argia.eus
INPRIMATU
"Bio" jateak onura dakarkie euliei

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko uztailaren 24a

Saiakera interesgarria egin berri dute Drosophila espezieko euliekin. Euliak 200eko taldetan banatu eta multzo bati bio patata, beste bati bio mahatsa, beste bati bio banana eta beste bati bio soja eman dizkiete euren bizitza osoan. Gainerakoei, berriz, produktu berdinak baina bio ez direnak.

Bio patata, mahats eta sojarekin elikatutako euliek batez besteko zein gehienezko biziraupena hobetu dituzte, gainerako taldekoenekin alderatuz. Hobekuntzak oso nabariak izan dira arlo batean zein bestean.

Ugalkortasuna ere aztertu dute ikerlariek, eta horretan ere hobekuntza nabaria izan dute bio jan dutenek. Datuak ezin dira bere horretan gizakira estrapolatu, baina herri jakintza dena jakintza zientifiko bihurtzeko lehen urratsa izan daiteke.