Munduko laborariak lurra osten dieten lapurren galdezka

  • Malasiako palma-olio ekoizle erraldoiak Afrika ekialdean lurrak erosten. Wall Streeteko banku-buruak Brasilgo etxaldeetan sartuta. Saudi Arabiako printzeak Filipinetan alor zabalak berenganatzen. Suitzarrak, Txinako oligarkak... Kalkulatu da Asia, Afrika eta Amerikan 10 milioi hektarea lur berenganatu dutela kanpoko kapitalistek.

The Land Grabbers liburuaren egile Fred Pearcek esana da:
The Land Grabbers liburuaren egile Fred Pearcek esana da: "Munduko txiroei kalte handiagoa egiten die lur lapurretak klimaren aldaketak baino".

Espainia, Frantzia, Alemania, Britainia Handia eta Italia... denen zabalera batu eta horixe da hamar urte laburretan munduko aberatsek berenganatu duten lur azalera. Bertan bizi zirenei kenduta, noski.

Hektarea kopuruak izugarriak dira. Konparazioa egin duena Fred Pearce kazetaria da, The Land Grabbers (“Lurren harrapatzaileak” esango genuke edo “Lur lapurrak”)  liburuaren egilea. Lerroburu nagusiaren azpian, txikiagoek diote: “Munduaren jabe egiteko borroka berria. Nola ari diren pilatzen lurrak Wall Street, aberats txinatarrak, petrolioaren jekeak eta agro-industriak, gosez eta jendez gainezka dagoen munduan”.

Iazko maiatzean elkarrizketatu zuen The Guardian egunkariak Pearce. “Eskola zaharreko kazetaria naiz” aitortu zuen. Maite duela gertakizunak bertatik kontatzea. Lur ebasketaz behin eta berriro aditzen zuenez, dozena bat herrialdetara joan zen lapurreta hurbiletik ikustera, nola berenganatzen dituzten milioidunek Brasilgo sabana, Indonesiako oihanak edo Malin Niger ibaiak sortutako padurak.

Ugazaba berrien zama edozertan nabaritzen omen da haietan, Pearcek kontatu duenez. “Zu bazoaz Tanzaniako paraje batetik eta sakelako telefonoak esango dizu ‘ongi etorria Arabiar Emirerrien Batasunera’. Estatu honetako jeneral batek erosi ditu Tanzaniako parke nazional baten 400.000 hektareetan ehizan aritzeko eskubide guztiak. Bertakoek esaten dute gauez argi handiak piztuta ibiltzen direla, bazterrak sutu eta ihesi doazen leopardoak AK47ekin akabatzen. Bitartean Tanzaniako Gobernuaren eliteko paramilitarrek Masai jendea handik urrun daukatela”.

Amerikan baina batez ere Afrikan, edonon aurkituko duzu jendea batetik bestera mugimenduan, beren betiko lurretatik kanporatu dituztelako. Ez da begirunerik inoren eskubide ez historiko eta ez kulturazkorentzako. Lurren arpilatzaileek eremu handiak nahi dituzte, 50.000 hektarea edo handiagokoak, eta ezin da horrelakorik eskuratu baldin eta ez bada antzinatik bertan ehizan edo abeltzaintzan aritzeko usadioa dutenak fueratuta.

Munduko oligarken kirol berria bilakatu da ingelesez Land Grabbing eta frantsesez Accaparement des terres deitua. XXI. mendean gatazka, matxinada eta gerra ugariren ama izango denaz zerbait ikasi nahi baduzu, GRAIN gunera jo behar duzu tarteka.

GRAIN webgunea baino gehiago da, irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakunde txiki bat da, munduko laborariei bezala mugimendu sozialei lagundu nahi diena lekuko komunitateek kontrolatutako eta bioaniztasunean oinarritutako elikadura sistemak atxiki edo garatzen.

Bi euskaldun bederen badira GRAINen: Paul Nicholson da presidentea eta Aitor Urkiolak dauzka administrazio eta finantzen ardurak. Berrikitan GRAINek plazaratu du -ingeles, gaztelania eta frantsesez- agiri txit baliosa munduko lurjabe berriak zeintzuk diren ezagutzeko: “Nortzuk daude lur lapurretaren atzean?”. Izen, abizen, diru, botere eta tragediaz beterik dago.   

Lurrarekin janarien kontrola

Afrikara edo Hego Amerikara alor zabalak erosi edo alokatzera hurbiltzen den dirudunaren irrika laburbildu du Susan Paynek: “Haurra goxoki denda batean bezala. Izugarrizko oportunitateak dauzkazu eta arriskuak jendeak uste duena baino askoz txikiagoak dira”. Payne buru daukan Emergent Asset Management inbertsio konpainia kanadarrak Afrikan lur kopuru handiak bereganatu ditu.

GRAINek lursailen espekulatzaileen eredutzat hautatu dituen 15etatik batzuk munduaren Ipar eta Mendebaldekoak dira, baina badira Hego eta Ekialdean suspertzen ari diren herrialdeetakoak ere, Indiakoak, Txinakoak... Hego Afrikakoa da Theo de Jagger, bere sozioekin inbertsioak egin dituena Kongon: “Munduko lur eta uren %45 gutxi probesten dira. Guk ez baditugu baliatzen oportunitateak, beste norbaitek eginen du”.

Txinako telekomunikazio konpainia handiena den ZTEren presidente Hou Weigui muturra sartzen hasi berria da Kongon eta Sudanen, baina aurretik Laosen 100.000 hektarea, beste milaka batzuk Indonesian.

Afrikan besteren artean bi indiarren izenak egin dira famatu: Siva Sivasankaran eta Sai Ramakrishna Karuturi. Honen deitura hartu du Karuturi Global Ltd. konpainiak. Ikusi eskuratu dituen eremuen neurriok: 311.700 hektarea Etiopian, Tanzanian negoziatzen ari da 370.000, granja erraldoi gehiago Kongon, Sudanen, Mozambiken eta Ghanan.

Karuturiren operazioen berri asko entzun da Afrikan, batez ere Gambela eskualdeako gatazkagatik. Human Rights Watch erakundeak  2012an salatu du Etiopiako Gobernuak indarrez lekualdatu dituela hango 70.000 biztanle, belaunaldiz belaunaldi bertan bizi zirenak, txabolategi berrietan haiek pilatzeko. Anuak etniako jendeei alorretan zeuzkan landare eta zuhaitzak erauzi dizkiete jabe berriek.

Etiopian 2002ko abuztuan hil zen arte lehen ministro izandako Meles Zenawiren izena ere jarri du GRAINek bere liburu berdean. Lekuko politikarien elkarlana funtsezkoa baita atzerriko oligarkek lurra berenganatu dezaten. Zenawik Etiopiako hegoaldean lau milioi hektarea jarri zituen alokagai; 2011rako 800.000 emanak zeuden. XXI. mendeko kolonizatzaileak heldu aurretik armada etiopiarrak indarrez atera zituen bertako milaka biztanle, eta azpiegitura berriak urratzeko oztopo egiten zuten oihanak suntsitu.

Eduardo Elsztain oligarka argentinarrak honela laburbildu du diruak lurrotan zer bilatzen duen: “Aktibo errealak [lurrak] babeslekua dira inbertsiogileentzako. Urrea eta laborantzarako lurrak dira gaur eskaini daitezkeen aktibo onenak, eta gu ahalik eta ondoen ari gara horretan”.

Oligarkia zaharberrituaren abanikoa osatzeko, herrialde txiroen balizko laguntzaile instituzionalak ezin falta: Munduko Bankua. Afrikan eta Amerikan baserritarrak beren etxaldeetatik kanporatu eta hiri handietako txabolategietara bidaliz astakeriak egin direla entzun dute Munduko Bankuan, baina garapenari ordaindu behar zaio bere prezioa. Hala zuritu du Munduko Bankuaren lana lurrarekiko negozioen ataleko buru John Lambek: “Kalifornian [XIX. mendean]  urrearen beroaldiarekin bezala gertatzen da orain. Lehenbizi iristen diren inbertsiogileak ez dira munduko itxurazkoenak”. Alegia, lapurreta handia hasi besterik ez dela egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Mazango auzia
20 urteko kartzela zigorra Dominique Pelicot senar ohiari eta fiskalak eskaturikoa baino zigor apalagoak beste 50 bortxatzaileei

Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


2024-12-16 | Leire Ibar
McDonald’si boikota egiteko eskatu dute Bilboko Santutxu auzoan, Israelekin duen harremanagatik

Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.


Petrolio-ontzi hondoratu batek 4.300 tona isuri ditu Itsaso Beltzean, eta beste bat noraezean dabil

Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.


2024-12-16 | ARGIA
Israelek Irlandan duen enbaxada itxi du, Dublinek genozidio salaketarekin bat egin ostean

Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.


Ipar Kataluniako udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Eguneraketa berriak daude