Euskal entziklopedien gerra

1998ko lehen hiru hilekoan itxi zen Eusenor, besteak beste izen bereko euskal entziklopedia orokorra argitaratu zuen enpresa. Arratsalde batean, administrazio kontseiluak azken soldata jasoko genuela jakinarazi zigun lan taldea osatzen genuen kide guztioi, enpresarenak egin zuela, etorkizunik ez zuela. Artean produkzio kudeatzailea nintzen. Lehen lerrotik bizi izan nuen ordukoa.

1980ko hamarkadaren amaieran Elhuyarren lanean ari nintzela, Entziklopedia bat euskaraz egiteko ideia planteatu genion Eusko Jaurlaritzari, eta egitasmo hura onartu zigunean jende asko etorri zitzaigun ate joka. Entziklopediagintzan aritzeko guk geuk baino eskubide “historiko” handiagoa zutela aldarrikatzen ziguten denek ala denek, eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzak emandako dirua poltsa komun batean jarri beharko genukeela, entziklopedia egiten zekitenek lan egin zezaten. Bilera mordoa egin behar izan genuen ondotik, luzeak denak, tentsio handikoak.

Gai eta profil ugaritako adituak batu zitzaizkigun bilera amaiezin haietan. Batzuek ideologia transmititzen zuten. Beste batzuek entziklopediagintzak izan beharko lituzkeen plangintza estrategikoak landu zituzten. Hainbat salmentaz aritu ziren. Beste zenbaitek, berriz, entzun egiten genuen.

Halako batean enpresa gisa abiatzea erabaki zen, ideia nagusi bat oinarri hartuta. Hots, Euskal Herriak behar zuen entziklopedia aurrera eramateko proiektuaren jabe geu ginen, eta hortaz guri, eta ez beste inori, zegokigun laguntza instituzionala hartzea. Halaxe hasi zen Eusenor enpresa lanean, 1990eko hamarkadan.

Konpetentzia desleialaren salaketa

Baina instituzioetako ateak zabaltzen hasi zirenean, Lur argitaletxearen inguruan antolatutako beste gune entziklopedikoak konpetentzia desleiala bultzatzen ari zela adierazi zion administrazioari. Entziklopediagintza gerra piztu zen: ideologia, hizkuntza-ereduak, negozio-moldea, salmenta-sistema, pertsona-motak... dena erabili zen arma gisa. Eta, esan beharra dago, Administrazioa erretiratu egin zen, eta pertsona askoren arteko harremana erabat kaltetu zen. Alabaina, bi proiektuak abian jarri ziren, eta entziklopediagintzako zenbait produktu egiten hasi ziren.

1995ean ekin nion Eusenorreko produkzio lanen kudeaketari. Lehen bi urteak aski aberatsak izan ziren, nire ikuspegi pertsonaletik betiere: lan prozedurak mugitu genituen, kanpoko kolaboratzaile askorekin jarri ginen harremanetan, Euskaldunon Egunkariarekin eta Eginekin komertzializazio bide interesgarriak zabaldu genituen, pertsona arrunt ezberdinak ezagutu genituen.

Garai hartan ere, Eusenorren akabera azkartuko zuen tresna, alegia Internet, zabaldu zen. Itxura batean potentzialtasun handikoa izango zen Internet-zerbitzaria prestatu genuen, Jalgi deiturikoa.

15 urte igaro dira Eusenorrek azken ordainsaria eman zigunetik, eta esan gabe doa azken sei hilabeteak txarrak izan zirela. Enpresetan degradazio prozesuak hasten direnean pertsonen miseriak azaleratzen dira, eta hura ez zen salbuespena izan.
Zenbaitzuk –bereziki Frantzian– Dideroten jaiotza gogoratzeko ospakizunetan hasi diren honetan, nire izanaren parte diren pentsamenduak plazaratzeko beharra sentitu dut, ohikoena gerrako kontuak isilik eramatea den arren. Ez naiz xehetasunak azaldu nahian hasiko, datu eta gertaera askok interpretazio ezberdinak izan baititzakete. Enborra osatzen duten ideien gaineko nire pentsamenduak doaz, beraz, segidan.

