2003ko otsailaren 20ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaitegi batek Euskaldunon Egunkaria ixteko kautelazko neurria hartu zuenean, herritar askok harridura eta sinesgogortasuna azaldu genituen. Hasiera batean, Epaitegiaren erabaki hark ezustean harrapatu ninduen eta horrela esan nuen: alde batetik, neurri haren aurrean nire errespetua adierazi nuen; bestalde, oso delitu larriekin lotuta egongo zela eta guztiz ezinbesteko neurria izango zela pentsatu nuen, nahiz eta jakin informazioa emateko eta jasotzeko oinarrizko eskubidea murrizten ari zela; azkenik, euskara hutsez argitaratzen zen egunkari bakarra izanik, epaileak bereziki aztertuko zuelakoan nengoen.
Hori izan zen nire lehen-lehenbiziko erreakzioa. Horrekin batera, eta beti zuhur, espero nuen hartutako neurria horren larria izanik, berehala, oso egun gutxi barru, kenduko edo egokituko zela eta, Egunkariaren jarduera berriz ere martxan jartzeko beste ordezko neurri aproposagoak hartuko zirela, hedabide horren bitartez delitu larriak beteko ez zirela beti ere bermatuz.
Argi dago ez zela horrelakorik gertatu. Egunak joan ziren, sumarioak bere martxa jarraitu zuen eta Egunkariak berea, hau da, Epaitegiak erabaki zuena: bere desagerpena. Eta hori, nahiz eta epaileak kautelazko itxiera hori altxatu zuen urtebete pasatxo beranduago, enpresa likidatu eta gero, Egunkariaren egoerak inolako erremediorik ez zeukanean.
Baina ez zen hor gelditu egindako bidegabekeria. Egunkariako zazpi kide prozesatu, salatu eta epaitu zituzten. Egia da azkenean errugabeak deklaratu zituztela, baina hori ere, beranduegi iritsi zen. Berandu, batez ere, eta emandako epaiak horrela dioenez, euren jarreretan ez zegoelako delitu aztarnarik ere eta hau hasiera hasieratik jakitea guztiz posible zelako.
Hau guztia larria izanik ere, ez da auzi honen inguruan gertatutako bakarra. Egunkariaren itxierarekin batera beste hainbat gehiegikeria gertatu zen. Operazio hartan atxilotutako batzuek tratu txar larriak salatu zituzten, eta halere, Estatuak ez zituen ikertu, epaitegiek ez zuten hori argitzeko inolako lanik egin; alderantziz, baten bat salatua izan zen segurtasun-indarrak kalumniatzeagatik. Martxelo Otamendiren kasuan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hau dena gaitzetsi eta Espainia zigortu du, Estatu honetan gertatu den hainbat bidegabekeria argituz.
Baina Egunkaria auzia ez da bukatu: alde batetik, oraindik “sumario ekonomikoa” bizirik dago; zergatik mantentzen den eta zer-nolako martxa daraman argi ez badakigu ere. Bestalde, Egunkaria kasuaren ondorioz Estatuak ez ditu egindako kalte guztiak aitortu eta ordaindu.
Azkenik, Egunkaria aferak izan dituen alde positiboak azpimarratu nahi nituzke: bata, gizartearen elkartasunaren adierazpen ugari eta anitzak, injustizia baten aurrean batasuna posible dela frogatuz. Bestea, terrorismo edo beste delitu motaren aurka lasterbiderik ez dagoela, ez duela merezi injustizia bat beste injustizia batez ezabatzea, pertsona guztion duintasuna babestu behar dela eta Auzitegiek independenteak izan behar dutela, Estatuko beste botereekiko loturak baztertuz eta denon oinarrizko eskubideak bermatuz. Egunkaria auzian, hain zuzen ere, gertatu ez zena.
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
1936ko Gerran milaka haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten faxisten bonbetatik ihes egiteko. Frantzia, Katalunia, Belgika, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna eta Amerikako herrialdeetara joandako horien historia jasotzeko zeregin erraldoiari ekin dio Intxorta 1937... [+]