Bost urte badira Mutrikuko berdintasun teknikariak martxoaren zortziko bueltarako emanaldi berezi bat eskatu zuela. Ariko ziren bertsolari eta gai-jartzaileek, emailez perfilatu zuten saioa: Nola eraman taulara generoa gora eta generoa behera partekatu izan zituzten pentsamenduak? Nolako gaiak, nolako aretoa, nolako posturak, nola girotua behar zuen? Emailezko iritzi trukean bota zuen gai-jartzaile arituko zenak “(saio arruntetan) ezer ez da kasualitatea”, eta horixe bihurtu zen emanaldiaren titulu.
Geroztik horrelako hainbat egin dira, titulu beraren pean. Hurrengoa martxoaren 22an harrapatuko duzu, Ezkio-Itsason. Hara joanda aurki dezakezuna hauxe da:
Partaidetza anitza. Emanaldien atzean ez dago talde finkorik, inork ez du bere copyright-ik. Parte hartu izan duten bertsolari horiek denek agertu dute generoaz (eta beraz, direnaz eta jendeak espero zuenaz) kezka eta esperimentatzeko gogoa. Normaltasuna astintzeko, ohikoa den eran gizon eta emakumeak aritzen dira kantari, baina ezohiko proportziotan: askotan mutila bakarra izaten da, “saioko gizona”. Umorerako joko handia ematen du, eta bertsotan egunero ematen diren hainbat egoera bistaratzen ditu: bera da gehiengoaren tonura egokitu behar dena, bera da gizon denen ordezkari, berak bakarrik egin behar gizonkeriei buruzko adar-jotzeei aurre...
Giro intimoa. Kandela argiak ezaugarri bihurtu zaizkio emanaldiari. Entzule ugari bildu arren, gertutasuna bilatzen da: bertsolariek publikotik oso gertu eta batzutan aulki artetik kantatzen dute, konfiantza bilatzen da bertsolariek kortseak askatzeko aukera izan dezaten.
Erronka heavya. Poz-pozik joan eta oholtzatik zintzilikatzeko gogoz itzuli zenak konta dezake: horrelako emanaldi batean aritzeko emozionalki indartsu egon behar du, edo bestela bertsotan fuerte, desorekei probetxu ateratzeko. Eskatzen du izaerei ziri-sartzea, norbere buruari eta ondokoei errepasoa ematea... eta behin bertso-kabaretean aritu ziren haiek bezala, egoeraren arabera moldeak hausteko gai direnak bihurtzen dira emanaldiko erregin. Gaiak oso baitira landuak, baina bertsolarien esku geratzen da uneoro gaiak lantzeko ohiko bideak urratzea: kantatzeko lekuak eta posturak hautatuz, gaiak aipatu ez dituen bertsolariak jokoan sartuz...
Musikaz “lagunduta”. Beste galdera bat litzateke bertsolariek noraino laguntzen dieten musikariei. Herriko musikariak lotu izan dituzte antolatzaileek, elkarlana bultzaz. Emanaldia baino pare bat ordu lehenago elkartuko dira denak entseatzeko, eta musikariek prestatutako doinuetan trebatuko dira bertsolariak. Horri esker hainbat kantu bertsotara ekarri dira, eta doinuen aniztasuna segurtatuta dago.
Gai-jartzaileak ere jolasaren parte dira. Saio bakoitzari forma, norabide edo zentzu bat eman diote. Batzutan esketx bidez jarri dituzte egoerak, bestetan denok daramagun motxilatik gauzak ateratzea izan da saioaren helburua, bada saioaren ostean bertsolariei buruzko konklusioak egin dituenik...
Oreka. Genero gaietan inplikatutako antolatzaile bat egon ohi da saioen atzean (berdintasun teknikariak, militanteak...), gaiaren inguruan ari diren bertsolariak biltzen dira, parte hartzeko prest diren herriko musikariak elkartzen dira, gai-jartzaileek egin nahi dutena frogatzeko aukera baliatzen dute... Emaitza: bakoitzak bere lanketa egiten du, eta elkarrekin egunean bertan bi orduko entsegua eginda, gustuz prestatutako emanaldi espontaneoa segurtatuta dago. Bat-batekora irekia baina bakoitzak bere eremutik zaindua. Arrasaterako Axpi marrazkilariak egindako kartela (irudian) horren adibide.
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]
Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]