Ikerketa eta Garapenean Euskal Herrian egindako inbertsioa gutxitu egin da azken urteetan. Gaindegia behategiak bere blogean argitaraturiko artikulu batek dio, arlo horretan Europako abangoardia diren Alemaniako länder-etatik gero eta urrunago gaudela.
Barne Produktu gordinaren %1,95 inbertitzen da Euskal Herrian ikerketa eta garapenean. Kalkulu hori egin du Gaindegiak, Eustat-eko 2011ko datuak erabiliz –Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako datuak euren estimazioen arabera atera dituzte–. Hala, 2009 urtearekin konparatuta, %1,72 jaitsi da I+G-n egindako gastua.
Zehazki, Gipuzkoan BPGaren %2,57 inbertitzen da, Nafarroan %1,91, Bizkaian %1,87, Araban %1,61 eta Ipar Euskal Herrian –bertako herrialdeetako datuak ezin izan ditu desglosatu– %1,03. Gaindegiaren arabera, gastuaren beherakada Nafarroan 2010ean eta Araba eta Bizkaian 2011n izandako murrizketek eragin dute. Gipuzkoan eta Iparraldean, aldiz, ez da murrizketarik izan.
Euskal Herriko inbertsio tasa Europako bataz bestekotik behera dago (%2,03) eta hainbat eskualdetan inbertitzen denetik oso urrun. Alemaniako Banden-Württemberg länder-ean, adibidez, BPGaren %4,37 inbertitzen dute eta Steiermark-en %3,74. Finlandian,
Danimarkan, Belgikan, Frantzian edota Holandan, gurean baino diru gehiago erabiltzen dute –baita ehunekotan ere– ikerketa eta garapenerako.
Ikerketa eta garapena neurtzeko beste modu bat lanpostuak dira. Euskal Herrian lana duen biztanleriaren %1,76 ari da I+G arloan. Tasa hori Europako bataz bestekoaren gainetik dago, baita Alemania, Holanda eta Frantzia gisako herrialdeen aurretik ere.
Bestalde, bertako inbertsioaren %73,6 eremu enpresarial pribatuan egiten da, %19,7 goi hezkuntzari loturik dago eta %6,5 baino ez da egiten administrazio publikoan. Portzentaje horiek, gehiago hurbiltzen gaituzte Banden-Württemberg-en eredura –inbertsioa ekimen pribatuak egiten du hein handienean–, Brandemburgoko eredura baino –kasu honetan erakunde publikoek daramate ikerketa eta garapenaren zama handiena–.
Gaindegiaren ustez, oinarrizkoa da I+G-n inbertitzea, ez bakarrik “etorkizunera begiratuko duen amaraun ekonomikoa garatzeko”, baita zerbitzu sozialen garapenerako ere. Horrelako inbertsioak gutxitzeak, “gure gaitasunak biziberritzeko baliabide eskasagoak edukitzea dakar”, behategiko arduradunen ustez. “Hau ezin da eztabaida administratibo edo parlamentariora mugatu, jendartearen inplikazio osoa behar da”.
Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]
Oxfordeko unibertsitateko irkerlari talde batek puntako teknologiak erabili ditu zuhaitz zaharrek metatutako karbonoa kalkulatzeko eta orain argitaratu berri duten txostenean erakutsi dute, eraitsitako baso zahar hektarea bakoitzeko alferrik galtzen (eta atmosferara isurtzen)... [+]
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta CITA-Alzheimer fundazioak garatutako proiektuak gaixoen bizi kalitatea hobetzea eta etorkizunean prebentziorako metodoak bilatzea du helburu.
Apirila hasieran jakin genuen berak koordinatutako ikerlari taldeak COVID-19 atzemateko PCR proba bat garatu zuela, eskas ziren test komertzialik behar ez duena. Munduko Osasun Erakundeak test masiboak egitea gomendatzen du koronabirusaren hedapena saihesteko eta hala egin dute... [+]
EHUko hainbat sailetako zientzialari sare batek, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuetako ikertzaileekin batera, Covid-19 atzemateko 'RT-PCR' test bat garatu du, 15 euro balioko duena eta emaitzak lau ordutan... [+]
Euskal Herrian dauden administrazio publiko guztiek, eta nabariki Eusko Jaurlaritzak, euren estrategia industrialean digitalizazioa erabiltzen dute ardatz gisa. Honen oinarrian dagoen ikerketa ere digitalizazio ahalik eta aurreratuena egitera zuzenduta dago.
Euskalgintzak eta... [+]
Elebidun ginen, eleaniztun gara. Gure haurrak bezainbat. Hala ere, zein dira eleaniztasun horren baitako mekanismoak? Zertan da gure haurren hizkuntza jabekuntza? Zein dira gure hizkuntz irakaskuntzaren ahal eta ezinak? Zergatik zaigu nahitaezko Euskal Herriko haurrak euskaraz... [+]
“Grina eta ahalegina. Uste dut horiexek direla ezelako jarduera zientifikoren oinarrizko osagaiak. Saiatu beti zure lanak zeure-zeure zigilua izan dezan, edozertarako ere bidea egin behar dela ahaztu gabe, eta bikaintasuna ez dela egun batetik bestera lortzen”... [+]
Harvard unibertsitateko ikertzaile talde batek Azukrearen Elkarteko kideekin izandako harremanak aztertuz ondorioztatu dute 60ko hamarkadan ordainketak egin zituztela.
2020rako, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudiekin bateratu du EAEko I+G estrategia. Aurreko asteetan gure ikerketa zentroen urduritasunaren berri eman dugu; orain enpresei dagokie. Bi hitzetan: EAEn ikerketa egiten duten enpresei diru gutxiago eta baldintzak gogortzea... [+]
1997. urtean eman zitzaion hasiera egun Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (Saretek) denari. Dozena bat multzotan banatutako ia 200 elkartek eta erakundek osatzen dute Saretek. Orain 17 urte erronka gisa hasi zenak euskal industrian errotzea lortu du, eta azken... [+]
Joan den mendean sortutako ikerketa zentroen azpiegitura eguneratu nahi du Eusko Jaurlaritzak 2020rako. Ikerketaren emaitzak enpresetara efizientzia handiagoz hel daitezen, ikerlanen helburuak eta zentroen egituraketa birdefinitu nahi dituzte.
Ikerketa zentroetan, eta... [+]
Ekai Center taldeak analisi bat egin du Eustatek kaleratutako Ikerketa eta Garapeneko azken datuekin. %2aren azpitik dago EAEk I+G-ra bideratutako inbertsioa, eta emaitza horiek “ekonomia politika arduragabearen isla” direla adierazi dute Garan argitaratutako... [+]
Euskal sektore aeronautikoa Hegan Aeronautika eta Espazio Clusterreko kide diren 37 elkartek osatzen dute, eta nagusiki EAEn biltzen da. Sektorea berriro hegaldatu da eta geldialdia atzean utzi du, 2011n fakturazioa %12 hazi baitzen. Erritmo horri 2015. urtera arte eutsiko... [+]