argia.eus
INPRIMATU
Bare festa
Jakoba Errekondo 2013ko uztailaren 24a
Jakoba Errekondo

Aurten adina barraskilo eta, batez ere, bare ez dut sekula ezagutu. Hau da gasteropodo desdetxa, hau da festa. Ur festak dakar bare dantza. Eguneko ordu beroenetan izan ezik, hankaperaino hurbiltzen dira, lasaipoto asko. Horra etxe aurreko klematisaren (Clematis sp.) petalo ubelak dastatzen.

Bareak ateratzeko pozoirik gabeko era erraz bat bada: egur ezpalak. Landareen azpian ezpala jarri ondroso. Bertan hartuko dute habia lurreko kakalardo, nematodo eta beste laguntzaile ugarik. Horiek bareak eta beren arrautzak jan edota bizkarroi jarriko zaizkie. Era berean, ezpala usteltzen doan eran, ongarri ederra da. Beno, ezpala, porroxka, zoztorra...