argia.eus
INPRIMATU
Hekimenek ontzat jo du iazko diru-laguntza mantentzea, biziraupenerako nahikoa izan ez arren

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko apirilaren 25a
Hekimeneko hedabideetako ordezkariak.
Hekimeneko hedabideetako ordezkariak.Dani Blanco

Hekimen elkarteak euskara hutsean ari diren 50 hedabide baino gehiago biltzen ditu. Hainbat helburu dauzka, eta tartean garrantzi handikoa diru-laguntzen politiketan eragitea. Azken hilabeteetan elkarteak bilerak izan ditu Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoetako ordezkariekin eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen gaia izan da nagusi.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu proiektuak 4.875.000 euro aurreikusi ditu euskarazko hedabideentzat 2013rako, iazko kopuru bera. Euskaraz jarduten duten hedabideek urte luzez eta etengabe aldarrikatu dute erakunde publikoek hitzez bai, baina askotan praktikan ez dituztela hedabideok estrategikotzat hartu. Zentzu horretan, Hekimenek Eusko Jaurlaritzak egindako ahalegina, alegia, euskal hedabideen garrantzia eta estrategikotasuna aitortzea ontzat hartu ditu. Dena dela, azken urteetan %15 jaitsi da euskal hedabideentzako diru sarrera eta erakunde publikoek ezarriko duten publizitate beherakada iragarrita dago. Hekimenek argi dauka “murrizketa etengabekoen erdian iazko kopuruari eustea, sektorearen etorkizuna bermatzeko nahikoa ez dela”.