Zein lege-estatus komeniko litzaioke katalanari Katalunia independentean?

  • Estatu independentea gogoan, Katalunian hizkuntzek hartu beharreko lege-estatusaz eztabaida beroa dago. Koofizialak beharko al lukete katalanak eta gaztelaniak? Ala katalanak baino ez du izan behar ofizial? Eta ofizial adiera erabiltzea baino egokiagoa balitz nazional hitza?

www.robertoaugustoblog.com

Ekainaren 15ean, Les llengües en el nou Estat (Hizkuntzak estatu berrian) gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuten CALek (Coordinadora d’Associacions per la Llengua Catalana), Tallers per la Llenguak eta katalanaren aldeko beste erakunde batzuek Sabadellen. Euskal Herrian ere ezagunak diren lau aditu izan ziren bertan: Carme Junyent, Jordi Solé i Camardons, Albert Pla Nualart eta Xavier Vila. Eztabaidarako galdera hauek proposatu zizkieten: Zein izan behar du katalanaren eta beste hizkuntzen lege-estatusak Katalunia independentean? Estatu propioak lagunduko al du katalana normalizatzen? Zer nolako ondorioak izan ditzake Kataluniaren independentziak, beste herrialde katalanetan?

David Vila antolatzaileak, honela laburbildu du han esandakoa: “Adostasun zabala agertu zen aitortzerakoan katalanaren eta espainolaren koofizialtasunak ez lukeela ahalbidetuko katalanaren normalizazio osoa. Baita, hobe litzatekeela katalanarentzat, ‘hizkuntza ofiziala’ ez den beste izendapen alternatiboren bat erabiltzea, hala nola hizkuntza nazionala, berezkoa edo komuna”.

Balizko estatu independentean, katalanak, gaztelaniak eta beste hizkuntzek izan beharko luketen lege-estatusaren inguruko eztabaida puri-purian dago Kataluniako gizartean, eta ekainaren 15ekoa, eztabaida horren beste agerpide bat izan zen. Vilak berak bere blogean dioen bezala, paradoxa bat ari da gertatzen: identitate katalanaren eta katalan hizkuntzaren defentsa egon da beti abertzaletasunaren eta independentismoaren oinarrian; baina une honetan batzuentzat, hizkuntza, independentzia lortzeko behar den gehiengora iristeko oztopo bihur daiteke. Batzuen ustez, katalana hizkuntza ofizial bakarra izango dela esateak, erdaldunen botoa uxa dezake; besteen ustez, aldiz, bi hizkuntzak ofizial bihurtzeak hizkuntza normalizazioa oztopa dezake. Eta tartean, iritzi asko.

Euskal Herritik begiratuta eztabaida oso interesgarria bada ere, ezin dugu ahaztu katalanaren eta euskararen egoerak oso desberdinak direla:

- Katalanak 9 milioitik gora hiztun ditu. Europan hiztun gehien dituen hizkuntzetako bat da.
- Bere eremu linguistikoak, Katalunia, Ipar Katalunia, Aragoiko zati bat, Valentzia, Balear uharteak, Andorra eta Sardiniako Alguer hiria hartzen ditu.
- Katalunian bertan, %95ek ulertzen du eta ia %80 hitz egiteko gai da.
- Katalunian ez da egon erdaldundutako zonalderik eta ezagupen mailak nahikoa homogeneoak dira lau probintzietan.
- Frantsesa eta espainola bezala, hizkuntza erromanikoa izanda, distantzia linguistiko txikia du haiekiko, eta herrialde katalanetan bizi diren gehienek ulertzen dute.
- Euskararen eta katalanaren egoera minorizatua eta gaur egungo lege-estatusa izan daitezke bi hizkuntzen arteko antzekotasunik handienak.
    

Eztabaida, ordea, ez da berria. Iaztik dator. Eta hobeto uler dezagun, esan behar da parte hartzen ari diren ia guztiak independentziaren eta katalanaren normalizazioaren aldekoak direla. Ondoko lerrootan, eztabaidaren ikuspegi orokor eta laburra emango dugu, nahiz eta jakin, aspektu, ñabardura, izen eta proposamen asko kanpoan geldituko direla.

2012ko hasieran Eduard Voltas kazetariak La tribu o l’estat (tribua edo estatua) eta En castellà també, sisplau artikuluak idatzi zituen Ara egunkarian, Kataluniako estatu independentean gaztelaniak eta katalanak, biek, ofizialak izan behar zutela defendatuz, gizarte katalanaren identitateen arteko zatiketak gainditu ahal izateko. Iritzi honekin bat etorri direnen artean ditugu Albert Branchadell edo Xavier Vila. Miquel Gilek Racó Catalan postkatalanismotzat hartzen duen joera honek, gaztelania eta espainiar sentitzen direnen elementu identitarioak integratzearen alde egiten du, beti ere, katalanaren normalizazio osoa defendatuz. Esquerraren eremu politikoan kokatzen den Voltasek, gaiaren inguruan hilabete honetan argitaratu duen azken artikuluan ere Ho veig diferent, Carmen, ideia horiek defendatzen ditu, bere joera paternalistatzat hartzen duen eta espainolaren ofizialtasunaren aurka agertzen den etorkin asturiar bati erantzunez

Espainolaren ofizialtasunaren kontrako iritziak berehala agertu ziren, ordea. Gabriel Bibiloni soziolinguistak, esate baterako, oinarrizko hiru ideia hauek defendatzen ditu: katalanak izan behar du estatuaren hizkuntza ofizial bakarra; espainola eta Katalunian hitz egiten diren beste hizkuntzak errespetatu eta zaindu egin behar dira, baina ez da beren ezagupena inposatu behar, eta katalanak izan behar du gizarte kohesiorako hizkuntza komuna. Bere ustez, hizkuntza nazional indartsurik gabeko gizarte batek ezingo luke ekidin populazioaren zati batzuk erdaldun elebakar izaten jarraitzea eta horrek gatazkak eragingo lituzke etorkizunean, espainolak ofizial izaten jarraituko balu, hizkuntza ordezkapenak ere jarraitu egingo lukeelako. Halaxe idatzi zuen Albert Pla i Nualartek iazko martxoan Hartzaren besarkada artikuluan: “Katalana hizkuntza komun eta nazional gisa harturik bakarrik lortuko dira gizarte kohesioa eta demokrazia partehartzaile erreala”. Andreu Barnillsek, Vilaweben, eredu elebidunaren ordez, eleaniztasunaren kudeaketa publiko, bizkor, malgu eta integratzailea proposatzen zuen, Kataluniak Europari egin diezaiokeen ekarpenik garrantzitsuena bezala. Juan Carlos Moreno Cabrera ere aukera honen aurka azaldu da.

Eztabaidan gehiegi sartu ez badira ere, Artur Mas presidentea, ERCko Oriol Junqueras edo ICVko Joan Herrera, Voltasen tesien alde agertu dira, esanez estatu independentean katalana eta gaztelania ofizialak izango liratekeela, zatiketa eta liskarrak ekiditeko eta denen hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Katalana hizkuntza ofizial bakarra izatearen alde egin du, aldiz, SIko Toni Strubellek.  

Tartean, bestelako aukera batzuk ere azaldu dira:

Miquel Strubell hizkuntza politikako idazkari ohiaren ustez “koofizial” hitza engainagarria gerta daiteke, katalanak eta espainolak lege-maila bera baldin badute, katalanak galtzeko guztiak izango dituelako. Koofizialtasuna defendatzeko bi alderdi hauek darabiltzaten argudioak kritikatzen ditu eta hauxe proposatzen du: ez du derrigorrezkotzat jotzen hizkuntza ofizialik egotea; bai ordea, hizkuntza nazional bat, eta hizkuntza eskubideen legezko babesa beste guztientzat. Posizio beretsua agertu du Salvador Cardús soziologoak.

Vicent Partal, Vilawebeko zuzendaria ere, gaztelaniaren ofizialtasunaren aurka azaldu da eta berak ere, hizkuntza ofizialik ez izatea proposatu du eta erakunde bakoitzak bere errealitate soziolinguistikora egokitutako legeria garatzea proposatu du. Esate baterako, amazigh etorkinen proportzio handia dagoen udalerri batean hizkuntza honi ere ofizialtasun maila bat emanez.

Bernat Joan ERCren europarlamentari ohiak, ofizialtasun asimetrikoa edo erritmo desberdinetako ofizialtasuna defendatu du: katalanak lehentasunezko hizkuntza nazionala izan behar du estatu berrian, eta beraz ofiziala. Aranen okzitanoa. Eta espainola eta ingelesa ofizialak izan litezke baina neurri apalagoan.

Lehen esan bezala, Euskal Herritik arretaz jarraitu beharreko eztabaida.
 


Azkenak
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Astelehenean deklaratuko du Amaia Zabartek, eta buruan ostikoa eman zion ertzainak dio “estropezu” egin zuela

2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


Eguneraketa berriak daude