Langile nortasuna lausotzeko bidea

  • Europa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain bezala definitutako multzo zabal eta malgua txikitu. Aldiz, garapen bidean dauden herrialdeetan hazi egin da pribilejio berrien eta kontsumo aukera tentagarrien jabe bilakatu den biztanleria.

    Egonkortasun faktoretzat hartua, klase ertainaren bilakaera eztabaida-iturri agortezina da, definizioak berak eragiten dituen desadostasunek erakusten duten moduan. Kolektibo horren iragan, orainaldi eta balizko etorkizunari buruz aritu gara: historiari begiratu diogu lehendabizi, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoari ondoren –Eguzki Urteaga soziologoaren eta Imanol Esnaola Gaindegiko koordinatzailearen eskutik– eta munduko hainbat herrialderi gero.


2013ko ekainaren 26an
Klase ertaina amerikar bizitza estiloan inspiratutako kolektibo bezala ikusia izan da. Haien baliabideen gainetik kontsumitu eta gizarte mugikortasun sinbolikoa lortzen duten komunitateak hartzen ditu bere baitan. Klase altuagoko taldeekin mimetizatu nahi
Klase ertaina amerikar bizitza estiloan inspiratutako kolektibo bezala ikusia izan da. Haien baliabideen gainetik kontsumitu eta gizarte mugikortasun sinbolikoa lortzen duten komunitateak hartzen ditu bere baitan. Klase altuagoko taldeekin mimetizatu nahi izatea egotzi izan zaie maiz.Humane Pursuits

Aristoteles filosofo eta zientzialari greziarrak esan zuen komunitate politiko batek, ona izan nahi bazuen, botereak klase ertainaren esku behar lukeela, muturreko joerak baztertu, egonkortasuna bermatu eta hazkunde ekonomikoa sustatzen duelako. Kristo aurreko IV. mendea zen.

Henry Ford (1863-1947) ekoizpen-kate modernoen aita jakitun zen kontsumismoak bakea berma zezakeela, bere langileei soldatak igo eta fabrikatzen zituzten autoen bezero bilakatu zituenean. Jakitun dira Davoseko ekonomia foroan klase ertainaren patuaz mintzo diren agintariak, eta jakitun zen Barack Obama AEBetako presidentea, otsailaren 13ko diskurtsoan klase ertaina biziberritzeko neurriez hitz egin zuenean. “Hori da gure benetako hazkunde-makineria”, esan zuen.

Klase banaketa: historia hurbila

Karl Marx filosofo alemaniarrak (1818-1883) termino ekonomikoetan soilik oinarrituta sailkatu zituen klase sozialak. Bi nabarmentzen zituen guztien gainetik: burgesia kapitalista eta langile-proletarioak. Burgesia ekoizpen medioen jabe da eta proletalgoa lanaren jabe. Batak bestea esplotatzen duen heinean, klase gatazka etengabekoa da.

Max Weber ekonomialari eta filosofoak (1864-1920) hiru dimentsio bereizi zituen: klasea (botere ekonomikoa, diru-sarrerak), estatusa (prestigio soziala, pribilejioak) eta botere politikoa. Hiruen uztarketak zehaztuko du norbanakoaren posizio sozio-ekonomikoa, gerora deitu zaion bezala. Esaterako, sindikatuko lider batek agian ez du diru-sarrera handirik izango, baina botere-eskalan posizio altuagoa izango du sarrera berdintsuak dituen beste pertsona batek baino. Gaur egun eskema hori hartzen da oinarri eta denboran aldatzen joan diren beste elementu batzuk gehitzen zaizkio, lan mota, prestakuntza eta hezkuntza maila adibidez.

1945etik 1975era kapitalismoaren urrezko urteak bizi izan ziren Europako mendebaldean: ongizate gizartearen ereduan sakonduz, gizarteko sektore oso zabalek munduan ordura arte lortutako bizimaila handiena erdietsi zuten. Eta klase ertaina zen elementu orekatzailea. Sozialki eta profesionalki integratutako taldea zen, ikasketa maila altuagoa zuten, politikoki moderatuak ziren, gobernuko alderdiak bozkatzen zituzten…

1980ko hamarkada hasieran, Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministro zenean eta Ronald Reagan AEBetako presidentea, planteamendu neoliberalak nagusitu ziren eskuin zein ezkerreko alderdietan. Gobernuek gastu publikoa murriztu zuten, lan merkatua desregulatu, banku zentralak independente bilakatu… Finantza sektoreak geroz eta gehiago bere logika eta interesen arabera funtzionatuko du. Ostera, gobernuek baliabide gutxiago izango dituzte jarduera ekonomikoan eragiteko.

2008an abiatutako krisiaren testuinguruan ekonomia globalizatzen ari da, eta ongizate estatua sufritzen ari den erasoek kolektibo ahulenak bereziki baina oro har gizarte osoa kolpatzen ari dira etengabe. Osasun sisteman edota hezkuntzan aplikatutako austeritate politikek jendartea hauskorragoa bihurtu dute, eta hor kokatzen da klase ertainaren gainbeherari buruzko eztabaida, bizi kalitatea eta segurtasun ekonomikoa ardatz.

