Euskarak hezkuntzan muturra sartu zuenekoa

  • Hezkuntzak egunerorako hainbat konpetentzia eskaintzeaz gain, bestelako funtzioak bete ditzake, galtzeko bidean dagoen hizkuntza berreskuratzeko tresna izatea, adibidez. Hala dio Garabide Elkarteak Euskararen Berreskuratzea bilduman argitaratutako liburuxka berriak.

Argazkian, Amurrioko Aresketa Ikastolako haurrak 1996ko Araba Euskaraz iragartzen.
Argazkian, Amurrioko Aresketa Ikastolako haurrak 1996ko Araba Euskaraz iragartzen.Myriam Gartzia.

Hizkuntzen biziberritzearen alde lan egiten duen Garabide Elkartea duela laupabost urte hasi zen Euskararen Berreskuratzea bilduma argitaratzen. Azken 50 urtetan euskara bultzatzeko egindako lana jasotzea du helburu, hizkuntza gutxitudun beste komunitate batzuei lagungarri izan dakiekeelakoan. Alberto Barandiaran bildumaren koordinatzailearen esanetan, “gure esperientziaren berri eman nahi dugu, asmoa ez da beste toki batzuetan gauzak nola egin behar diren esatea”.

Aurreko lanetan euskara berreskuratzeko gakoak, euskararen estandarizazioa eta hedabideak izan dituzte hizpide. Laugarren honetan, Euskararen Berreskuratzea IV: Hezkuntza liburu eta DVDan –Argiak egin du azken hori–, irakaskuntza da gaia, administrazioarekin eta hedabideekin batera, hizkuntza biziberritzeko hiru oinarrietako bat dela uste baitute.

Maiz hizkuntzak baztertzeko tresna gisa erabili izan dira eskolak. Europan edo Mendebaldeko zibilizazioetan, gutxiengoen hezkuntza estatuen batasunerako traba dela uste izan da, estatuek hizkuntza nagusia irakatsi dute zentroetan, eta komunitate elebidunak edo hizkuntza gutxitudunak elebakartasunera bultzatu dituzte.

Gurean, ikastolak ardatz

Euskal Herrian hezkuntza gauza ugariren abiapuntu izan da. 1960ko hamarkadan hasi ziren ikastolak sortzen eta haien atzean zegoen gogoeta zen euskararen galerari galga jarri eta berreskurapena lantzen hastekotan, ezinbestekoa zela irakaskuntzan sartzea. Barandiaranen ustez, “hezkuntza oso lotuta dago transmisioarekin, hizkuntzaren sendotzearekin, estandarizazioarekin, prestigioarekin, kulturizazioarekin. Ondorioz, ezinbestekoa ikusten zen euskara irakaskuntzan sartzea”.

Klandestinitatean sortuak, transmisioa ziurtatzeko baliabide gisa eratu ziren ikastolak. Lokal hutsetan biltzen ziren ikasleak, materialik eta formakuntzarik gabeko irakasleekin. Francoren diktadurak ezarritako irakaskuntza zurrunarekin edo ordena erlijiosoekin zerikusirik ez zuen hezkuntza bultzatu nahi zuten gurasoek. Ondorioz, sentiberatasun ezberdinetako jendea erakarri zuten ikastolek. Auzolana zuten oinarri eta herri edo auzo berean euskaraz ikasi nahi zuten seme-alaben guraso taldeak batuta, lokala alokatzen zuten. Gero bilatzen zuten irakaslea. Euren hileroko kuotarekin edo antolatutako ekitaldietan ateratakoarekin ordaintzen zituzten gastuak. Gurasoek zeresana izan zuten heziketan, materiala eta irakasleak aukeratzeko garaian, esaterako.
Hirietan hedatu ziren ikastolak eta euskararen alde zeuden gaztelaniadun familia askotako haurrak joaten hasi ziren. Bi abiadurako irakaskuntza eragin zuen horrek, etxean gaztelaniaz ziharduten umeek ezin zutelako euskara haur euskaldunek bezala ikasi.

Ikastolen garapenak aurrerapausoak ematera behartu zituen erakunde publikoak. 1983ko Parlamentuko legeak EAEko haurrei euskaraz eta gaztelaniaz ikasteko eskubidea bermatu behar zitzaiela onartu, eta hizkuntza ereduak ezarri zituen: A, B eta D.
Nafarroan 1986ko Euskararen Legeak eman zuen eskola publikoetan euskarazko irakaskuntza ezartzeko bultzada, baina lurraldea hiru zonaldetan banatuta dago eta egun oraindik, bakoitzak bere hezkuntza politika du. Iparraldean, berriz, ikastolak dira euskaraz ikasteko ia aukera bakarra.
Hezkuntzan administrazioa pauso bat atzerago ibili izan dela aitortu du Barandiaranek: “Hemen herri ekimenak abiatu eta eman ditu lehen urratsak eta mugimendu hori gabe, hau da, herri kontzientzia eta bultzada gabe, nekez berreskuratu daiteke hizkuntza. Administrazioaren laguntza ezinbestekoa da horrek arrakasta izan dezan baina haren bultzadarekin bakarrik, ez luke arrakastarik izango. Beraz, bien arteko batuketa behar da”.

