argia.eus
INPRIMATU
Espazioa hobeto ikusteko

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko irailaren 05

Arizonako Unibertsitateko astronomoek lente berezia prestatu dute, egungo teleskopioei eransten zaiena, eta horren bidez lurretik hartzen diren zeruko argazkiak askoz ere garbiagoak dira. Lente berezi horrek atmosferak sortzen duen dirdira ezabatu eta argazki askoz ere garbiagoak ateratzen ditu. Une honetan Txileko Las Campanas behategian instalatuta dago, eta jada Hubble teleskopio espazialak baino argazki garbiagoak ematen ditu.