Malinche, zauri ala aringarri?

Malincheren ametsa (1939), Antonio Ruizen olio surrealista
Malincheren ametsa (1939), Antonio Ruizen olio surrealista

Coatzacoalcos (Mexiko), c. 1502. Noble familia batean jaio zen Malinalli Tenépatlm, gerora Malinche, Malintzin edo Doña Marina izenez ezagun egingo zen emakumea.

Aita hiltzean, ama berriro ezkondu zen eta seme bat izan zuen senar berriarekin. Malinalli lehensortua eta bidezko oinordekoa izan arren, gurasoek semearen alde egin omen zuten, zenbait iturriren arabera, eta neskatoa esklabo bezala saldu, neba txikiari bidea lautzeko. Beste bertsio batek dio maien eta mexiken arteko gatazka baten amaieran garaileari, hau da Tabscoobeko kazikeari, eman ziotela opari. Kontua da haurra besterik ez zela nobleziako kide izandako neskatoa esklabo bihurtu zela. Berehala, sorterriko nahuatl hizkuntzaz gain, maien hizkuntza ere menperatu zuen Malinchek.

Espainiarrak Yucatan ingurura iritsi zirenean bertako maiek konfrontazioa saihestea erabaki zuten, eta 1519an Hernan Cortes buru zuten konkistatzaileei jakiak, arropak, urrea eta esklaboak eman zizkieten borondate ona adierazteko; ongietorri opariaren parte izan zen urte hartan bertan bataiatutako Malinche. Alonso Hernandez de Puertocarreroren zerbitzura egotea egokitu zitzaion hasieran.

Baina Cortesek golkoko kostaldetik mendebalderantz egin zuen aurrera, eta nahuatl hizkuntzaren eremuetara iritsi zen. Jeronimo de Aguilar itzultzaileak maien hizkuntza menperatzen zuen, baina hura ez zen nahikoa. Malinche Cortesen albora eraman zuten, konkistatutako lurralde berrietan interprete lanetan jardun zezan.

Gaztelania bizkor ikasi zuen, Cortesen konfiantza eskuratu zuen, eta, itzultzaile izatez gain, konkistatzailearen idazkaria eta, geroago, maitalea ere izan zen. Harreman horretatik seme bat jaio arren, konkista amaitzean Hernan Cortes Juana de Zuñigarengana, Espainian utzitako emaztearen albora itzuli zen. Juan Jaramillo gaztelar kaparearekin ezkondu zen orduan Malinche. 1529ko dokumentu batek dio Jaramillok, alargundu ondoren, berriro ezkontzeko baimena eskatu zuela. Horregatik dakigu ordurako Malinche hila zela, baztangak jota ziurrenik.

“Espainia Berriaren konkista Jainkoari zor diogu lehenik, eta Doña Marinari bigarrenik”, idatzi zuen Hernan Cortesek gutun batean. Luzaroan Malinche espainiarren konkista erraztu zuen traidoretzat jo izan da, baina azkenaldian historialariak beste ikusmolde batzuk kontuan hartuta aztertzen ari dira pertsonaia. Herrikideek arbuiatu eta esklabotzara eraman zuten; aldiz, konkistatzaileekiko leialtasunak askatasuna eta maila soziala berreskuratzeko aukera eman zion. Gainera, konkistaren arrakastaren erantzukizuna ezin zaio hari egotzi; espainiarren urre gosea, nagusitasun militarra eta izurriak askoz erabakigarriagoak izan ziren Malincheren itzulpenak baino. Akaso konkistaren kalteak arintzen saiatzea egotzi dakioke, iturri garaikideen arabera, konkistatzaileen eta konkistatuen arteko negoziaketetan parte hartzen zuenean, alferrikako odol isuriak saihesten ahalegindu baitzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eguneraketa berriak daude