Krisiak areagotutako topikoak desegiten

  • Euskal Herrian ez omen gara arrazistak eta xenofoboak.
    Ea hurrengo baieztapenetatik zenbatekin egiten duzun bat.


2013ko martxoaren 26an

Etorkinek prestazio sozialak eta diru-laguntzak kentzen dizkigute. Azterketa guztien arabera, etorkinek jasotzen dutena baino ekarpen handiagoa egiten diote Gizarte Segurantzari. Aintzat hartzekoa da gehienak gazteak direla –lanerako adinean, beraz– eta erregularizatua dutela beren egoera –Euskal Herriko etorkinen %80-85ak erregularizatuta du bere egoera eta egoitza-baimena du–, eta ondorioz zergak ordaintzen dituztela, gainerakoon moduan (Espainiako Estatuan iaz argitaratutako Inmigración y Estado de bienestar en España txostenaren arabera, bi edo hiru aldiz handiagoa da egiten duten ekarpena, sortzen duten gastua baino). Gainera, ez dago atzerritarrentzat propio pentsatutako inongo prestazio edo diru-laguntzarik; norberaren egoera pertsonalaren eta betetzen dituen baldintza ekonomiko eta sozialen arabera jasotzen dira laguntzak. Euskal Herriko datu zehatzik ez dagoen arren, “ongizate baldintza onenak ditugu, eta beraz, prestazioen atzetik baletoz, Euskal Herrira etorriko lirateke, baina etorkin kopurua handiagoa da Espainiako Estatuko beste zonaldeetan, batik bat Valentzian, Murtzian, Andaluzian… Nekazaritzan, turismoan edo (orain arte) eraikuntzan aritzeko aukera hobea dutelako han”, diosku Gorka Moreno soziologo eta Ikuspegi Immigrazioaren Behatokiko zuzendariak. Alegia, joerek erakusten dute lan merkatuagatik mugitzen direla etorkinak, eta ez diru-laguntzek erakarrita.

Etorkinak laguntzera bideratutako gastu publikoak are gehiago hondoratzen gaitu, krisi garaian. Egia esan, hainbatek (sustatu) duen pertzepzio faltsua da gehiegizko gastu publikoak eraman gaituela krisi ekonomikora. Politika neoliberalak areagotzearen ondorioz, 1990eko hamarkadatik babes sozialerako neurri eta inbertsioek behera egin dute Europar Batasunean, eta zehazki Espainiako Estatuan, duen aberastasun mailarekin legokiokeena baino askoz gutxiago inbertitzen da gizarte-ongizatean. Espainia da, hain zuzen, herritar bakoitzeko inbertsio publiko gutxien egiten duen Europar Batasuneko Estatua.

Osasun zerbitzuak gainkargatzen dituzte. Gezurra. Ikerketa guztiek diote atzerritarrek oso gutxi kontsumitzen dituztela zerbitzuok. Ivan Vergara mediku nafarrak berretsi zigunez, “etorkinen taldea gehienbat lanera etortzen den jende gazte osasuntsua da eta ikerketa pila bat ditugu argi uzten dutenak bertako herritarrek baino gutxiago erabiltzen dituztela baliabideak”. Osasun zerbitzuak batez ere adineko jendeak kontsumitzen ditu, eta hori hala dela jakinik, Gorka Morenok azaldu du EAEn 65 urtetik gorako etorkinak %2 baino ez direla. Atera kontuak. Espainiako Estatuan, Osasun Medikuntzako Espainiako Elkartearen ikerketek diote bertakoak baino %50 gutxiago doazela medikutara atzerritarrak.

Lana kentzen digute. Soziologoaren esanetan, ikerketek frogatu dute bertakook utzitako zuloak edo hutsuneak betetzen dituztela etorkinek. Eusko Jaurlaritzak duela bi urte egindako azterketaren arabera, etorkinen artean lan sektore garrantzitsuena etxeko lan eta zaintzarena da. Oro har, lanpostu prekarioak eta soldata baxuak dituzte, eta oso sistema duala da EAEkoa: “Bertakoen gehiengoa ongi bizi garela erakusten dute datuek, eta kanpotik etorritakoen gehiengoa berriz, egoera prekarioan”.

Baina krisi garaiotan, gure konpetentzia dira. Aurreko ildoari lotuta, egunetik gauera etorkinak konpetentzia bilakatu direla dirudi, lana bilatzeko orduan adibidez, eta gaizki begiratzen ditugu. Horren adierazgarri dira Talaiaren arabera aldatzen da pertzepzioa erreportajeko hitzok: “Bertan jaiotakoen egoera ekonomikoa zenbat eta hurbilago egon etorkinenetik, orduan eta okerragoa da atzerritarrenganako pertzepzioa. Lan prekarioak dituztenak, langabezian daudenak, gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak… agertzen dira ikerketetan immigranteak begi txarrenez ikusten dituztenen artean, lehiakidetzat dituztelako”. Bada, batetik, Eusko Jaurlaritzak 2012an kaleratutako EAEko datuen arabera, krisiaren eraginez pobrezia egoeran dauden bertakoen portzentajea %3,3 da, eta immigranteena %39,9. Eta bestetik, benetan konpetentzia balira, zilegi litzateke, ala ez dituzte gure eskubide berak merezi?

Gaizkileak dira. Espainian iaz Carlos III unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, azken urteetan etorkin gehiago iristeak ez du delinkuentzia areagotu. Beste gauza bat da kartzelan etorkin gehiago egotea, zigor-sistema zorrotzago jasaten dutelako bertakoek baino. Ez dago Euskal Herriko datu zehatzik, baina Morenok dio abiapuntua argi izan behar dugula: lanera datoz etorkinak. “Lapurtzen dutela? Ez behintzat horretara datozelako, baizik eta bazterketa eta pobrezia askoz handiagoa delako etorkinen artean”. Hedabideek, sarri, ez dute gehiegi laguntzen, delituak jatorri atzerritarrarekin lotzen baitituzte maiz.

Analfabetoak dira. SOS Arrazakeriak egindako azterketen arabera, Ekialdeko Europatik eta Latinoamerikatik etorritako jendeak guk baino ikasketa maila altuagoak ditu, batez beste. Maila altuagoa izan arren, ordea, lan okerragoak lortzen dituzte.

Etorkin-oldea etorri da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren %6,9 dira etorkinak, eta Nafarroako %10,7. Bestalde, daukagun ongizate maila mantendu nahi badugu, ikuspuntu demografiko batetik, ezinbestekoak dira etorkinak, Morenok azpimarratu duenez.

Ez dute integratu nahi. Soziologoak azaldu digunez, meskitekin izan diren polemikak polemika, etorkinen artean egindako inkestek diote Euskal Herrira etorri direla hemen geratzeko eta bizitzeko asmoz, eta integratuta sentitzen direla.

Tira, krisiarekin arrazakeriak eta xenofobiak gora egin ohi duen arren –adibide garbia dugu Grezian sortu den Urrezko Egunsentia alderdi ultra-eskuindarra–, gure kasuan baikorra da Gorka Moreno soziologoa. Krisiak ez omen du immigranteenganako jarrera ezkorra areagotu, eta krisiaren biktimatzat ditugu gehiago, eragile baino. Nabarmendu du, gainera, Euskal Herriko politikariek oro har –”eta salbuespenak salbuespen”– arduratsu jokatu dutela eta ez dutela immigrazioaren erabilera alderdikoirik egin, “eta hori oso garrantzitsua da, arrisku faltsuak ez sortzeko”.

Irakurri artikulu originala Jendartean blogean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude