argia.eus
INPRIMATU
Iaz, Hego Euskal Herriko argitalpenen ia laurdena euskaraz izan zen

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko martxoaren 27a

Espainiako Estatistika Institutuak eskainitako datuen arabera, 2012an Hego Euskal Herrian 3.434 lan argitaratu ziren, horietatik 738 euskaraz, alegia %21,4.

Euskal Autonomia Erkidegoan 2.247 argitalpen izan ziren eta horietatik 667 euskaraz, guztiaren %29,7. Nafarroan berriz, 1.187 lan argitaratu ziren; euskaraz 71, hau da, guztiaren %6.

Katalanari erreparatzen badiogu datuak ondokoak dira: Balear Uharteetan 565 lan argitaratu ziren eta horien %43,9 katalanez; Katalunian 18.767 argitalpen izan ziren, horien %28,3 katalanez; Valentzian 3.677 lan argitaratu ziren, horien %18,7 katalanez.

Galizian berriz, 2.660 lan argitaratu ziren eta horien %45 galizierazkoak ziren.