Buru-buztan urrupatzekoa

  • Telesforo monzon::Langosta baten inguruan

    Elkar, 1995

Telesforo Monzon politikaria bai, noski, nola ez. Telesforo Monzon letragilea ere bai, Itziarren semea, Lepoan hartu, Batasuna. Telesforo Monzon poeta pixka bat, 36ko gerra osteko exilioak idatzitakoa begiratzen aritu zarelako. Telesforo Monzon antzerki idazlea entzutez, biografia irakurri diozulako. Baina Telesforo Monzon prosagilea ez, hori ez. Esan nahi dut erabat ezezagun zitzaidala Monzonen fazeta hori; eta pentsatzen dut niri bezala beste askori. Baina izan badu prosa lanik, aukeratu, bildu, liburuan argitaraturik esan nahi dut, Langosta baten inguruan izenarekin. Koldo Izagirrek egin zuen aukeraketa eta egin zion hitzaurrea. Hitzaurrean esaten zaigu, adibidez: “Lizardiri bezala gertatu izan zaio Monzoni ere neurri batean, poetaren ospeak ezkutuan utzi izan du prosagilearen handia”. Poetarenak, antzerki idazlearenak, kantugilearenak, politikariarenak. Biak omen dira, ordea, Lizardi eta Monzon, prosan ere handi. “Uste izan dugu euskal kazetaritza Kirikiño zela eta ezer guti besterik”; baina gero gehitzen dira Larreko, Manezaundi, Jean Etxepare, Zerbitzari, Salaberry, Larzabal, Etcheberry, Monzon bera, “euskaraz idatzi diren irakurgai ederrenen egileak”. Gaurko kazetaritzaren aitzindariak ezagutzeko lan horretan, beraz, geldialdia egin beharren gaude Monzon-Enean.

Eta izan artikuluak dira liburu honetan biltzen direnak, Alderdi aldizkari klandestinoan 1949. eta 1960. urteen artean argitaratuak. Urte politikoki gorabeheratsuak Monzonentzat, 1952an utzi baitzuen kontseilari kargua, alderdia utzi gabe, Euzko Gobernuarekiko desadostasunengatik. Hala ere, Agirre Lehendakariaren gaubeila artikuluan kontatzen zaigu nola Monzonen etxeak hartu zuen Jose Antonio Agirreren gorpua, dagoeneko 1960an. Baina ez pentsa, eta artikulu gogoangarri hori alde batera utzita, gainontzeko testuek zera politikoa hunkitzen dutenik. Kontrara, gai askoz mundutarragoak, egunerokoagoak, herritarren kezkengandik gertuagokoak dira hemen aurkituko dituzunak. Ondo baino hobeto laburbiltzen da hori hitzaurrean: “KAS alternatibaren puntuak buruz ikasaraztea baino eraginkorrago zeritzon ipuintxo bat kontatzeari”. Eta estiloa bera ere, hizkera, are euskara batuaren aurreko euskara batua –bizkai-gipuzkoa mugakoa, lapurtarra, erabat gaurkoa–, eduki horiei dago hertsiki lotua, irisgarria nahi du izan –eta bada–, irakurria. Azken batean Langosta baten inguruan, hasi eta buka, oso egiten baita gozoa, irakurgarria, buru-buztan urrupatzeko modukoa. Artikuluak argitaratu ziren garaian, seguruenera, baina baita 2013ko begiekin ere begiratuta.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude