Aieteko Adierazpena zabaldu zenetik luze joan da, eta are luzeago bake prozesua abiatu nahi dutenentzat. Denbora kontua da. Denbora, dirua bezala, neurtezina da baina. Berau nork kontrolatzen duen arau.
Azken 30 urteotako abangoardia –eta honen akolitoak– ari dira bake prozesua finkatu nahian. Etsai zuzenek, bi estatuek –eta hauen akolitoek– euren erabateko garaipena ezarri nahi dute, sine qua non. Abangoardiak hamaika pauso emanda ere, azkena du beti eskas. Autosuntsiketa eskatzen diote etsaiek, baita autokritika eskatu ere. Hau ere eskas du eta.
Trantsizio garaian, estatu(ar)ekin negoziazioa Luz y taquígrafos zirela medio egingo zela zioen abangoardiak. 30 urteren ostean, Brian Currin buru, Nazioarteko Harreman Taldearen ardura da gatazkaren amaiera “ordenatua” bideratzea. Nork daki ezer, baina? Lehendakari berri Urkulluk dioenez, bera ere diskrezioz ari da. Presoen gaiaz ari zen. Adibiderako diot.
Botereek –eta hauen akolitoek– daramate bake eta normalizazioaren balizko prozesuaren kontrola. Halaber, nork “kontrolatzen” ditu kontra-boterean jardun dutenak, eta hauen akolitoak? Alegia, auzi historiko politikoa eta 30 urteko gatazkaren beraren ondorioak ebatzi behar dituzten eragileak –Lizarra-Garaziko Akordioa eta Loiolako elkarrizketako eragileak gogoan– ez dira jada “agerian” ari. Nazioarteko Harreman Talde aditu batek eginen du “euren” lana!?
Garaipena? Porrota? Independentzia eta Sozialismoa edota Euskal Estatua soflamak (h)istori(o)a izatera pasa dira une batez. Ados. Beharko! Edo, ez ados. Ez beharko ere! Baina, gutxienez, aitor dezagun abangoardiak –ez honen akolitoek eta euskaldunok orobat– parlamentatzeko eta negoziatzeko ahalmenik ez dutela –edo dugula–.
Anartean, politikariek nola, politika aztertzen duten eguneko kazetariek espiritu honen hitzak barruratu behar dituzte: “Estoy absolutamente convencido” eta “sin duda alguna”. Iturri fidagarriak dituzte, hara! Edota, bestera, iturri horiek ezean, bakoitzak bere parrokia aseko dituen erretorika berriak “asmatzen” ditu. “Betiko iturritik heldu den ur berria” edatea da kontua, antza.
EAEko telebista publikoaz (ETBz) eta gure jendarteaz baditut ere zenbait galdera eta aburu:
Zer espero daiteke 30 urte eta gero, “igandeetan 14 minutuko euskarazko albistegiak eta gaztelaniazko 65 minutukoak” onartzen duen jendarteaz? Edota, telebistako saio izarra El conquistador duen populazioaz. Sareko %24 ikusleen arreta bereganatzen duen jendarteaz? Zer espero daiteke EITBko publizitate eslogan batek “Ni ez naiz ergela” edo “yo no soy tonto” etengabeko matraka “jasaten” duen gizarteaz? Zer espero daiteke “gure” gizarte zibilaz? Boterea ez da tontoa, ez! Ergela gizartea –gehiengoa?– bera da.
Ulertzekoa da bai –ez onartzekoa horregatik–, herri honen delako abangoardiak heldu den aro berriari zioen “beldurra”. Izan ere, hasi orain desobedientzia zibila aktibatzen.
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]