argia.eus
INPRIMATU
Nagore Laffage

Miren Amuriza @MirenAmuriza 2013ko uztailaren 11

Doinua: Gogoan daukat ez du aspaldi.

Gaztelu plaza jendez gainezka,
txapliguen oihartzuna,
kea lainotu eta badoa
Iruñeatik Iruna.
Jaien atzean bosgarren urtez
samina daiteke suma,
gogoratzean abuztuaren
zazpigarrena duguna,
ezezko batek heriotza bat
eragin zuen eguna. (bis)

Hiltzaileari eskua eman
zion Nagorek azkenez,
baina Yllanesek besoa hartu
nahi zuen dirudienez.
Neskak ukatu eta askatzeko
eskatu arren mesedez,
sutan dagoen zezena hitzez
geratu ezin den legez,
bazapiztia bilakatu den
gizonezkoa ere ez. (bis)

Basapiztia horiek gure
oihua entzun bezate:
begirakune lizun arrotzak
ez ditugu maite bape,
ez dugu onartzen eztabaida bat
bilakatzea gerrate,
ez zaplasteko, ez labankada,
ez mehatxu, ez atake…
Eta batez be, ez dugu etsiko
zuok desagertu arte!