argia.eus
INPRIMATU
Euskadiko Kutxan lapurtzeko “beste modu bat dago”

Rikardo Gonzalez de Durana 2021eko ekainaren 30a

Txomin García, Javier Retegi
Agustin Markaide eta
MCCko buruzagiek
ipini zuten arreta
berrogei mila bezerori edo
egiteko lapurreta.
Zortziehun milioi euro ta piko
zer nolako diru meta!
Gu esku hutsik gelditu gara
haiek patrikak beteta .

Euskaldun hitza jan zutenean
babestu zuten gezurra
gero Fagor ta Eroski ekarpenez
egin zuten iruzurra.
Aitona-amona ta langileoi
hain nabarmen ta ziurra
Euskadiko Kutxak kendu digu
aurreztutako apurra.
Lapurrak sari ona jaso du
bezero onak egurra.

Kooperatibak sortzeko asmoz
on Jose Mari lanean
baina orduko izpiritua
urratu da azkenean
eta boikota piztu diegu
oso era zuzenean
baina hau ere amaituko da
noski egunen batean
kendu diguten diru guztia
itzultzen digutenean.