Iruñeko etxeko egongelan, gurasoek apal batean gordetzen zituzten biniloen artean, bazen bat (bada), bereziki arreta erakartzen zidana. Armiarma itxurako espaziontzi baten alboan, letra gorri handietan ageri zen La guerra de los mundos (Munduen arteko gerra).
Liluratzen ninduen istorioak, edo, hobeki esanda, istorio horren inguruan sortutako gertakariak: 1938ko urriaren 30ean, Orson Wellesek irrati bidez eman zuen kontakizuna, eta estralurtarrak New Jerseyn lurreratu zirela azaldu zuen. Esatariak kontakizunari emandako errealismoak, eta albistegi itxurak, kaosa zabaldu zuen Amerikako Estatu Batuetako jendartean, jendeak sinistu baizuen Martetik zetorren inbasioa. Gertakizunak, zalantzarik gabe, komunikazioaren boterea erakutsi zuen. Aurten beteko dira ordutik 75 urte.
2004ko abuztuaren 16an, Iruñeko Barcina alkateak Euskal Jai Gaztetxea suntsitzea erabaki zuen, polizia hara bidaliz eta bost egun iraunen zuen husteari hasiera emanez. Iruindar askori ahaztezina zaigun aste horretan, poliziaren batek gomazko pilota bat jaurtitzen zuen bitartean, gazte batek gaztetxearen aldeko garrasia airera botatzen zuen unean eta bizilagunen batek lapikoa protesta eginez kolpatzen zuen momentuan, Alde Zaharreko auzokideren batek irratia atera zuen etxeko balkoira, Iruñeko Eguzki irrati libreak gertakizunaren inguruan egiten ari zen jarraipen berezia etxe barrutik kalera atera nahi izan balu bezala. Gutxira, beste hainbat auzokidek keinu txiki hori imitatu zuten, transistorea lorontzia artera ekarriz, edo etxe barruan mantendu baina bolumena altxatuz. Eta, gogoan dut, Kaldereria kalean, poliziaren oldarraldi batetik ihesi korrikan ari ginen bitartean, irratia entzun nuela, eta joko ederra egin zitzaidala gertatzen ari zen hori, aldi berean, lau haizetatik entzuten egotea. Gaurko perspektibatik ikusita, herri komunikazioaren gailurra iruditzen zait keinu txiki eta espontaneo hori. Orson Wellesen emanaldiak azalean utzitako irratiaren botere hura jasotzen eta bere erara erabiltzen jaki izan zuen Iruñeko herriak.
Ez dakit txikitako biniloarengatik den, eta ez dakit Iruñeko Alde Zaharrean bizi izandako horregatik izanen ote den, baina, betidanik, xarma eta edertasun handiko komunikabidea iruditu izan zait irratia. Agian, horregatik, are tristeagoa da gaurko eguna. Ni jaio nintzen urte berean jaio zen, Iruñean ere, Euskalerria Irratia. Eta gaur, 24 urte beranduago, berriro ere, lizentziarik ez ematea erabaki du UPNren gobernuak.
Albistea jakin eta denbora gutxira, mespretxu eta gorroto hitzak besterik ez zaizkit okurritzen Nafarroako kulturaren kontra jokatu eta bere buruari Nafarroako Kultur Kontseilari deitzera ausartzen denarentzat. Baina, zorionez, badakit, hasierako haserreak alde egiten digun heinean, injustizia berri honek arrazoi berri bat emanen digula Iruñea euskaldun baten alde sinisten jarraitu eta lanean segitzeko. Eta arrazoi ematen digula, zergatik ez, FMko 91.4 sintonizatu eta irratia Iruñerri osoko balkoi guztietara ateratzeko.
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
1936ko Gerran milaka haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten faxisten bonbetatik ihes egiteko. Frantzia, Katalunia, Belgika, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna eta Amerikako herrialdeetara joandako horien historia jasotzeko zeregin erraldoiari ekin dio Intxorta 1937... [+]