argia.eus
INPRIMATU
CANi jarriak

Julio Soto 2013ko maiatzaren 02a

Doinua: Iparragirre abila dela.

Sakela urrez gizendu nahian
jarri zineten dietan
gezurrak hanka bat motza eta
zuek herrena bietan.
Miguel, Roberto, Yoli
gorbata, poltsa, boli
odolustu duzue CAN.
Maza bat hartu eskutan eta
emango nizueke KAN!

Bileretako tokiak eta
ospatzen ziren egunak
aldiko zenbat kobratzen zuten,
elkartzen ziren lagunak?
Kontuei begirada
hiru lau zertzelada
deszifratu ditugunak.
Kontu atera zenbat izango
diren ez dakizkigunak.

Akusatuk baldin badira
epaileen adiskide?
Termino antzu da justizia,
amorrua eskubide.
Zer mundu? Zer bizitza?
Erotuta gabiltza
Nafarroa adibide:
Non delitu den hitz egitea
eta lapurtzea libre.