"Dantzarako makina bihurtu nahi dugu taldea"

  • 2010 bukaeran kaleratu zuten maketak haize freskoa ekarri zion musika eszenari. Disko luzea ondu dute orain (Bonberenea Ekintzak, 2012), lehen lan hura baino landuagoa. Grabazio ederrak dira, baina zail dute altolagirretarren zuzenekoetan aurkitzen den grina eta bizitasuna islatzea.

Marga eta 
Matxet, erdian.
Marga eta Matxet, erdian. "Iraganak pisu handia du gure izaeran, eta hori nabaria da gure kontzertuetan. Esan izan digute disco estiloa egiten dugunean ere rockeroak garela".

Matxet Altolagirre pasaitarra ezaguna da oholtzetan, talde probokatzaileak gidatu dituelako beti ere; esate baterako Jousilouli hardcore-metaleroa eta NaizRoxa, muturreko doinuen eztanda ekarri zuena. Hori dela eta, Marga arrebarekin –eskarmentu handikoa bera ere– eta beste anai-arreba batzuekin proiektu dantzagarriagoa plazaratu zuenean, harridura sortu zuen. 80ko hamarkadako disco estiloa, post-punka, funkya, latinoa eta beste zenbait joera bere egin eta energiaz lantzen ditu Anai-arrebak taldeak. Halaxe erakarri dituzte zaletuak, eta dantzan jarri dituzte guztiak.

Dantza egitea da salbazioa?

Seguru aski ez, baina jendeak ondo pasatzen badu eta bere kezkak ordubetez ahazten baditu, ez da lorpen makala.

Zer falta zaio Euskal Herriko musika eszenari?

Agian jende berri gehiago, azken urteotan betikoak gabiltza gauza ezberdinekin bueltaka. Baina zorionez badago salbuespenik; adibidez, Glaukoma taldea asko gustatzen zaigu.

Bat baino gehiago harrituko zen NaizRoxatik Anai Arrebak taldera dagoen jauziagatik. Zer esango zenieke?

Beti izan dugu horrelako zerbait egiteko gogoa, musika gogorra asko maite dugu baina dantzarako musika ere gustukoa dugu.

Nolatan jaio zen taldea? Zerk bultzatuta?

Aspalditik nerabilkien buruan, duela zortzi bat urtez geroztik. NaizRoxa sortu genuen, ordea, eta dantzagarrien ideia alde batera utzi nuen. Bost urtez erruz eman genituen kontzertuak eta atseden hartzea erabaki genuen. Orduan heldu nion berriro ideia hari.

Margak eta biok odolean daramazue taldean aritu eta agertokietan azaldu beharra. Eta abiatzen dituzuen proiektuen alde dena ematea. Aitarengandik datorkizue?

Aitarengandik eta osabarengandik. Oso gaztetan hasi ziren biak musikan, instrumentuak jotzen eta soinu teknikari bezala. Hainbat talderekin jardun zuten. Loquillo, Barricada, Paralisis Permanente, Alaska…

Egiten duzuena egiten duzuela ere, energia handiko musika ateratzen zaizue beti.

Bai. Iraganak pisu handia du gure izaeran, gure lehengo taldeek hardcore, punk eta metala lantzen zuten, eta hori nabaria da kontzertuetan. Esan izan digute disco estiloa egiten dugunean ere rockeroak garela.

Eszenaratzea, aurkezpena eta xehetasunak oso zaintzen dituzue. Hain garrantzitsuak dira?

Orokorki, gero eta gehiago lantzen dira ezaugarri horiek: janzkera, diskoaren tratamendu fisikoa eta gainerakoak. Jendeari musikaz aparte zerbait gehiago eman behar zaio.

Zuen demoak, inondik inora espero ez zelako, sona handia eman zizueten.

Ez genuen halako harrera espero eta iazko urtea benetan oparoa izan da. Jaialdi handietan ere jo dugu: EH Zuzenean, Donostiako Aste Nagusia, Gasteizko jaiak… Pozik gaude.

Arrunt bestelakoa da Anai Arrebak zuzenean entzutea, diskoarekin alderatuta. Erabat bereizi beharreko kontzeptuak dira?

Grabatzeko garaian argi genuen disko borobila eta polita egin nahi genuela. Ahotsen tratamendua zaindu eta dena garbi entzutea nahi genuen. Baina zuzenean indar handiagoa daukagu, nahiko punkiak gara.

