2009az geroztik Oñatiko (Gipuzkoa) Laixan Euskara Taldea geldirik zegoen. Taldearen etorkizuna kolokan jarri zuen arrazoi nagusia ordezko falta izan zen. Orduko taldeko kideen esperantza lantaldera kide berriak gerturatzea zen, baina ez da horrelakorik gertatu. Lau urtez elkartea geldialdian egon eta gero betiko ixtea erabaki dute. Joan den astean ondasunen likidazioa egin zuten. Ondasun materialak Oñatiko Udalari eman dizkiote eta dirua berriz, Seaskari, Euskalerria Irratiari, Debaguneko euskara elkarteei eta Berria Taldeari.