Udaltop udaletako euskara zerbitzuen V. topaketetan Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten leloari segika ibili ziren apiril bukaeran, Lasarte-Orian. Orduko bi hitzaldiren arrastoa jaso dugu, Maite Barreña Arrasateko Udaleko berdintasun teknikariarena eta Eduardo Apodaka soziologoarena.
Udaletako euskara teknikarientzako bete-beteko egitaraua izan da aurtengoa. Udalera doan herritarrak edo udalarekin hartu-emanak izango dituen herritarrak euskara erabil dezan egindako hainbat kanpaina, proba eta esperientzia kontatu zituzten bi eguneko jardunaldietan. Egunerokotik urrundu eta hausnar orokorragoa egin zuen Eduardo Apodakak. Maite Barreñak berriz, berdintasun teknikariaren lana azaldu zuen.
Iaz, Mari Luz Esteban antropologo feminista gonbidatu zuten Udaltopera. Pentsa genezake baliagarri suertatu zela mugimendu feminista eta euskalgintza elkarrengana hurbiltzeko ahalegina. Izan ere, aurten Maite Barreña berdintasun teknikariak bere bizipenak kontatu zituen, udaletako euskara teknikariek haien lanerako probetxuzko zerbait aterako zutelakoan.
Ezertan hasi aurretik, Barreñak argi utzi zuen feminista militantea dela. Bere ustez, mugimendu feministan ibilitakoaren jarduera bestelakoa izango da administrazioan, alegia, Berdintasun Sailean lanean ari dena feminista izatea ala ez izatea, ez da gauza bera.
Sarri, administrazioko berdintasun politikek eta mugimendu feministen ildoek talka egin dute. Gaur egun gauzak bestela dira, feministek muturra sartu dute administrazioan, eta esate baterako, hainbat militante feminista berdintasun teknikari da.
Arrasateko Udalak Berdintasun Kontseilua zeukan osatuta Udala eta herritarrak batzeko. Barreñaren arabera, ez zuten lortu etekinik ateratzea, eta proiektuka lan egitea erabaki zuten. Udalak berak edo herriko talderen batek gai bat, ekintza bat, proposatzen du. Talde txiki bat osatu eta elkarrekin adosten dute zer egin nahi duten. Egitasmo hori bukatzen denean sortutako taldea desegiten da, hurrengo proiektura arte. Udaletik apaltasunez eta malgutasunez lan egitea aldarrikatu zuen Barreñak, eta herritarrengana gerturatu beharra azpimarratu zuen. Kafetegiari garrantzi handia eman zion, eta esan zuenez, makina bat kafe hartzen dituzte Berdintasun Saileko kideek herriko militante feministekin eta emakume taldeekin.
Euskara teknikariei Arrasateko bizipenek balio ote diete? Barreñak adierazi zuenez, euskara zein berdintasun teknikariak “mosketero” bakarrak dira udalean, sarri sail bazterrekoak. Entzule batek baino gehiagok arrazoia eman zion. Barreñak, konparazioak egiten hasita, aitortu zuen udalean euskara kontuak hirugarren mailan egon daitezkeela, eta feminismoa berriz, 17.ean. Babes gabezia konpartituta, eta elkarrengandik ikasteko aukerak medio, euskara eta berdintasun teknikarien bideak gurutzatuko ote dira sarriago.
EHUko soziologo eta filosofoak jendearen –kasu honetan udal langilearen– portaera linguistikoa aldatzeko gizarte psikologiak eskain ditzakeen hainbat ideia azaldu zituen hitzaldian. Hona hark esanak laburbilduta:
Hizkuntza batetik bestera jauzi egitea buruhausterik gabekoa izan daiteke, baldin eta, adibidez, ikuspegi instrumentaletik egiten bada. Alegia, negozio kontuak tarteko ingelesa erabil dezakegu eta gero lasai-lasai gure hizkuntzara itzuli. Hizkuntza aldaketa horrekin ez dugu ezer jartzen jokoan. Baina ez gara hortaz ari, hemen jorratzen ari garen hizkuntza aldaketak askoz gehiago dauka jokoan eragiten dien protagonistentzat: zer diren, nor izan nahi duten, besteen aurrean zer izan nahi duten. Kode aldaketak (gaztelaniatik euskarara egiteak) hainbat gauza galarazten dizkie hiztunei (udal langileei): segurtasuna, komunikagarritasuna eta autoestimua, besteak beste.
Zeren ondorio dira hizkuntza portaera aldaketak? Bi eremu aipa ditzakegu: barne disposizioaren eta kanpo dispositiboen ondorio. Lehenengoan, gure hizkuntza portaerak baldintzatzen dituzten barne eragileez ari gara, hala nola, sinesmen, balio… norberaren baitakoez. Bigarrengoan berriz, eragileak arau sozialak dira, protokoloak, erakundeen jarduna… jendartean sortu eta egituratzen direnak. Batzuetan disposizioa eta dispositiboak norabide berean doaz, beste batzuetan bien arteko enkontrua dago.
Portaera denak ez dira berdinak eta bi maila bereiz daitezke: batetik, azturak edo ohiturak, barne disposizioetan muina dutenak, eta bestetik, ekintzak. Bietan eragin daiteke. Aldaketa eragiteko jokoan zer dagoen azaleratu behar da. Hau da, nola azaltzen diozu udal langileari hemendik aurrera euskaraz egin behar duela? Euskaraz egiteko eskubidea duelako, bere betebeharra delako… Hizkuntza kodea aldatzeko esango diogu, eta kito? Aldaketa horrek zein zentzu duen azaldu beharko zaio, alegia, zentzugintza landu beharko dugu: Zertarako aldatu kodea? Zergatik? Jendeari sarri anormal jokatzeko eskatzen diogu –beti gaztelaniaz aritu denari euskaraz egiteko–, bere ohiturak apurtzen ari gara, zentzua aurkitu behar diogu (arrazoi on bat), eskaera horri.
Bestalde, jakin behar dugu azturetan ala ekintzetan eragiten ari garen. Esate baterako, lor dezakegu halako langilek gure aurrean hizkuntza aldatzea, baina buelta eman orduko gaztelaniara itzuli da; ekintzan eragin dugu, baina ez langile horren azturetan. Beraz, dispositiboak kentzen baditugu lehenera itzultzen da hiztuna, ez da haren disposizioan eragiterik lortu.
Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe... [+]
Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]
Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]
Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.
Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]
Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]
Soziolinguistika Klusterrak asteazkenean argitaratu du 2021eko ikerketaren txostena. Neurtu dute euskararen kaleko erabilera egonkor dagoela, eta azken neurketan bezala zortzitik batek hitz egiten duela (%12,6). Eremu euskaldunenetan jaitsi egin da. Proposatu dute hazkundea... [+]
Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.