Arrue ikerketak argi deskribatu digu nolakoa den haur eta gazteen hizkuntzaren erabilera, bai eta argi erakutsi ere zer lotura duen erabilera horrek hainbat aldagairekin. Datu bat nabarmentzen da: 9 eta 13 urteen artean, asko jaisten da ikaskideen arteko euskararen erabilera. Bestalde, kideen artean euskara erabiltzeak lotura estua du lau aldagairekin: eskolaz kanpoko jarduera antolatuetan erabiltzen den hizkuntzarekin, eskolako hizkuntza-ereduarekin, etxeko erabilerarekin eta irakasleen arteko hizkuntza-erabilerarekin.
Oro har, hau antzematen da: ikasleek –heltzen doazen neurrian– gaztelaniara jotzen dute haien arteko harremanetan. Oro har, bai, baina ez beti: “Herriko euskaldunen proportzioa” altua denean, joera ez da igartzen; bai, aldiz, ingurune ez horren euskaldunetan, lehen hizkuntza eta etxeko hizkuntza euskara izanagatik.
Datu horietatik zera ondoriozta daiteke: gaztetxoek bat egiten dute ingurune hurbilean nagusi diren hizkuntza-jokabideekin; hots, haien gertuko harreman-sareetan nagusi diren erabilera-arauetara egokitzen dira.
Horra datuak eta datuek deskribatzen duten egoera. Orain beste urrats bat eman beharra daukagu eta aztertu zein prozesu gertatzen ari diren pertsona eta talde horien baitan. Gaztetxoek zergatik egiten dute bat gizarte-arau horrekin?; zergatik ez diote aurre egiten beste hainbat araurekin egiten duten moduan? Parekideen talde-jokaera (-presioa) izan daiteke eragilea, bai. Baina, zer dela-eta egiten du taldeak hautu hori? Eragin dezakegu bestelako hautu bat egin dezaten?
Bestalde, talde-jokaerak zergatik egiten du, gehienetan, gaztelaniaren alde? Zenbaitetan taldekideen hizkuntza-erraztasuna edota etxeko hizkuntza-ohitura izan daiteke gakoa. Baina beste zenbaitetan, erraztasun-maila (eta familia-hizkuntza) ezberdineko gazteak elkartzen direnean ere, gaztelaniaren aldeko hautua nagusitzen da askotan. Zergatik? Hizkuntzen gizarte-balioari buruz eraiki dituzten pertzepzioek, usteek eta sinesmenek eragina izan dezakete hautu horretan, bai. Baina, nola eraiki dituzte pertzepzio eta uste horiek? Gizarte-egoerak askotarikoak dira; ez dira kolore bakarrekoak. Eragin dezakegu bestelako pertzepzioak eta usteak eraiki ditzaten?
Ebidentzietatik eratorritako galderek erronka planteatzen digute: bilatu, jardun, probatu, hausnartu… (ikerketa-ekintza moduko ikerketa aplikatua egin). Eta, besteak beste, ekinbide hauek iradokitzen dizkigute:
Auzoan. Ohiko sozializazio-guneen eragina ikusita, aisialdi antolatuaren eskaintza sendoa egin behar dugu: euskaraz, denontzat. Gazte guztiek izango dute onuragarri, eta bereziki beren ohiko testuinguruan euskaraz jarduteko aukera gutxi dutenek; gaitasunean sakontzeko eta elkarbizitzan euskaraz aritzen ohitzeko trebaleku izango dute aisialdi antolatua.
Eskolan. Ikasleek euskaraz gaitasun nahikoa garatzen dutela ziurtatzeaz gain, batetik, erabileraren aldeko hautu kontzientea elikatu behar dugu –hizkuntzari buruzko pertzepzioak, autopertzepzioa, konfiantza eta segurtasuna optimizatuz eta, bestalde, nahimena elikatzeko eta erabaki pertsonalak zein taldekoak ahalbidetzeko hausnarketa sustatuz– eta, bestetik, ohikoa ez den hizkuntza-jokabide proaktiboa izateko behar diren trebetasunak landu behar ditugu. Eta irakasleok erabileraren eragile eta eredu gisa jokatu behar dugu –jokaera proaktiboaren erreferentzia eskaini: erakutsi konbergentzia-arauari izkin egin dakiokeela eta euskarari eutsi–.
Etxean. Euskararen erabileraren aldeko espektatibak sustatu behar ditugu, eta euskara dakiten gurasoen kasuan, eguneroko elkarbizitzan erabileraren eredu izan behar dugu.
Lantegi interesgarria dugu aurrean.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.