Andoaingo udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ematen dituen sariek 25 urte bete dituzte eta antolatzaileek poza adierazi zuten euskal kazetaritzaren erreferente bihurtu direlako, “batez ere saritutakoen kalitateagatik”. Rikardo Arregiren lanaren gaurkotasuna ere erakutsi zuten.
Ekitaldi berezian eman ziren hogeitabost garrenez Rikardo Arregi kazetaritza sariak, ekainaren 29an. Kike Amonarrizek umorez eta goxotasunez gidaturik, Rikardo Arregiren lana presente izan da, sarien ibilbidea erakutsi duen bideoan eta Zeruko Argian idatzi zituen artikuluen pasarte irakurrietan. Familiaren izenean Joseba Arregik anaiaren alde ideologikoa ekarri du gogora, “bai baitira hiltzeko beste hainbat bide. Ahazturik geratzea, adibidez”. Duela 25 urte sari hau abiarazi zuten andoaindarrak eskertu ditu Ana Karrere Andoaingo alkateak, “aitortu zutelako euskarazko hedabideak estrategikoak direla”. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura sailburuak nabarmendu du euskarazko hedabideek “euskararen mundura gizatalde berriak erakartzen” egiten duten lana. “Ez gaitezen autokonplazentzian eror”, ohartarazi ondoren “ziur helburuak lortzen lan egingo duzuela. Ondoan izango gaituzue etorkizunean” esanaz itxi zuen ekitaldia.
Ohorezko Aipamen Bereziak: Euskalerria Irratia eta Berria
Ainara Rodriguez Andoaingo alkate ordeak eta Arantza Aguado euskara teknikariak eman zituzten sariok, eta bi hedabideen bikaintasuna azpimarratu zuten. Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandak eta Amaia Lasak jaso zuten saria eta Bujandak oroitarazi zuen 25 urte daramatela “aproba fasean, modu probisionalean, emititzeko baimena noizbait iritsiko delakoan”. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak saria jasotakoan ETAk Andoainen Lopez Lacalle hil zuenekoa izan zuen gogoan, “igual profesionalegi jokatu nuen eta ez nintzen gehiegi hurbildu tragedia sufritu zutenengana”. Memoria osatzeko garaiotan medio bakoitzak ere bere iragana aztertzeko lana egin beharra azaldu zuen. “Nire ustez erabat auzi injustuagatik kartzelan dauden” Egin egunkariko zuzendaritzako kideak ere ekarri zituen gogora, eta hauek askatzeaz gain Euskaldunon Egunkariaren auzi ekonomikoa itxi dadila desiratu zuen. Cristina Uriarte sailburuari elkarrizketa bat eskatzeko ere baliatu zuen aukera.
Aipamen Berezia: Lander Arbelaitz
Idurre Eskisabel epaimahai kideak hizpide hartu zuen Rikardo Arregi zenaren izaera errebeldea, eta Aipamen Bereziak ezaugarri hori bilduko zuela iragarri zuen. Sari hori jasotzeko merituen artean, Lander Arbelaitzek Donostiako Herri Harresian izan zuen jarrera nabarmendu zuen: “informatzeko konpromisoa erakutsi zuen, bere burua arriskuan jartzeraino” eta agentzien menpeko den bulego kazetaritzaren aurrean bertatik zorroztasunez eta minutuz minutu berri ematen egindako lana azpimarratu zuen. Arbelaitzek Herri Harresitik jasotako irakaspen hau partekatu zuen publikoarekin: “Hedabide txikiok argi izan behar dugu handiek hainbat gairekin beste aldera begiratzen dutenean, aukera zabaltzen zaigula, jendearen jakin mina ase eta gure lana ezagutarazteko”. Ertzaintzarekin izandako aurrez aurrekoa ez errepikatzea eskatu zuen “kazetariok erabaki behar dugu non noiz kokatu eta zergatik, beti ere euren lana oztopatzen ez dugun bitartean”. Argiako lantalde osoari eskaini zion saria eta aipamen berezia egin zion Xabier Letona zuzendariari, kazetari gazteekin izandako konfiantzagatik.
Kazetari Berria: Alex Gurrutxaga
Joxe Rojas epaimahai kideak eman zion saria Alex Gurrutxagari, Berria egunkarian egindako literatur kritikengatik. Lan hauetan egilearen kokapena estimatu zuen “errespetuzkoa da irakurleekiko, ez da hauen gainetik jartzen. Idazleekiko enpatia erakusten du eta iritzi mailan dabilela argi utziz beti”. Gurrutxagak saria eskutan gogoeta bat pausatu zuen: “Politikariek diote herria babesten dutela. Herria lehenbizi buruan eraiki behar da, kontzientziatik. Eta hori kulturatik egiten da, adibidez, kazetaritzatik”.
Sari Berezia: Ainara Argoitia
Beatriz Zabalondo epaimahai kideak saria ematerakoan Argoitiak Barren aldizkarian argitaratutako 36ko gerra elgoibartarren ahotan artikulua nabarmendu zuen, “memoria eta bakea eraikitzeko garaiotan kontuan hartzeko lana” delakoan, “azpimarratzen baitu gertakari historikoen atzean pertsonak daudela beti”. Argoitiak Barrengo kideak eta Berriakoak eskertu zituen, bertan egindako urteak oroituz.
Sari Nagusia: Berriak Olinpiar Jokoei egindako jarraipena
Allande Boutin epaimahai kideak azpimarratu zuen kirolaren ikuspegi oso eta zabala eman zuela Berriak, nola paperean hala Interneten: Testuinguru soziala, herrialdeetako egoerak eta ezkutuko errealitateak agerraraziz, Hego eta Ipar Euskal Herriko jokalariak orekatuz eta emakumeen kirolari eta nagusi ez diren kirolei dagokien lekua emanaz. Lara Madinabeitiak, Allande Arnaiz eta Imanol Magrok jaso zuten saria kirol sailaren izenean eta Magrok Berria eskertu zuen “krisi garaiotan handira jo zuelako hordago”. Sari ekonomikoa Berria Lagunei emango dietela jakinarazi zuen.
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
France 3 Euskal Herri telebista katea apalduz doa. Kate horretako kazetari eta langileek jakin berri dute berriz ere programazio eta finantzaketa apaltze bat pairatuko dutela. Egun oroz, zazpi minutuko berriak eman izan dituzte, baina iragan udatik bi minutuz murriztu zieten... [+]
Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.