José Amedok Santi Brouarden heriotza argituko lukeen grabazioa aurkeztu du epaitegietan. Senideek ez diote sinesgarritasunik eman, interes ekonomikoak, eta ez justiziak, mugitzen dutelakoan.
Luis Morcillo enpresariak hil zuen 1984an Santi Brouard HBko mahaikidea. Hala onartzen du José Amedok aurkeztutako grabazio batzuetan. El Correo Español egunkariak aurreratu du albistea, eta bertan dioenez, Bilboko epaitegiak salaketa tramitera eraman du egunotan.
Vocento taldeak paperean plazaratutakoaren arabera, José Amedo polizia ohi eta GALeko kideak hiru grabazio aurkeztu dizkio epaileari. 2011koak dira, eta lehenengoan Morcillok zuzenean azaltzen du berak tirokatu zuela Brouard. Enpresariari hilketaz galdetzean, bularrean lau tiro eman zizkiola erantzuten du. Halaber, Julián Sancristóbal orduko Estatuko Segurtasun zuzendari orokorrari egotzi dio errua. Hasieratik hark antolatutako atentatua zela azpimarratzen du, eta hala dio: “Esan dezaket Brouard nik hil nuela eta Sancristobalek agindu zidala”.
Luis Morcillok publikoki ez du sekula onartu bera izan zenik hilketa burutu zuena. Aldiz, bera eta Rafael López Ocaña izan zirela ebatzi zuen epaileak 1990ean, eta 33 urteko kartzela zigorra ezarri zien. Hala ere, horietatik 12 egin zituen espetxean eta libre atera ziren. Amedo bera, oraingoan salaketa jarri duena, absolbitu egin zuten froga faltagatik.
López Ocañak 2005ean Espainiako Telecinco kateari egindako adierazpenetan bere burua eta Morcillorena seinalatzeaz gain, Sancristobalek ordaindu ziela esan zuen. Beraz, epaitegia aztertzen ari den grabazio berri hauek, ustez, haren testigantzarekin koherenteak dira.
Amedok ez du justizia bilatzen, eta bere onurarako soilik ari da, Edurne Brouardek Berriari eta EiTBri azaldu dienez. Familia minduta azaldu da 28 urtean aukera asko egon delako auzia argitzeko, eta ez du ulertzen orain halako aitorpenekin etorri izana. Edurne Brouardek Amedo aspaldi ezagutzen dutela azpimarratu du eta, haien ustez, beti bere interesen arabera aritu da. Grabazioak orain plazaratzeko arrazoiei dagokienez hainbat “hipotesi” dituzte buruan. Ezker Abertzaleko militantearen alabaren ustez, baliteke etekin ekonomikoen bila ibiltzea, edo PPren interesen mesedetan, foku mediatikoa haiengandik desbideratzeko asmoz.
Nahiz eta familiak dudarik ez duen Amedok esandakoan, ez diote sinesgarritasunik eman nahi. Ez dira haiek izango “bizia ematen diotenak” eta ez dute haren “erritmoan dantza egiteko asmorik”. Morcillok, Amedok eta Masak, besteak beste, Brouarden heriotzan parte hartze zuzena izan zutela badakitela diote senideek, baina jokoan ez erortzearren haiek ez direla mugituko. Epaileek auzia abiatzeko erabakia hartzen badute, akusazio gisa egongo direla aurreratu dute, “guztia azken muturreraino” eraman nahi dutelako.
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.