Txolarreak, duela mila urteko suntsipen armak

Stamford Bridgeko Gudua (1870). Hainbat garaipen handi
Stamford Bridgeko Gudua (1870). Hainbat garaipen handi "“eta bitxi"“ lortu ondoren, Harald Hardrada erregea gudu zelai horretan hil zuten, 1066an. Hainbat historialarik bikingoen aroaren amaieratzat jo dute haren heriotza.Peter Nicolai Arbo

Norvegia, 1030. Olaf II.a erregea hil zuten Stiklestadeko guduan, daniarren aurka galdutako tronua berreskuratzeko ahaleginean. Harald Hardrada (c. 1015-1066), erregearen anaia nerabea, gudu horretan borrokatu zen halaber, baina bizirik ihes egitea lortu zuen. Kieveko printze Yaroslav I.a Jakintsuaren zerbitzura mertzenario gisa lanean hasi zen berehala, eta jardun horretan lortutako prestigioari esker Bizantziar inperioko varangiar guardian sartu zen geroxeago.

Inperioaren zerbitzura hainbat kanpainatan aritu zen, besteak beste Sizilian. Mediterraneoko uhartean varangiar guardiak lau garaipen  lortu zituen norvegiarraren aginduetara, baina horietako batek buruhauste franko eragin zion eliteko armada bizantziarrari, Harald Erregearen Saga-n bildutako kronika baten arabera. Hiribildua hartzea ezinezkoa zirudien: harresiak garaiak eta lodiak ziren, gotorlekuaren barruan putzu eta iturri naturalak zeuden biztanleak urez hornitzeko, eta nahikoa janari pilatua zuten setioari hainbat hilabetez eusteko.

Haraldek egunak eman zituen zirrikitu edo ahulguneren baten bila. Baina haren ahalegina alferrikakoa izan zen, aldiro hiribildutik hurbileko baso batera janari bila hegan joaten ziren txolarre andanei erreparatu zien arte. Bere soldaduei ahalik eta txolarre gehien harrapatzeko agindua eman zien. Behar adina txori lortutakoan, hankatxoen inguruan aurrez breatan eta sufretan blaitutako egur zati txikiak eta lastoa bildu zizkieten. Fardeltxoei su eman zietenean, txolarreak, izututa hiribildu barruko habiaren bila abiatu ziren ziztu bizian. Bidean kiskalita hil ez ziren txori gehienek etxeetako erlaitzetan zituzten habiak, eta etxe asko egurrez, lastoz edo bestelako gai sukoiez eraikita zeudenez, dozenaka sute piztu ziren bat-batean. Siziliarrak, harresiko ateak zabalduta, sutetik ihesi eta erruki eske irten ziren lehentxeago hartuezina zirudien hiritik. Haraldek bizia barkatu zien, eta hiria –edo ordu batzuk lehenago hiri izandako errauts mordoa– hartu zuen azkenean.

Lortutako garaipenek Romano III.aren esker ona ekarri zioten, baina Haraldek jaioterrira itzultzeko baimena eskatu zionean, enperadoreak uko egin zion armadako estrategarik bikainenetakoa galtzeari. Azkenik, Haraldek Eskandinaviara ihes egin zuen varangiar guardiako soldadu fidelenekin batera. 1047an, urtetan pilatutako esperientzia militarrari esker, erraz menderatu zituen daniarrak eta tronua eskuratu zuen. Hogei urtetan, Norvegiako erresuma sendotu ez ezik, beste lurralde batzuk ere begiz jo zituen Harald III.ak. Britainiar uharteak konkistatzeko saioan hil zuten 1066an, Stamford Bridgeko gudu zelaian. Ez nahastu ia milurteko bat geroago oso bestelako guduen lekuko den Stamford Bridge futbol zelaiarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Maritxu eta Katalina: Artxiboetan galdutako sexu eta genero disidenteen istorioak Historiaren parte direlako

XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


1974ko Supergreba

Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Nikolai Txernyxevski
‘Zer egin?’: galdera handiak eta ametsak

Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Eguneraketa berriak daude