argia.eus
INPRIMATU
Ura izan dezaketen bi planeta antzeman dituzte

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko maiatzaren 02a
Kepler teleskopioa.
Kepler teleskopioa.

Kepler teleskopioa baliatuz, Notre Dame Unibertsitateko (AEB) Justin Creppek ikerlariak bi planeta detektatu ditu, orain arte aurkitutakoen artean gure Lurraren antz handiena dutenak. 1.200 argi urtera dagoen izar baten inguruan biraka dabiltza eta Lurra baino pixka bat handixeagoak dira.

Bi planetetako batek 267 egun behar ditu bere izarraren inguruan bira osoa egiteko, eta besteak 122. Haitzez osaturik daudela uste da, eta izarrera bitarteko distantziagatik, posible litzake ur likidoa egitea horietan.

Kepler teleskopioa 2009an bidali zuen NASAk espaziora. Orduz geroztik 100.000 izar baino gehiago behatu ditu, eta horien inguruetan 2.740 planeta hauteman ditu. Aipatutako azken bi horiek dira ura, eta beraz, bizia izateko aukera handienak dauzkatenak.