Zertaz ari gara ‘klase ertaina’ diogunean?

Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundearen (OCDE) arabera, egunean 10 eta 100 dolar (7,50-75 euro) artean gastatzen duten herritarrak dira klase ertainekoak. Munduko Bankuak ere parametro ekonomikoen arabera sailkatzen ditu klaseak, baina gizarte adierazleak (etxebizitza, lanbidea, hezkuntza, IKTetarako sarbidea…) ez dira alde batera utzi behar. Ez dago definizio bakarra ematerik, faktore ugari daudelako eta horiek desberdin interpretatzen dituelako analista bakoitzak. Herrialde batetik bestera aldatu egiten dira, baita gizarte beraren barruan ere, unean uneko fluxu sozio-ekonomikoen erritmoan.

Kapital ekonomikoaren araberako sailkapenetan, pertsona bat klase batekoa ala bestekoa den zehaztean, hura bizi den etxebizitzako diru-sarrera guztiak hartu ohi dira aintzat. Alboko zerrendak herrialde bakoitzean klase ertaineko zenbat biztanle dagoen erakusten du. Familia-unitateko diru-sarreren arabera egin dira kalkuluak, herrialde bakoitzeko sarreren batez bestekoarekiko. Klase ertaina litzateke batez besteko diru-sarreren %70 eta %150 artean dituzten familietako kideak.

Ehuneko horiek (%70-150) oinarritzat hartuta, eta Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako etxebizitza bakoitzaren urteko batez besteko diru-sarrera –errenta– garbitik abiatuta, klase ertaina non kokatuko litzatekeen irudikatu dugu.

Hainbat analistak dioenez, balore errealagoak lortze aldera, batez besteko errenta baino, errentaren balio zentrala hartu behar da kontuan, erdi-erdian dagoena. Balio zentrala kalkulatzeko herrialde bateko familia guztiak diru-sarreraren arabera zerrendatzen dira. Gainetik familien erdia eta azpitik beste hainbeste dituen familiaren errenta da balio zentrala. Frantziako erakundeek maiz erabiltzen dituzte bi zifrak. INSEE estatistika institutuaren arabera, 2010ean etxebizitza bakoitzeko batez besteko diru-sarrera 35.220 eurokoa zen, eta balio zentrala 28.910 eurokoa. Alegia, askoz ere gehiago direla batez bestekoaz azpitik dauden familia-unitateak, gainetik daudenak baino.

Beste adierazle batzuek errenta banaketaren desoreka neurtzen dute, etxebizitzen arteko ezberdintasunak argiago azaleratzen dituena. Gini Koefizientea da horietako bat. “0” litzateke berdintasun perfektua (etxebizitza guztiek diru-sarrera kopuru bera dute) eta “1” desberdintasun perfektua (etxebizitza bakarrak ditu diru-sarrera guztiak). Balio hain estuetan mugitzen denez, ehunen bateko aldea esanguratsua da. Espainiako Estatuan, esaterako, 2007an desberdintasuna 0,31 puntukoa zen eta 2010ean nabarmen handiagoa:  0,34koa. Euroguneko gainerako herrialdeetan desberdintasun gutxiago dago, baina goranzko joera orokorra da: aberatsak geroz eta aberatsago dira, eta pobreak pobreago.

Familia-unitateen diru-sarrerak geroz eta txikiagoak eta ezberdintasunak nabarmenagoak, klase ertaina orduan eta kolpatuagoa, bizitza kalitatea murriztua den heinean. Europa mendebaldean eta AEBetan txarrerako joera hori sumatzen da, eta alderantzizkoa garapen bidean diren herrialdeetan, berdintasunaz hitz egitea gehitxo litzatekeen arren.

Europa hegoaldean, Frantzian eta PIGS izenpean bildutako Portugal, Italia, Grezia eta Espainian, klase ertaina gogor jo du krisiak. Merkatuaren globalizazioak eta defizit fiskala murriztera bideratutako ongizate estatuaren austeritate politikek
–murrizketek– eragin negatiboa izan dute kolektibo horrengan, agian gehiago sektore publikoko langileengan, baina jendarte osoarengan oro har.

Aldiz, globalizazioak ekonomiaren eta zehazki klase ertainaren hazkundea bultzatu du garapen bidean diren herrialdeetan, Latinoamerikan (Mexiko, Txile, Kolonbia, Peru…) eta BRICS deitutakoetan (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikan). Datozen 20 urteetan 3.000 milioi pertsona gehiago iragango da klase ertainen sektore zabal eta malgura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-17 | Mondraberri
Arrasateko Udala
“Udalatxeko gurutzea ezingo da berreraiki, gune babestua delako”

Larunbat goizean gurutze gabe agertu zen Udalatx. Honek erreakzio ezberdinak izan ditu herrian, eta, Arrasateko Udalak, egunean bertan iragarri zuen gurutzearen desagertzea ikertuko zuela.


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


2024-10-17 | ARGIA
GKSko lau kide Espainiako Gobernuaren egoitzetan kateatu dira Bilbon eta Iruñean, Israelekin “harreman oro etetea” eskatzeko

Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


Eguneraketa berriak daude