argia.eus
INPRIMATU
Intsektuak eta birusak orekan

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko martxoaren 13a
JJ Harrison-CC By SA

Frantziako Pasteur Institutuko eta CNRSko ikerlari talde batek  artikulu bat plazaratu du Nature Immunology aldizkarian, birusek sortutako infekzioen aurrean intsektuek dituzten defentsez.

Gauza jakina da birus askok intsektuen bitartez bidaiatzen dutela, baina intsektu garraiolari gutxi hiltzen dira birus horien eraginez. Zergatik?
Ikerlarien arabera, birusak intsektua infektatzean, haren zelulek ADN sekuentzia bereziak sortzen dituzte, ez birusaren aurka joateko, beraren ugalketa moteltzeko baizik; hala, intsektuek eta birusek sinbiosian bizitzea lortzen dute denbora luzean. Nolabait esateko, birusak ohartzen dira intsektuena ez dela infektatu beharreko gorputza, eta onartzen dute intsektuaren zelulek proposatzen dioten sinbiosia.

Mekanismo hori ongi ezagutuz, oso posible litzateke gizakien infekzioen alorrean erabilpen onuragarriak lortzea.