dela idazten duen edonorentzat bere sexuan pentsatzea” lehenago aipatu dugun “gogo batasuna”ri garrantzia emanez. Bere entzule-irakurleei gomendatzen die mota eta gai guztietako liburuak idazteko eta gogoeta eta amets egiteko Shakespeareren balizko arreba haiengan jaio dadin, bere garaian izan ez zuen aukera haien bitartez izateko.

Literaturaz gozatzeko eta kontzientziak pizteko iruditzen zaigun lan erreferentzial eta ezagun hau Consonnik ekarri du euskarara, Maria Coleraren itzulpenarekin, crowdfounding delako finantziazioaren bidez, eta bihotzez eskertzen diegu ekimen hau. Hala ere pena txiki bat geratu zaigu izenburuarekin, itzulpen literala aukeratu beharrean –A room of one´s own– egokiagoa iruditzen zaigulako euskal kulturan urteetan erabili izan den Norberaren gela, 1987an Mariasun Landak Emakumea eta literatura gaia zuen monografiko batean (Jakin 45) bere artikulurako erabili zuen itzulpena: “Virginia Woolfen Norberaren gela”, tradiziotxo horri jarraipena emanez.

Amaitzeko esan nahiko nuke oso gustura berrirakurri dudala liburu hau, oraingoan euskaraz, eta irribarrea marraztu zaidala pasarte batzuek liburutik irten eta bere ibilbidea egin dutela egiaztatzean edo literaturari ikuspegi feministatik begiratzen hasi nintzaioneko garaia gogora ekartzean. Eta harrituta geratu naiz, hain ezaguna zaidan liburua izanik ere, pasarte batzuk azpimarratu ditudalako, horretarako oso aproposa baita lan hau, gogoangarriak diren eta azpimarratzeko moduko pasarte, dagoeneko klasiko, ugari dituelako.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


Kronika: Artea eta politika
Hoberena etortzeko dago-eta

Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Euskal musika eszena: zer da, baldin bada?

Gasteizen, Jimmy Jazz aretoaren hamabosgarren urteurrenaren harira, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lau astelehenez jarraian. Aurrekoan artez eta politikaz mintzatu baziren, azaroaren 4an euskal musika eszena izan dute hizpide. Ea existitzen den, eta existitzen bada nolakoa ote... [+]


2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


Eguneraketa berriak daude