Ondorio zehatzak jakiteko goizegi

  • Aurkako erreakzio handia sortu du joan den hilean Madrilen onartutako Espainiako Kostalde Lege berriak. Oposizioko alderdiek, talde ekologistek... lege aldaketak ezer onik ekarriko ez duela denek dute argi, baina ezin oraindik zehatz esan, Euskal Herriari dagokionez bederen, zertan izango den kaltea. Argi dago, dena den, itsasertzaren izaera publikoa ahulduko dela.

Bakioko hondartza, Bizkaian. Euskal kostaldean higiezinen presioa gehien jasaten duen herrietako bat da Bakio.
Bakioko hondartza, Bizkaian. Euskal kostaldean higiezinen presioa gehien jasaten duen herrietako bat da Bakio.Pedro Tapias / Baskimagen

Maiatzaren 9an, Madrilgo Diputatuen Kongresuak Kostalde Lege berria onartu zuen, 1988tik Espainiako Estatuan indarrean zegoena ordezkatuko duena. Lege aurreproiektua ezagutu zenetik asko hitz egin da hartaz, eta bereziki haren kontra, higiezin-espekulazioaren aurrean itsasertzaren babesa ahulduko duela leporatzeko. Espainiar Kongresuan eta Senatuan izandako eztabaidetan arau berriaren aurka azaldu dira EAJ zein Amaiurreko taldeak, ez beti arrazoi berdinengatik. Euskal elkarte ekologistei ere, zer esanik ez, ez zaie gustatu PPren bultzadaz gauzatutako legedi aldaketa. Alta, oraindik ez dago garbi aldaketa horrek nola eragingo duen Euskal Herrian.

Alberto Unamunzaga Amaiurreko senatariak dioenez, “testu berria erreforma ideologikoa da, itsasertzaren jabetza publikoa izateko tradizioari aurka egiten diona”. Publikotasun hori ongi jasoa zuen aurreko legeak, PSOEren agintepean 1988an onartu zenak, PPren testu berriaren aurka agertu diren gehienek adierazi dutenez. Beste kontu bat da hura ondo aplikatu zen ala ez. “Lege berri hau atzerapausoa da, eta mito bihurtu du aurrez zegoena”, dio Gernikako Ekologia Tailerreko kide Alfonso Cañok, “baina gogoan hartu behar da lege hura ez zela behar bezala bete”.

Jabetza Publikoaren mugaketa egiteke

1988ko legeak Itsaso eta Lehorraren Arteko Jabetza Publiko modura definitzen zituen itsasoa eta itsasoaren eraginpeko lehor zatia. Eremu horren jabetza publiko izatea espainiar konstituzioak ezarritako zerbait da, ez legeak berak. Teoriatik praktikarako jauzia ez da erraza suertatu, baina. Hasteko, itsasoaren eragina norainokoa den ezartzeko araua polemikoa zelako: ezagutzen den enbatarik handienarekin olatuak noraino iritsi ziren, hortxe zegoen muga. Legeak zioen bost urteko epea zegoela Jabetza Publikoaren mugak behin betiko zehazteko, baina gaur egun oraindik mugaketa hori amaitzeke dago.

Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoan %100 zegoen eginda 2011ko abenduaren 31n, Bizkaian %80 baino ez. Lege berriak, bide batez esateko, Jabetza Publikoaren mugaketa leku askotan berriz egitea aurreikusten du; haren aurkarien ustez, orain arte mugaketan erabilitako baliabide publiko eskergak alferrik botatzearen parekoa da hori.

Bai lehengo legeak bai oraingoak Itsas-lehorreko Jabetza Publikoa babesteko beste eremu bat ezartzen dute: Babes Zorgunea. Orain arte 100 metrokoa izan da normalean, baina hemendik aurrera hogei metrora jaitsi ahal izango da kasu askotan, eta jaitsiera hori automatikoa izango da itsasadarretan.

Esan dugunez, aurreko legeak ez du lortu triskantza batzuk eragoztea. Halere, eraikuntza proiektu handiei aurre egiten saiatzeko balio zuen behintzat, Ekologistak Martxan elkarteak dioenez, “epaitegietara jotzea ahalbidetzen zigun tresna bat zen heinean”. Hala lortu zen, esaterako, Plentziako Txipioko paduran kirol portu bat eta 750 etxebizitza eraikitzea galaraztea. “Baina legea indarrean egondako 25 urteetan gehiago eraiki da 60ko hamarkadan –legedirik ez zegoenean– baino, eta gehiago eraiki da legez kanpo; erakundeek ez dute ezer egin hori geldiarazteko”. Zein da aldea, Ekologistak Martxanen ustez? PPren lege berriak are tresna gutxiago uzten diela ingurumena defendatu nahi dutenei, eta are bakanago bihurtu daitezkeela Txipiokoa bezalako garaipen urriak.

Hau ez da Mediterraneoa, baina...

Argi utzi behar da gauza bat: 1988ko legeak asko eraikitzea eragotzi ez duela esatean, Espainiako Estatuko eskualde jakinez ari gara batez ere. Galizia eta Mediterraneoko itsasertza daude denen ahoetan, baina horrek ez du esan nahi gurean adibiderik ez dagoenik. Esaterako, Bakioko Askada inguruan –hondartza gaineko amildegian bertan– egindako bost txaletak, edo, askoz ikusgarriagoa, Orioko Muntoko urbanizazio eskerga, epaitegien behin-behineko ebazpenek legez kontrakotzat jo arren aurrera joan dena. Beste batzuetan, 1988ko Kostalde Legeak eraikuntza egitasmoen eragina apaldu du, guztiz saihestu ez arren. Kasu baterako, Mutrikuko kanpo moilaren proiektuaren lehen bertsioa zertxobait leundu eta hondartzaren zati bat mantendu ahal izan zen behintzat, nahiz eta geratu denari hobeto egokitzen zaion “hondartoki” izena, “hondartza” baino. Hala uste du, behinik behin, herri horretan Berdeetako zinegotzi eta Equoko kide den Iñigo Agirrek.

Zer jazoko da Praileaitzekin?

Agirrek hitz egin digu, hain zuzen, Kosta Lege berriak ekar dezakeen mehatxu zehatz batez: Praileaitzen lortutako babesa galtzea. “Orain arte Kostalde Legea izan da bertako kobazuloa harrobiaren mehatxuaz babesteko armarik onena, baina orain, babes eremua ehun metrotik hogeira murriztuz, harrobiaren proiektua gauzatu liteke”.

Balizko beste ondorio bat Urdaibain dago, Alfonso Cañok azaldu digunez: lege aldaketak –Jaurlaritza jeltzaleen eskuetara itzultzearekin batera– Guggenheim museo bat Sukarrietan eraikitzeko egitasmoa indarberritu dezake, Patxi Lopezen garaian Lakuak hartutako zenbait neurrik Bizkaiko Aldundiaren asmoak apaldu ostean. Momentuz, baina, ez dago ezer seguru esaterik. Lege berria berriegia da, eta ez da ahaztu behar, besteak beste, indarrean dirautela oraindik aurreko legetik eratorritako araudiek.

Etorkizunak zer dakarren ezin zehatz esate horrek gidatuta, zuhurtzia osoz erantzun digu Eusko Jaurlaritzak, Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren bitartez, lege berriaz galdetu diogunean. Zain daudela momentuz, eta kasu konkretuak banan-banan aztertu beharko dituztela esan digute, batik bat araudiak garatu ahala.

Kontuan hartu behar da EAEk baduela kostaldea kudeatzeko tresna bat, Itsasertzaren Ordenazio eta Babeserako Lurralde Plan Sektoriala, Madrilgo legeak baino hagitzez zorrotzagoa, nahiz ez beti behar bezala aplikatua. Kontuak kontu, askoren ustez Estatuko legedi berriak bete-betean sartu nahi du ez dagokion eremuan, alegia, eskumen gatazka sor daiteke arau bien artean. Greenpeaceko Pilar Marcosek ez du zalantzarik aferaz: Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu behar luke Kostalde Lege berriaren aurka. Beste erkidego batzuek agertu dute dagoeneko hala egiteko asmoa, baina Lakua mutu dago oraingoz.

Klima aldaketa arbuiatu

Lege berriaren aurkarien, eta batez ere talde ekologisten, kritika zorrotzena izan da lege berriak ez dituela kontuan hartzen klima aldaketaren ondorioak. “Euskal kostaldea, hain zuzen, itsas mailaren igoera gehien jasan dezakeenetako bat da, bere ezaugarriengatik”, diosku Greenpeaceko Pilar Marcosek. Elkarte ekologistako kidearentzat harrigarria zer nolako erdeinuz hartu duen gai hori PPk: “Azken unean Senatuko eztabaidan onartutako emendakin baten bidez, zera esan dute: azkenean klima aldaketa gertatzen bada, beharrezko neurriak hartuko direla. Eta itsasoari eusteko harresiak eraikitzeaz hitz egiten dute. Itsas mailaren igoera hipotesi hutsa balitz bezala!”. Izan ere, zientzialariek esandakoari muzin eginez osatu du legea PPk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Eta klimaren konponbidea baso eta paduretan ere balego?

Urriaren amaieran Calin (Kolonbia) egingo den Biodibertsitateari buruzko COP16 biltzarra mugarri izan daiteke, lehen aldiz ekosistemen galera jarri nahi delako CO2 isurien eta berotze globalaren arazoen mailan. Baina noiz utzi zion horrela izateari?


Mikroplastikoen arazoa konpontzeko premia sobera argi uzten dute milaka ikerketak

“Mikroplastiko” hitza lehenengoz erabili zenetik 20 urte bete diren honetan, ikertzaile-talde batek urte hauetan ikasitakoa errepasatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten lan batean. Eta ondorio garbiak atera dituzte: ingurune natural guztietan oso hedatuta... [+]


2024-09-30 | Garazi Zabaleta
Elikaenea
Bergarako azoka plaza biziberritzeko proiektua

Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]


2024-09-30 | Irati Diez Virto
Oreina ala orkatza da?

Naturazaleren batek galdera hori irakurri eta pentsatuko zuen seguruenik: “Galdetzea ere! Ez dute zerikusirik!” Egia da, bai, behin ezagututa erraz desberdintzen direla oreina eta orkatza. Baina batzuentzat ez da erraza mendian halako animalia ikusi eta ziurtasunez... [+]


2024-09-30 | Jakoba Errekondo
Begien egarri direnei begi egiteko

Sekreturik ez esan baratzean. Bai bai, adi baratzean. Zer agi ere ataizean ibili, begi-belarri. Ezkutatzekorik baduzu ez azaldu baratzean. Patatak (Solanum tuberosum) begiak ditu, artoak (Zea mays) belarriak, arrosondoak (Rosa spp.) antena zorrotzak, asunak (Urtica dioica)... [+]


Urrian hobetu eta indartu zure immunitatea

"Kanpora begira" bizi izan garen udararen ondoren, udazkenak geure buruarekin berriro konektatzera, errutinara itzultzera eta bertan nola sentitzen garen entzutera gonbidatzen gaitu. Eta udazkenean zer behar dugu osasuntsu eta energiaz beteta sentitzeko? Garaiko jakiek... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Amiantoaren biktimentzako funtsa “behingoz” martxan jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]


Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


Eguneraketa berriak daude