argia.eus
INPRIMATU
Hidrogenozko autorik ez Le Manseko 24 ordutan

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko ekainaren 12a

Azkenean, Green GT enpresa suitzarrak ez du parte hartuko Le Manseko 24 orduetako lasterketa ospetsuan. Bere automobilak 56. lekutik atera behar zuen, baina ez dute lortu motorrari behar dituen prestazioak ematea. Haren berezitasuna da hidrogenoa duela erregai.

Hidrogenoa autoaren alboetan dauden bi andeletan metatzen da 350 barreko presioan, eta erregai pila elikatzen du, elektrizitatea sortuz. Orduko 300 kilometroko abiadura lor dezake, baina ezin du 24 ordu iraun. Ikusten denez, falta da oraindik auto elektrikoa izateko.