argia.eus
INPRIMATU
Turistek egindako argazkiek badute balio zientifikoa

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko otsailaren 20a
www.cancunreservas.com

Oporretara joaten garenean oso ohikoa izaten da han eta hemen eta horri edo hari argazkiak ateratzea. Berriki, Londresko Imperial College-ko Tim Davis ikerlariak marrazo-baleari (Rhincodon typus) turistek egindako argazkien interes zientifikoa aztertu du.

Animalia hori topatzea ez da erraza, eta argazkiak egitea are gutxiago. Zientzialariek espedizio garestiak antolatu beharko lituzkete haren irudiak lortzeko; turistek utzitako materiala aztertu ondoren, Tim Davisek ondorioztatu du zientziarako oso informazio baliagarria atera daitekeela haietatik.

Gogoan izan, irakurle: zure hurrengo oporraldian zientziaren laguntzaile bilaka zaitezke.