Legitimitateaz

“Gu gara herri honetako entziklopedigintza aurrera eramateko legitimatuak gauden bakarrak, guk dakigu zer den Euskal Herria eta gainera urteak daramatzagu proiektu hori antolatu nahian”.

Eusenorren bultzatzaileek egindako lan guztiak ideia horren inguruan mamitu ziren. Egia da Eusenorren inguruan zeuden enpresa eta elkarteek pisu handia zutela Euskal Herriko kulturgintzan. Baina egia da halaber, bertan parte hartzen ari ginenon interesak eta indarrak ere oso ezberdinak zirela. Sentipen kontrajarriak izaten nituen bileretan. Batzuetan euforia gailentzen zitzaidan. Beste zenbaitetan, berriz, legitimizazio absolutuaren aldeko ideiek hutsera eramaten ninduten, ezinegona sortzen zidaten.

Euskal Herrian sarritan gertatu eta gertatzen den bezala, gu eta gutarrak ez zirenak ezin ikusi genituen edo etsaitzat hartu genituen. Lurrekoak ustez eurena behar zuen tarta zatia administrazioaren aurrean defenditzen hasi zirenean gerra piztu zen. Eusenorren sustatzaileek urteak zeramatzaten administrazioarekin harremanetan, baina nahikoa izan zen Lurren abisua administrazioa beldurtzeko.

Aurreratuta zeuden negoziazioak atzera bidea egiten hasi ziren, erabat eten arte. Administrazioko tarta osoa desagertu zen beraz, eta Eusenorrek eta Lurrek ere ez zuten nahikoa abilezia izan egoerak onera egin zezan. Industriako sektore askotan enpresek koopetitu egiten dute, hau da konpetitu bai baina hainbat interesetan konpartitu. Gu ez ginen horretarako gai izan. Ildo horretan, esan beharra dago Lurrekoek Eusenorrekoen aurrean zubilana egitea eskatu zigutela Elhuyarrekoei, baina Eusenorreko ordezkarien erantzuna tinko eta gogorra izan zen: “Ez dugu hitz egingo”.

Bileretako partaide izatetik kudeatzaile izatera pasa nintzenean nire barneko zalantzak areagotu egin ziren, batez ere, Eusenor osatzen genuen enpresen atzean zegoen pertsona asko gure proiektutik urrun –eta batzuetan mesfidati– azaltzen zitzaizkigunean. Bestela esanda, Eusenorreko bileretan parte hartzen genuenon euforia –zazpi edo zortzi lagunena– ez zen euforia kolektibo bilakatu. Saltzeko garaia heldu zenean konturatu nintzen egiazki, distantzia ikaragarria zegoela guk pentsatzen genuenaren eta gizartearen artean.
Nik dakidala ez zen Eusenorreko eta Lurreko zuzendaritzen artean zubirik izan, baina bi entziklopedien produkzioan, berriz, izan zen halakorik. Batzuentzat zein besteentzat idatzi zuenik izan zen, eta beraz, Lurrek eta Eusenorrek ez zituzten hain entziklopedia ezberdinak atera. Internetek akabatu zituen proiektu entziklopedikoak, eta aldi berean Wikipedia moduko proiektuek informazioa libreago izatea ahalbidetzen dute.

Ez, ez ginen gure proiektuak partekatzeko gai izan, eta Euskal Herrian bederen, ohiz erabili izan diren adjektibo sortaz makilatu genituen gure erabakiak. Inori ez diot entzun handikeriaz jokatu genuenik, edo nagusikeriaz. Gure erakundeetako jendeari, ikastolei, euskaldunei, emozioz saldu nahi izan genien produktua, eta ez ginen horretarako gauza izan atez ate hasi ginenean –besterik izan zen Egunkariarekin edo Eginekin atalka banatu genituenean–. Herrigintzaren aldeko mozorro lotsagabea jantzi genuen interes ekonomiko hutsak defendatzearren, baina halako aitortzarik ere ez diot inori aditu.

Horren guztiaren artean izan nintzen neu ere. Erantzukizunak izan nituen, eta ordaindu nituen. Antzekoa egingo ahal zuten jainkotu genituen horiek ere.


ASTEKARIA
2013ko maiatzaren 12a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude