Lehen thriller nafarra-edo

  • Mariano izeta : Dirua galgarri

    Auspoa, 1962

Zalapartatxoa eragin du ezjakintasunak: atera berri duten gaztelaniazko eleberri bat omen da lehen thriller nafarra. Noski, beste ezer baino lehen, sinetsi behar dugu izen hori merezi duen ezer egon daitekeenik. Gero, irribarrea marraztuko zaio Nafarroan egin den literatura gutxi-asko ezagutzen duenari. Iban Zaldua eta Juan Kruz Lakasta aurreratu zaizkit: Miguel Sanchez-Ostiz eta enparauak ahaztu gabe, euskarazko hainbat etsenplu ekarri dizkigute. Alberto Ladron Arana aipatzen zuen Zalduak, eta Aingeru Epaltza eta Jon Alonso nabarmentzen. Atzerago jotzen zuen Lakastak, Oskillaso ekarriz, eta ustez guztietan aitzindaria, Mariano Izeta. Ez diot nik, ez Lakastak soilik. Aingeru Irigaray euskaltzainak gaztigatzen digu 62ko Dirua galgarri thriller nafarraren peredikuan: “Euskaraz leenbiziko liburua ote da hau Baztanen? Polizia-nobela bezela bai, leena da”. Eta esaten duenak Baztanen, esaten du Nafarroa osoan –beti ere, bihar agertzen ez bada eskuizkribu bat, nik dakita, Zaraitzuko ibaxan-.

Baten batek objekzioren bat jar dezake, hala ere. Esaterako eleberriaren haria Parisen gertatzen dela. Baina, zer, donostiar batek Nafarroan kokatzen badu thrillerra da nafarra, eta nafar batek Parisen kokatzen badu ez da? Gainera, ze demonio, “oraindik biotzean zituzten Euskalerriko oiturak eta mintzaira” liburukoek. Zalantzarik ez da thriller batek bete beharrekoak biltzen dituela: lapurrak, luze gabe, Subemandile, Mirue eta Zapelatza, Pizti eta Beltza –eta hemen neroni urduritu naiz, beltzak ez orain atletismoan, aspalditik kendu baitigute lekua euskal nobeletan ere–. Poliziak, behar bezalakoak, atxilotuari esateko kapaz direnak: “Zuk ainbertze maite baduzu zure sorlekua, zergatik etzara beingoan Kongora goaten? Emen eztugu beltz bearrik”. Eta, bistan da, heriotzak, kurioski, kasu honetan, erabat argitzen ez direnak. Baina ez pentsa literatura handiaz ari garenik –thriller bat literatura handia izan daitekeela uste badaiteke–: oso da lañoa eleberri osoa, dena ateratzen da ongi lehenengoan, zuzen doa aurrera gertaeren marra, presaka kasik beti batetik bestera.

Mariano Izetaren Dirua galgarri honekin abiatzen den ibilbideak, momentuz, Jon Alonsoren Zintzoen saldoan hartan dauka azken geltokia –eta azken horrekin plazer puskaz handiagoa hartuko du irakurleak, baiki–. Eta ez zaizkit etiketak bereziki axola. Nahi baduzue prest nago “Mosen Bernat Etxepareren kantuia” bera lehen thriller nafar gisa onartzeko. Baina zeinen ondo datozen batzuetan besteren ezjakintasunak geure buruei errepasotxo bat emateko.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dituzte magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-10-07 | Behe Banda
EHUn, zaharrak berri

Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]


Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude