"Autoreen arteko elkar ulertzea eta ekimena bilatzen ditut"

  • Krisiak jauzi kualitatibo handia ematera bultzatu zuen Saure argitaletxea, duela hiru urte. Paperezko albumak alde batera utzi eta digitalaren munduan sartu ziren buru-belarri, streaming formatua hobetsita. Kultura, bakea eta ekologia dituzte ardatzak, eta kalitatezko jendarteak umorez islatzea, betiereko asmoa. Hurrengo erronka: esperantoa.

"Umorea present dugu beti, bestela testu-liburuak egitea bezalatsu litzateke".
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zein da zuen hizkuntza politika?

Tokian tokikoa egin behar da. Hartu zaituen herrira egokitu beharra daukazu. Euskarazko liburuetatik abiatu nintzen, gaztelaniari heldu genion gero. Halaber, frantsesera ere itzultzen dugu dena, nire hizkuntza den aldetik, eta baita ingelesera ere, lingua franca izaki. Orain portugesari heldu diogu, hizkuntza interesgarria delako, Brasilera begira. Gure lan hizkuntzak bost horiek dira oraingoz, eta potentziatu nahi genituzke, hizkuntzen aniztasunean denek dutelako ekarpena. Arazo bakarra ikusten diot, hizkuntza asko denean, norbere hizkuntzaren esentzia galtzen dela, eta ingelesa ez da soluzio egokia. Gizaki guztiek hizkuntza osagarria izatea nahi badugu, zalantzan jarri beharko genuke hizkuntza osagarri horrek ingelesa izan behar duenik. Gaur badelako, baina hemendik zenbait urtera txinera ere izan litekeelako, adibidez.

Baina munduak ingelesaren alde egin du garbi.

Norantza bakarrean doala dirudi, baina gerta liteke zenbait urteren bueltan joera aldatzea, arrazoi bat edo beste tarteko. Ingelesa oso zaila da, ez beharbada gramatika, baina ulermen oso zailekoa dugu, ez da hizkuntza argia, errazago konprenitzen da ingelesez ari den italiarra, ingelesez ari den ingelesa baino. Bost lan hizkuntza ditugu, eta zenbat eta gehiagorekin aritu, orduan eta behar handiagoa dut hizkuntza neutro bati heltzeko. Erronka ere bada.

Esperantoari helduko diozu?

Hain zuzen, horixe izango da nire hurrengo ahalegina, esperantoa ere kontuan hartzea hurrengo lanetan. Aldarrikatzen dena fisikoki demostratzea ere komenigarria baita. 2014rako finkatu dugu esperantoz plazaratzeko epea. Nire ustez, esperantoa indartu beharko genuke zuzenean, hizkuntza osagarri horrek neutroa behar duelako izan. Zibilizazio bati lotutako hizkuntza, osagai propioak dituena, ezin da inposatu, ez da ona, hizkuntzaren osagai horiek ere partekatu behar direlako. Instituzioek ere lagundu beharko lukete hizkuntza neutro hori indartzen.

Zein aurreikuspen duzue salmenta aldetik?

Epe motzean saldu beharretik abiatzen bagara jai dugu, ezer ez baita errentagarria. Argitaldarien eta arlo horretan diharduten enpresarien lana, besteak beste, inbertsioak egitea da, eta bidearen zati bat partekatuko duten erakundeak erakartzea. Oso positiboa da hori eta horretan ari gara, bestela denak desagertuko baikara.
Argitaratzaile bezala gidoiak hartzen ditut, eta narrazio motarekin bat etorriko diren marrazkilariak bilatzen ditut. Ondoren koloristak heltzen dira eta atzetik itzultzaileak. Halaxe sortzen da liburua. Gero hedapena dator, etengabe aldatzen ari den arlo hori. Jada ez dugu paperik, digitalak dira gure liburuak, eta zenbait plataformatara heldu beharra dugu. Azken aldi honetan hezkuntza plataformak hartu ditugu kontuan, eta liburuaren maileguan oinarritzen direnak, gurpil modukoak.

Zer-nolako lana izan da digitalera pasatzea?

Papereko ia gehiena pasatzea lortu dugu. Autoreen %20ak ez du formatu berrira pasatu nahi izan, baina %80ak bai. Baimena eman diguten horiena ari gara digitalera pasatzen.

Lan moldea aldatu duzue?

Ez. Lehen bezala ari gara funtsean. Autoreari aurrerapena ematen zaio. Saldutako aleek aurreratu dugun diru-kopurua gainditzen dutenerako pare bat urte iragango dira. Hauxe da, nolabait, argitaldariak eskaintzen duen bermea. Autoreak berak ere igo dezake egin duen lana plataformara, baina ez du argitaldariak ematen dion aurrerapena izango. Eta baliteke bi liburu besterik ez saltzea. Bestalde, gu plataforma ugaritara heltzen ari gara eta akordioak etengabe hitzartzen ditugu. Gure lanak bilaketa, ikerketa, eta plataforma nahiz hizkuntzekiko kongruentzia ere hartzen ditu bere baitan.
Editorea, bestalde, dinamizatzailea da. Nire kasuan, gainera, bildumak sortzen ditudalako, eta autoreak, bilduma bati lotzen zaionean, liburu bat baino gehiago egingo duelako. Esate baterako, ekologian, Txani Rodriguez laudiotarra dugu egilea. Azken hiru liburuak, 10-12 urteko gaztetxoei zuzenduak, Zeharkaldi urdina, Tulmesera itzuli eta Uretarrak ditugu. Komiki gehienek kontuan dute heziketa, ez lezioak erakusteko, giza kalitatezko mundu batean kokatzeko baizik.

Promozioari dagokionez, kaleko presentziarik ez izateak aldatuko zizueten funtzionatzeko modua.

Paperean ginenean errazagoa zen. Tailerrak antolatzen genituen eskoletan, liburu azokak ere baziren, Getxokoa, Durangokoa, editoreen gremioarekin Donostiara edo Zarautza joaten ginen udan... Orain kolaborazioak bilatzen ditugu. Frantsesez argitaratutako albumak sustatzeko, esaterako, Madrileko Institutu Frantsesarekin egin dugu hitzarmena. Euskaraz, bestalde, Azkue fundazioarekin dihardugu. Iaz Antso Jakituna Fundazioarekin batera ilustrazio lehiaketa antolatu genuen, zuzenean. Ilustrazioak enkantean saldu genituen gero, eta dirua Intermon-Oxfam erakundeari helarazi zitzaion Mauritaniako proiektu baterako.

Oraintsu, e-comic-experience.com proiektuari heldu diozue, zenbait komikitxo berri ipini dituzue doan.

Bizitzaren Zientziak deituriko atalean daude aipatu dituzun horiek, baliabide pedagogikoetan, eta zehazki ekologian. Iñigo Sarasolarenak dira, euskaraz sortuak. Ez da erraza internet munduan sartzea eta hastapenetik pagatzen hastea. Pedagogia pixka bat behar da. Hauxe da gure planteamentua: tori hau doan, zenbait galdera egiten dira, kasu honetan naturari buruz; gustatu bazaizu, eta gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez argitaletxearekin harremanetan, eta ikusi zer duen. Pirateoaren aurka babesteko eta aldi berean hezteko saioa ere bada.

Bakea, ekologia eta kultura dituzue ardatzak.

Ez dugu alde komertziala bilatzen. Superheroiek badituzte euren plataformak. Sentsibilitate jakin bateko autoreen arteko ekimena eta elkar ulertzea bilatzen dut. Eta umorea present dugu beti, bestela testu-liburuak egitea bezalatsu bailitzateke.


Azkenak
2024-11-27 | ARGIA
Gaur banatuko dituzte Rikardo Arregi Sariak

Kazetaritza arloko zortzi finalisten artean dago June Fernández, ARGIAn argitaratutako Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa? erreportajeagatik. Sari banaketa ekitaldia Andoainen egingo dute.


2024-11-27 | ARGIA
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektore, botoen %64 lortuta

EHUko errektoretzarako hauteskundeak irabazi ditu Bengoetxearen hautagaitzak, botoen %63,6 lortuta. Beste taldeak berriz, Eva Ferreirarenak, botoen %36,3 jaso du. Parte hartzea %21,9koa izan da eta gora egin du aurreko hauteaskundeekin alderatuta


2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


Black Friday-aren kontrako egitasmoak, hitzaldiak eta mahainguruak, Nafarroako GKE-en eskutik

Kontsumismoaren kontrako bizikleta martxa Setem GKE-aren eta Masa Kritikoaren artean antolatu da ostiral honetarako.

 


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-26 | Leire Ibar
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]


2024-11-26 | Iñigo Satrustegi
Lorategiak eta lorezainak zaintzeaz

RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.

----------------------------------------------

Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


2024-11-26 | ARGIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizonei mezua: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”

Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.


Guraso bileran hizkuntzak nola kudeatu ez badakizu, gida honek lagunduko dizu

Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]


Eguneraketa berriak daude