Bangladesheko arropa merkeak sarraskiz sarraski

  • 2001ean orduan Europako merkataritzarako komisario zen Pascal Lamyk esan zuen: “Europar Batasunak lagunduko dio Bangladeshi munduko merkataritzan hobeki integratzen, aukera komertzial berriak irekiz”. Geroztik, ehunka hiltzen dira milioika jendek esklabutzan lan egiten duen usinetako bat erre edo hondoratzen den aldi oro.

Andrew Biraj argazkilariaren irudian, Tazreen Fashion fabrika azaroaren 24an kiskali eta gero. Besteren artean Disney multinazionalarentzako arropak ekoizten zituen kontrata hartan 112 obrero hil ziren.
Andrew Biraj argazkilariaren irudian, Tazreen Fashion fabrika azaroaren 24an kiskali eta gero. Besteren artean Disney multinazionalarentzako arropak ekoizten zituen kontrata hartan 112 obrero hil ziren.

Joan Baezek 1972an kantatu zuen Bangladesh ahantzezin hura bera, gurean Begoña Bilbaoren hitzekin Lupek euskaraz zabaldu zuena, orduan bezain tragikoa ageri zaigu 40 urte beranduago. Orduan Pakistanekiko independentzia aldarrikatzearen ondorioz sufritutako gudu ikaragarria zen kausa. Gaur mundu osoan gerrak baino jende gehiago akabatu eta miserian uzten dituen gudu ekonomiko orokorra.

Apirilaren 24an zortzi solairuko Rana Plaza eraikina hondoratu zen Bangladesheko hiriburu Dhakan (17 milioi biztanle). 1.127 langile, gehienak emakumeak, hil ziren betonak zanpatuta, 2.500ez goiti zauritu. Aste gutxi lehenago leku horietan ibilia zen Olivier Cyran kazetaria, Le Monde Diplomatiquerentzako ikertzen bost hilabete lehenago, 2012ko azaroaren 24an, gertatutako antzeko hondamendia. Cyranen “Au Bangladesh, les meurtriers du prêt-à-porter” (Bangladeshen, modako janzkien hiltzaileak) erreportajeak ondo azaltzen du zergatik gertatuko diren berriro horrelakoak.

Azaroaren 24an hondoratu ez, suak hartu zuen Dhakan Tazreen Fashions lantegia. Honen bederatzi solairuetan 3.000 emakume gazte ari ziren, gehienak baserritar txiroak, hilean 30 euro irabaziz, astean sei egunez 10 ordu lanean arituta. Disney, Walmart eta Teddy Smith markentzako janzkiak egiten zituzten, nor bere josteko makina txikiari eraginez, hiru mila etxekoandreren lehiaketa mutua balitz bezala, hitz egitea debekaturik.

Errazena su hartzeko moduko merkantziak behe-barruan zeuden pilaturik, eskailera-zuloaren ondoan, ihesirako ateak itxita, lapurretarik izan ez zedin. Bangladesheko usina erraldoiotan ohitura omen da. Sutea pizturik, garrak eta ke itogarria zabaltzen, aterabiderik ez... Gutxienez 117 emakume hil ziren, kiskali ez zirenak leihoetatik beren buruak botata leherturik.

Tazreen Fashioneko ugazaba Delwar Hossain ez dute atxilotu, auzitegiek ez diote ezertarako deitu.
Bangladesh Garment Manufacturers and Exporters Association (BGMEA) patronalaren babesa dauka eta Bangladeshen BGMEAk  agintzen du. Hatirjheel aintzira bazterrean dauka egoitza, Londresko Cityko edozein eraikinen inbidiarik gabea... ez balitz ilegal eraikia dela: herri-lurrak ostuta altxatua delako, BGMEAren egoitza ponpoxoa eraisteko agindua du Dhakako Auzitegi Gorenak. Denek dakite sekula ez dela beteko.

Baina Mendebaldeko marka famatuentzako arropak ekoizten dituen patronal esklabuzalea ez da beti egon hor. Kazetariari Jahangirnagar unibertsitatean ekonomia irakasten duen Anu Mohammedek kontatu dionez, 1980ko hamarkada arte nekazaritza zen herrialdearen oinarria.

Orduan iritsi ziren Munduko Diru Funtsa eta Munduko Bankua eskuetan zekartzatela gastu publikoen murrizketa eta pribatizazio planak. “Horrela eragin zuten langabeziaren handitzea, inportazio masiboak eta lekuko industriaren suntsitzea. Orain alderdi politiko handietako burokratak, armadako ofizialak, poliziako buruak eta familia aberatsetako gazteak, denak sartuta daude patotxa honetan”.
    

Ez egin iseka txiroei  

Bangladeshen dirua eduki eta janzkigintzako atelier bat ez antolatzeko zozoa izan behar duzu. Eskulana, kasik doan. Sindikaturik apenas baden Estatuaren atal gehienak pribatizatu zituztenetik. Makinen inportazioak ez du aduanan zergarik. Horri gehitu ustelkeria, edozein militar, politikari edo epaile erosi ahal izatea eta koktela prest.

Europa eta Amerikako agintari nagusiek sustatu dute estrategia. 2002tik 2012ra bitartean Bangladeshek janzkietan saltzen duena 4.800 milioi dolarretik 20.000 milioira igo da. Horiek gero AEBetako edo Europako hiperretan zenbateko dirutza utzi ote dute?

Bangladeshen elite lotsagabea aberastu du esportazioak, eskale gosetiz betetako karriketan 4x4z paseatzen dena. “Ez egin barre txirotasunak gaixotu dituen jendeei, ez egin iseka” irakurri du bulegoetan Olivier Cyranek. Parlamentuko 300 diputatuetatik 29 dira janzkigintzako tailerren jabe... hori ofizialki. Errealitatean askoz gehiago.

Kazetariak langileen liderrak ezkutuka elkarrizketatu ditu. Sindikatuak debekaturik daude de facto, militante agertzen bazara ugazaben liburu berdean jarri eta ez duzu gehiago enplegurik izanen. Gure tixertak edo kuleroak josten dituztenen biziak ez du arropak berak baino gehiago balio. Tazreen Fashionen zauritutako batek kalteordaintzat jaso ditu 25 kilo arroz, 25 kilo baratxuri eta litro bat olio.

Ofizialki pitttin bat garestiago da langilearen bizia: BGMEA patronalak azken aldian ezarria du zaurituak 1.000 euro balio dituela eta hilak 6.000... baldin eta gorpua erakusten baduzu. Tazreengo sutean zazpi faltatu ziren ofizialki. Baina Saydia Gulrukh antropologo militanteak salatua du askoz hildako gehiago geratu zirela kontatu gabe, gutxienez 68.

Europa eta AEBetako marka handien eta bertako ugazaben artean ari diren bitartekarien iritzia ere lortu du Cyranek. Georges Paquet frantsesak bere 67 urteekin, erretiratzeko puntuan, lotsarik gabe kontatu dizkio xehetasunak golfean ari zen bitartean. “Hemen denetik egiten da, zaharrentzako pixoihalak barne. Arazoa da nire bezeroek gero eta gehiago lehertzen dituztela prezioak. Zer nahi dute, jendeak doan egitea lan? Europako markek  produktua guk salduaren halako zazpitan saltzen dute, edo hamarretan. Ase ezinak dira. Sekulako hipokresia dago. Pentsa, H&M [istripuak jasandako lantokian egindako janzkiak saltzen zituenetako bat] markako buruzagiak patronalaren presidentearekin hemengo langileei baldintzak hobetzeko eskatzera bildu ziren egun berean H&Mko beste batzuk ari ziren hornitzaile guztiekin negoziatzen produktu guztien %15eko merketzea. ‘Moldatu zaitezte, guri bost axola’, horra horien filosofia”.

Tazreenen sutetik bizirik larriki zaurituta atera zen neska gazte batek esan dio kazetariari: “Horrelako gehiago gertatuko dira, baita okerragoak ere”. Bost hilabeteren buruan, Rana Plazan 1.127 hil.

Saydia Gulrukh antropologoak esan du: “Tazreenekoak ez du ezertan aldarazi ehungintzako langileen bizimodua, eliteei bost axola zaielako. Izugarrikeria gehiago gertatuko dira. BGMEA patronalak keinu kosmetikoak eginen ditu atzerriko bezeroei irudia bermatzeko, hauek erosleak lasaitu ditzaten. Baina ezer ez da aldatuko sistema osorik eraitsi, desegin eta oinarri filosofiko berrien gainean eraiki arte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


2024-10-03 | Julene Flamarique
Iragan ostegunean hil zen garraiolariaren heriotza salatu eta lan-baldintza duinak exijitu dituzte

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxealde eta Hiru sindikatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Lodosan lan-istripu hilgarria izan zuen garraiolariaren heriotza salatzeko. Sektorean lan-baldintza duinak galdegin dituzte patronalak eta instituzioek gaixotu eta... [+]


Nafarroako Hezkuntza Publikoan beste greba egun bat deitu dute sindikatuek urriaren 29rako

Hezkuntza Departamentuan jarrera aldaketarik ikusten ez dutela-eta, irakaskuntza publikoko langileak grebara deitu dituzte berriz ere sindikatuek urriaren 29an, "negoziazioaren alde". Nafarroako Parlamentuko indar politikoak ere interpelatu dituzte, "gure... [+]


Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Gazteen hamarretik bakarrak dauka etxebizitza erosteko ahalmena EAEn

Egun alokairuak hipotekak baino 60 euro garestiagoak dira, eta gazte askok euren diru sarreren %40 baino gehiago bideratzen dute errenta ordaintzeko, Jaurlaritzaren azken txostenaren arabera. Honen aurrean, etxebizitza-premia duten gazteen gehiengoek Gobernuak babesturiko... [+]


2024-10-02 | ARGIA
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


Gurpildun aulkian lan egitera behartuak

Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.


2024-10-01 | ARGIA
Lansarien, pentsioen eta zerbitzu publikoen alde, greba eguna da gaur Ipar Euskal Herrian

Sindikatuen arabera eragina izaten ari da, bereziki garraio publikoan, Baionatik iparralderat.


Oinarrizko elikagaien BEZa igo egin da Hego Euskal Herrian

2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.


Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


Eguneraketa berriak daude