Murgilketa sistema, euskalduntzeko tresna

Euskal Herriko ikastoletan zein ikastetxe publikoetan murgilketa sistema gailendu da azken urteetan. Eredu horrekin, haurrak etxeko hizkuntzan eskolatu beharrean, bigarren hizkuntzan matrikulatzen dituzte eta etxeko hizkuntza irakasgai gisa dute. “Euskara oso eremu gutxitan da nagusi Euskal Herrian eta irakaskuntzara heltzen diren haur askok gaztelania dute lehen hizkuntza. Gure kasuan, frogatuta dago murgilketa eredua dela euskalduntzen duen bakarra. Murgilketa sistemak hizkuntza prestigiatu egiten du, ez du bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen eta horri esker, ikasleek nahiko konpetentzia lortzen dute hizkuntza erabiltzeko, eta ez eskolan bakarrik”, azaldu du Barandiaranek.

Hala ere, badira derrigorrezko heziketa amaituta, euskaraz aritzeko nahikoa gaitasun ez duten gazteak. “Hori da gure arazoetako bat. Horrek frogatzen du eskolak laguntzen duela euskara bereganatzen, baina berak bakarrik ezin duela dena egin”, dio liburuaren egileak. Eragile askoren ustez, une honetan aldaketa garaian gaude, ikasle gehienek euskaraz ikasi ahal izatea ziurtatuta, erabilerari begiratu eta euskaraz bizi ahal izateko aukerak sortzeko garaia da.
Bi hizkuntza ikastea ahalbidetu ez ezik, hirugarrena ikasteko erraztasuna ematen du murgilketa sistemak. Egun, ingelesa derrigorrezko ikasgaia da sare publiko osoan eta ordu kopurua ereduen eta ikastetxeen arabera aldatzen da. Ikastolek, aldiz, Eleanitz egitasmoa garatzen dute. Euskara lehentasun izanik, umeak 4 urterekin hasten dira ingelesa ikasten, adin horretan hizkuntzak bereganatzeko erraztasun handiagoa dutelako.

Curriculuma: zer erakutsi?

Hizkuntza eta nortasuna berreskuratzeko ez da aski hezkuntza euskaraz izatea, erakusten denak eta ikuspuntuak ere garrantzia du. Gazteek 16 urterekin zein konpetentzia eta ezagutza izan eta zein balio eta jarrera lortu behar dituzten erabakitzean datza curriculumak. Eskola bat eratzean hori erabakitzea izan ohi da lehen urratsetako bat baina gurean prozesua alderantzizkoa izan zen, euskararen galera etetea baitzen lehentasuna.
Urteak igaro dira ikastolaren inguruko eragileak Euskal Curiculumaren alde lanean hasi zirenetik, eta euskal hezkuntzaren oinarrietako bat bezala definitzen du Barandiaranek: “Euskal Herrirako, Euskal Herritik eta Euskal Herrian egindako curriculuma transmititzeko eskola sortu behar da”. Hala ere, Euskal Herriak banaketa administratiboaren araberako curriculumak ditu: Nafarroan eta EAEn curriculumaren %55 Espainiako Gobernuak erabakitzen du eta %45 erkidego bakoitzeko administrazioak; Iparraldean, berriz, Frantziako Estatuak zehazten du osorik.

Duela gutxi izan da aurrerapausorik arlo horretan, izan ere, Eki proiektua garatu dute. Euskal Curriculuma garatzeko 2013-2014 ikasturterako ikasmateriala landu dute, oraingoz DBH1erako egokitua. Lanarekin jarraitu eta datozen urteetan gainerako mailetarako materiala argitaratzea aurreikusten dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Patri Urkizu euskaltzale, ikertzaile eta idazle lezoarra zendu da

78 urterekin hil da ibilbide oparoa izan duen euskaltzalea. Euskal Filologian doktore izateaz gain, hamarnaka lan argitaratu zituen, poesian, nobelan zein saiakeran, baita biografiak eta bertso bildumak ere. Lan handia egin zuen antzerkigintza ikertzen.


Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


2024-12-11 | Julene Flamarique
Badator Begizta, euskarazko telebista kanalen bilgunea

Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzeko sortu du erreminta Izarkomek. Urtarrilaren 2tik aurrera egongo da erabilgai Begizta, oraingoz Izarkom eta Onaro operadoreetan. Edukia hainbat gailu ezberdinetan ikusteko aukera emango du, baita bost profil... [+]


2024-12-11 | Leire Ibar
Euskaraz modu ludikoan trebatzeko Hi Haiz Hi lehiaketa abian da

12 eta 16 urte bitarteko gazteak aisialdian euskaraz aritzea du xede Ametzagaiña eta Iametza enpresek sortutako jolasak. Gazteek egunero euskal erreferente bat asmatu behar dute eta gramatikaren inguruko galderak erantzun behar dituzte horretarako. Egitasmoa martxan jarri... [+]


“Irungo Udalera joango gara euskaldunekiko duen jarreraz hitz egitera, ez ekitaldi bat erdaraz egin izanaz”

Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
“Euskararen Errepublika” aldarrikatu du EHEk Durangoko mobilizazioan

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]


Eguneraketa berriak daude