argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herria eta Eire ipuinen uharteak
  • Karlos del Olmo: Ipuin irlandarrak

    Hiria, 2012

Mikel Asurmendi @masurmendi 2013ko apirilaren 10a
Liburuaren berezko izenburua Patuaren uhartea duzu; Innis Fodhla gaelikoz. Hala zeritzoten Eireri, Erdi Aroan. Ipuin hauen bilduma W. B. Yeats idazleak (1865-1939); egin zuen. Nobel sariduna 1923an. Ipuinak jasoak izan ziren garaiaren ideia egin aldera.
Lehenago baina, Wentworth Webster (1828-1907) idazle ingelesak eta euskaltzaleak euskal, ingeles eta gaeliko literatura herrikoiaren artean antzekotasunak ediren zituen. Herri ipuinetan, alegia.
Ipuinak herrien folklorearen espresiobideak izan dira historian, idazleek bilakabide horretan berealdiko transmisioa bete dutelarik.
XXI. gizaldira iritsita, ipuinak itzultzeaz batera, Eireko amamak kontaturiko ipuinak bilakarazi ditu Karlos del Olmo barakaldarrak. Berbarako, Barakaldoko Gorostiza auzoan jaiotako anaia-arrebek ez zuten uste Eiren beste amama zutenik. “Usteak ustel” esan ohi dugu. Kasuon, ustea ipuinen magiaren ongarria bilakatu da.
Ipuin irlandarrak euskal literaturako paisaiaren osagai izatera pasa dira Karlos del Olmoren eskutik. Itzultzailea idazle ere badela esan ohi dugu, itzulpen lana egiterakoan. Bada, kasuon, modu are nabarmenagoz.