Egia da Anai Arrebak taldea estilo ugaritako musikazaleak harrapatzeko gai dela?

Gure musika jende guztiari zuzendua da, eta askotan ilusioa egiten digu, adibidez, musika gogorra entzuten duen jendea hurbiltzen zaigunean, eta normalean horrelako musikarik entzuten ez badu ere, taldea asko gustatu zaiola jakinarazten digutenean.

Zer behar du talde on batek?

Berri Txarrak eta Zea Mays taldeen arrakasta, adibidez, ez da kasualitatea: musika landua egiten dute, eta hitzak ere bihotzera heltzeko modukoak dira. Hori da garrantzitsuena, abesti onak egitea, beren osotasunean.

Sintetizadoreak erabat ahaztutako tresna miragarriak dira? Etekin handia atera dakieke?

Jakina. Traste zaharrak erabiltzen ditugu, 80ko hamarkadako sampler ziztrin bat, adibidez. Zuzenekoetan material horrekin ikusten gaituztenean txundituta gelditzen dira denak.

“Munduak gezurra diotsu zioten ehortzitako gure heroi handiek” abesten duzue. Heroi asko duzue?

Musikalki denetarik entzuten dugu, baina taldea hasi genuenean New Yorkeko punka eta elektronika nahasten zituzten taldeak genituen buruan: Lcd Soundsystem,The Rapture, Head Automatica... Eta niri Mike Patton, Iggy Pop, Henry Rollins eta James Brown gustatzen zaizkit.

Zuen istorioko Txanogorritxok beldur dio otsoaren deiari?

Bai, beldur dio, baina kontatzen dugun istorioan Txanogorritxu nahiko triste dago. Alai eta zoriontsu balego, otsoari ukabilkada emango lioke ziur.

Maketatik diskora aldea dago. Taldea bareago dago? Esperimentatzeko gogo handiagoa duzue?

Maketa rockeroagoa zen agian, nondik gentozen islatzen zuelako. Diskoa dantzagarriagoa da, rock ukituak ditu. Dantzarako makina bihurtu nahi dugu taldea, horixe da seguruenik hartuko dugun bidea.

“Iluntzean A bikoitzaren itzalak distiratzen duelako”. Zer gertatzen zaizue gauez?

Gaua polita da, gaztea zarenean gauak magikoak izaten dira. Askotan hitz egiten dugu gaueko istorioez.

Zergatik aukeratu duzue Bonberenea?

Etxekoak bagina bezala hartzen gaituzte, edozertan laguntzeko prest daude beti, eta egiten duten lana izugarria da. Anai-arrebok ere piromanoak gara!
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


MICEk ordezkatuko du Euskal Herria hizkuntza gutxituen ‘Eurovision’ moduko jaialdiaren finalean

Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.


2024-10-11 | Iker Barandiaran
Post-punkaren aterkipeko distirak

El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024

---------------------------------------------

Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]


Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
Biziraupenetik kolektibora, transmisioaren soinua

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen mende erdiko historia laburbiltzen duen liburua aurkeztuko dute larunbatean Azpeitian, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. 50 urte eta gehiago izenburupean, Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak egina. 2022an egin zituen elkarteak urrezko... [+]


2024-10-04 | Xalba Ramirez
Zergatik den Chill Mafiarena azken aldiko agurrik beharrezkoenetako bat

Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024

---------------------------------------------------

Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


“Bizi gara zuzentasun politikoaren garaian, ‘beef’-aren kultura ez da ulertzen”

2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]


1980-90 hamarkadak
Emakumeak rockaren eztandaren sugarrean

Garai oparoa izan zen 1980ko hamarkada Euskal Herriko rock musikarentzat. Talde ugari sortu ziren: tartean, Belladona, Matraka eta La Viuda Negra. Hiru horiek soilik emakumez osaturiko musika talde nafarrak izan ziren. Iosebe Garaialde (Iruñea, 1961) lehen bi talde... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


Chill Mafia taldeak jotzeari utziko diola iragarri du

Taldeak bere azken lana izango den Agur eta ohore x allá va la despedida lana kaleratu berri du. Oholtzak utzi eta agur bira egingo dutela iragarri du Chill Mafiak hiru urteren ostean. Iruñean abenduaren 25ean egingo dute azken kontzertuetako bat.


Makrofestibalak: ezin neurria hartu eukaliptoari

Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude