Europar Batasunean (EB) federalismo politikoak ez du inoiz indar handirik izan. Erakunde hau sortzeko eta garatzeko arrazoi nagusia ekonomikoa izan da. Baina, integrazio ekonomiko gehienek kaltetu egiten dituzte eskualde pobreenak, aberatsen mesedetan. Horregatik, integrazio adibide asko bortxaz gauzatu dira, AEBetako Gerra Zibilean Iparralde federalistak Hegoalde konfederalistari garaitu zionean bezala. Beste batzuetan, integrazioak baketsuak izan dira, Alemaniako Mendebaldeak Ekialdea ekonomikoki kolonizatu zuenean bezala.
Eskualde pobre batek integrazioa onartzeko motibo desberdinak izan ditzake: ondorio ekonomikoen gaineko ezjakintasuna; eskualde aberatsago bati lotuz laguntza ekonomikoa erdiesteko esperantza; edota nazio irudikatu baten batasuna bultzatu nahia. Halere, bortxaz edo bakean burutu diren integrazio gehienek homogeneotasun linguistiko gradu altua dute beren alde. Horri esker, lurralde pobreetatik aberatsetara doan emigrazioa ihes-hodi bezala funtzionatzen du protestak baretzeko. Alemania batu denetik, Ekialdeko gazteriak erruz emigratu du Mendebaldera.
Egungo EBn Alemaniako batasunaren antzeko fenomeno bat bizi dugu kamera geldoan. Proiektu federal ekonomikoaren sinboloa euroa da. Maila ekonomiko oso desberdinetako herrialdeek moneta berdina hartu dute eta gauzatu egin dute EBk inposatutako pribatizazioen agenda. Noren mesedetan baina? Esloveniako enpresek ez dute gaitasunik Alemaniak pribatizatutako enpresa publikoak erosteko. Aldiz, alemanek erraz asko erosi ditzakete esloveniarrak. EBk eskualde aberatsak gehiago aberastu eta pobreak gehiago pobretu ditu.
Baina, EBk arazo bat du, munduko gainontzeko integrazio prozesu gehienetan ez bezala, bere baitan aniztasun linguistiko oso handia du eta, beraz, emigrazioaren ihes-hodiak ez du behar bezala funtzionatzen. EBko agintariek integrazio ekonomikoa laguntzeko ezinbestekoa dute hertsiki lotuta dauden integrazio politiko eta kulturalean sakontzea. Bidea ez da erraza, potentzia ekonomiko eta politikoen artean konpetentzia dagoelako. Batzuek (Britainia Handiak, Suediak...) erabaki zuten ez hartzea euroa, ziurrenik Alemaniarekin oso lotuta ikusten zutelako. Hausnarketa horren hurrengo fasea da Britania Handian irekita dagoen eztabaida: EB barnean mantendu lotura malguekin edo atera. 2015ean kontserbadoreek irabazten badituzte hauteskundeak, David Cameron-ek eztabaida argitu egingo dela iragarri du 2017an egingo litzatekeen erreferendum batekin. Britania Handiak hartuko lukeen erabakia irtetea balitz, beste herrialde batzuek antzeko hautua egin dezakete. Ondorioz, EBko federalizazio proiektuak abiadura azkartua hartuko luke estatuetan oinarrituta.
Bien bitartean, estaturik gabeko nazioentzat federalizazio prozesutik kanpo gelditzea oso arriskutsua izan daiteke, horregatik estatua eskuratzeko premia. Eskoziak eta Kataluniak beraien bidea hasi dute. Flandriak lurraldetasunarekin arazo bat du, baina bidea urratzen ari da sezesioaren atari gisa konfederazioa proposatuz. Euskal Herriak ordea, arazo latza du lurraldetasunarekin; ez da bakarra, aipaturiko beste nazioen alboan barne aniztasun handiagoa du eta abertzaleek ez dute gutxieneko proiektu konpartiturik ikuspegi sinbolikoan eta estrategikoan. Gure etxean edota Europan, nork hartuko du serioski euskal estatu baten proiektua bere oinarrizko sinboloak ere eztabaidan dituena? Euskal Herria/Euskadi/ Nafarroa, ikurrina/Nafarroako bandera...
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]