Euskal jendea oso galduta ikusten dut independentziaren gaiaren aurrean, eta harritzen naiz, zeren, teorian, independentziaren bidea jorratzeko sortu zen ETA, eta PNVren lan instituzionalak ere helburu hori agertu izan du, lotsati eta urtean behin bada ere, jomuga.
Baina ondorioa zein izan da, ETA sortu zenetik 50 urte eta PNVk autonomismoa inauguratu zuenetik 33 joan direnean? Jendeak nahastuta jarraitzen duela independentziaren inguruan.
Beraz, hiru baieztapen egiteko moduan gaudela esango nuke:
1- Aipaturiko bi jokamolde horiek, zein armatuak nola autonomiko/instituzionalak, ez dutela balio independentzia lortzeko; beraz, abandonatu eta gainditu beharreko bideak direla.
2- Gure politikoen gain dagoela, lehenengo eta nagusiki, gaur independentziatik hain urrun egotearen ardura eta errua, eta bigarren lekuan herriaren gain, politikoei itsuki jarraitu dielako energia sozialen indar zoragarria haien kontrolpean utziz.
3- Gure politikoak sektarioak direla, gregarioak eta prekarioak, eta ezaugarri horien pean funtzionatuz ezin dela arazo nazional bat konpondu, gutxieneko adimen ideologikoa, batasun estrategikoa eta begirada global baten ahalmena eskatzen dituen prozesua baita.
Ez dut ezer haien aurka, baina akatsak esan egin behar dira, konponduko badira; akatsak ez seinalatzeak eternizatzeko bidean uzteko baino ez du balio.
Hemen ez da politika altua egin, baxua baizik, txikia, itxia, lokalista, fragmentatua, menderatua eta kolonizatua. Hori aldatzeko zaplasteko kontzeptual bat behar du kasta politikoak.
Esan behar da, baita ere, erabakitzeko eskubideak ez digula independentziarik ekarriko. Gure soberania mendeetan zapuztu eta ukatu duen etsai politikoarekin (eta gure lurrean dituzten ordezkariekin) hitzartu behar baduzu erreferemduna, argi dago betoa jarriko diotela, edo eurek irabazi dezaketenean bakarrik emango digutela.
Independentzia ukatzen dizun sistema politiko batean parte hartzeak esan nahi du abiapuntutik bertatik uko egiten diozula independentziari.
Herri bat indartsua denean, independentzia aldarrikatu, ezarri eta defendatu egiten du; gero antolatuko du erreferenduma, konstituzio berria onartzeko.
Herri bat indartsua ez bada, ez du balio politika egiteko, eta erresistentziara dedikatu beharko du.
Independentziarako estrategian beharrezko osagaiak hauek dira:
– Historia ezagutzea, eta bere ondorioak, konkista, okupazioa, inperialismoa, biolentzia, kolonizazioa.
– Masa kritikoa sortzea, independentziaren desioa hedatuko duena.
– Tresnak: azpiegitura, finantzazioa, ideologia, teknologia, komunikazioa, behartzeko boterea.
– Subjektu politikoa eratzea.
– Botere legegilea (Asanblea Nazionala).
– Botere betearazlea (Gobernu Probisionala).
– Independentziaren deklarazioa.
Oso garbi izan (eta esan) behar dugu okupazio egoera batean gaudela, eta horrek eragindako baldintzak gainditu.
Mezu garbiak helarazi behar zaizkio jendeari, funtsean hiru hauek:
1- Independentzia ona da.
2- Independentzia lor daiteke.
3- Independentzia da, herri baten antolamendurik gorena izateaz at, ondorengoei utz deizaiekegun herentziarik onena.
Hau guztia garatuko duen Ideia Politikoen Laborategia behar du urgentziaz Euskal Herriak.
(*) Pako Aristi idazlea da.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]
Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]
Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]
Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.
Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]
Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]