Baso batean zuhaitz bat erori eta inor ez baldin badago hor entzuteko, zuhaitzak zarata ateratzen du? George Berkeley filosofoak egin zuen galdera. Orain ez dut gogoan –kontsultatu beharko nuke– berak zer erantzuten zuen, ezta erantzuna frogatzeko zer bide proposatuko zuen ere. Nik ez nuke jakinen zer erantzun, besteak beste, gaurko teknologiak (arbolaren lur jotzea telebistako zirkuitu itxi baten bitartez ikusarazi/entzunarazi edo, bertan inor egon gabe, balizko zarata dezibeliotan neurtu lezakeenak) eta literatur teoriak (Harreraren Estetikak, esaterako, dio idatzitakoa ez dela existitzen irakurlerik gabe) kontraesanean diruditelako.
Beste galdera bat daukat nik: norbaitek kontu guztiz hutsal batean, inora ez doan eta ezertan eragiten ez duen kontu ez egiaztagarri batean, benetan gertatutakoa gabe, beste gauza bat kontatzen badu, gezurra esaten ari da? Nire ustez, argi eta garbi, ez. Hala dela demostratzeko, Iñigo Astizek Baita hondakinak ere poema liburuan bezala, esperimentu bat eginen dut, eskura dudan egoera bat adibidetzat hartuta:
Adiskide batek zerbait hartzera joateko deitu dit eta nik azkenean etxean gelditzea erabaki dut atzeratuta eta entrega-epez kanpo dudan artikulu bat (ez hau) idatzi behar dudalako. Hori esanez neure burua zuritu nezake, baina aurreko batean horixe bera esan nionez sermoia bota liezadake edo pentsa lezake neure burua nabarmendu nahian nabilela, berak ere idazten duelako eta inoiz ez zait holako maratilekin etorri. Horregatik, beste aitzakia bat, ez erabakigarria baina, halere, egia ere badena, jarri diot. “Ezker oinean kolpe handia hartu dut, behatzak ubelduta eta guzti dauzkat. Bainuontzitik ateratzen ari nintzela, irrist egin eta berogailua jo dut indar guztiaz. Txinpartak ikusi ditut”, esan diot eta berak, hemofilikoa naizela jakinda, espero bezala, bota dit hobe dela kolpea zaindu dezadala.
Telefonoa eskegi eta neure baitan barre egin dut. Adiskideak ez du jakingo, ezingo du inoiz jakin, ezta inork ere ez, behatzetako ubeldura ez dudala horrela egin, baizik eta oinutsik, aipamen baten bila, apal altu batetik liburu potolo bat hartzera joan eta oin gainera erori zaidalako. Nik orain hemen aipa nezake zehazki zer liburu den odoluria eragin didana. Aitor nezake Jostein Gaarder-en El mundo de Sofía izan dela, baina, ez nuke inork jakitea nahi nire filosofiako ezagutzak gazteentzako liburu dibulgatzaile batetik datozela, alegia, Berkeleyrenak eta abar nondik ateratzen ditudan. Eta gainera, demostratzen ari naizenez (eta horixe da autofikzioaren iruzurraren oinarria!), norberak bakarrik dakizkien kontuetan ez dago ez egia ez gezurra esaterik; istorioa hobeki biribiltzen duena da irizpide bakarra.
Dena den, orain dator froga definitiboa. Huts egin nion adiskideari aurreko testua pasa diot, benetan bainuontzian irristatu ote nintzen ala liburua oinean erori ote zitzaidan (eta kasu horretan, zein?) detekta ote dezakeen.
“Bai, biak dira gezur”, erantzun dit, “eta ez bakarrik hori, testuko gainerako guztia ere gezurra da: egun horretan parrandan atera ginen eta idatzi beharreko artikulu atzeratua hau da. Joder, tio, testu autorreferentzial batean sartu nauzu!”.
“Nola jakin duzu?”.
“Zu etxean gelditu? Ez dago hori sinetsiko zuenik. Autofikzioak ere bere mugak ditu”.
“Zer begi zorrotza duzun. Hurrengo artikulua eskaini diezazudala merezi duzu gutxienez”.
(Iñigo Astizi dedikatuta)
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da.
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.
Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]