argia.eus
INPRIMATU
26 espezie berpiztu nahian

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko apirilaren 17a
The Long Now

The Long Now fundazioak 26 espezieko zerrenda osatu du, berpizteko hautagai gisa: zortzi txori amerikar, bi ugaztun europar, tximeleta bat, martsupial bat, hiru ugaztun urtar, ugaztun afrikar bat, lau txori lehortar, bi txori tropikal, palmera bat eta historiaurreko hiru espezie
Fundazioaren arabera, bi irizpide hartu dituzte kontuan hautaketa egiteko: batetik, espeziea garrantzitsua izatea ekologiaren ikuspuntutik, eta bestetik, haren ADN inon gordeta izatea.
Espero bezala eztabaida berehala zabaldu da zientzialarien artean. Batzuentzat gizakiaren erruz galdu den ondare ekologikoa berreskuratzeko aukera izango da; beste batzuentzat, edozein unetan –irizpide batzuen arabera– espezie bat berreskuratzeko aukera izateak nolabaiteko “zilegitasuna” ematen dio gizakiari ondare ekologikoa kaltetzen jarraitzeko.