argia.eus
INPRIMATU
Zaldi haragia

Julio Soto 2013ko martxoaren 13a

Doinua: Egun berezi bat.

Gizakiaren oinarrizkoen
beharra, elikadura
lehen ez bezala, esku arrotzek
kontrolatzen duten hura.
Arazoa ez da zaldia saldu
digutela behi modura
arazoa da ez dakigula
zer sartzen dugun barrura.

Haragi gorri deitzen diegun
artean lehen mailako
besteek baino koipe kopuru
gutxiago daukalako.
Ordea ez da informazio
hori ematen belako
gainontzekoak kontsumitzea
interesatzen delako.

Gure aitona tratantea zen
eta bi osaba orain
zintzarri hotsei segika, urritz
makilarekin gainez gain.
Inor balego kalitatezko
zaldikia jateko zain
Gorritira joan besterik ez du
han ibiltzen naiz behortzain.