Euskaraz eta edukiz jantzi nahi dute Baiona

  • Urtea ere ez du Elekatu-elikatu elkarteak, baina ekimen interesgarriak proposatu ditu dagoeneko, baionar euskaldunen eta bertaratu nahiko lukeen edonoren gozagarri. Hilerokoa dute oraingoz hitzordua, azken ostegunez beti, naturaltasunez euskaraz bizitzeko guneak hauspotzeko xedez. Besteak beste, belaunaldi guztietako jendeak biltzea dute meritu.

2012ko irailetik hasita, bost ekitaldi antolatu ditu Elekatu-elikatuk. Lorea Agirrek eta Kepa Altonagak solasaldi bana eskaini zuten. Atzetik, Txori mugariak eta bertso-afaria heldu ziren. Azkenik, Jon Mirande idazlearen inguruko gaualdia. Ekitaldiak urririk (edo ahalik eta merkeen) izatea dute xede.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Belaunaldi guztiek izango zuten seguruenik, euskararen presentzia eskasari aurre egingo dion tresna sortzeko tentazioa. Mamitzea erdietsi duen saio horietariko bat da Elekatu-elikatu elkartea. Joan den urteko apiril aldera eratu zen, elebitasunari irmoki kontra egiteko planean. Izan ere, Baionan bada anitz kontu eta ekimen, baina itzulpenaz lagunduta beti, irekiduraren estakuruaz, horrelakoetan esan ohi den bezala, “inor baztertua senti ez dadin”. Emaitza, ordea, berez da baztertzailea: hari nagusia frantsesak darama, eta euskara apaingarri bilakatzen da, erakusgarri huts.

Langintza traketsa izan ohi da mota honetako elkarteen jarduna lerro zehatzez definitzea, intuizioz gauzak argi xamar izanagatik ere. Zer ez diren, zer izan nahi ez duten, aldiz, agudo esan ziguten Iban Thicoïpe, Ekhi Erremundegi, Nora Arbelbide eta Amaiur Lujanbiok, taldearen izenean mahaian bildu zitzaizkigun lau kideek.

Elekatu-elikatuk ez du, kasura, mus txapelketarik antolatuko. Alde batetik, mus txapelketak izan badirelako, euskara hutsean ez badira ere. Baina bereziki, edonork egin dezakeelako. Ekitaldi apartak nahi dituzte, esan nahi baita bestelakoak, ezberdinak, inork antolatzen ez dituenak, eta ahalaz edukiz jantziak.

Halaber, Elekatu-elikaturen helburua ere ez da aldarrikapena. Nekez ikusten dute elkartea salaketa-kanpaina bat antolatzen, demagun, afixak frantses hutsez daudela-eta. Praktika bera dute, izatekotan, aldarrikapena. Euskaraz bizi nahi dugu baino, euskaraz bizi gara dute leloa.

Diru aferen esklabo ez direla izango ere argi izan dute hastapenetik: “Erabaki genuen ez genuela ekitaldirik, kontzerturik edo dena delakorik antolatuko sosak ateratzeko. Ez ginela horretan sartuko”. Momentuz, bide gastuen truke etortzea proposatzen zaie gonbidatuei, bideratzen diren ekimenak, hitzaldia izan edo dena delakoa izan, doakoak izan daitezen. Esan gabe doa, taldean antolaketa lanetan ari direnek ez dute fitsik kobratzen. Borondatezko ekarpenak, nolanahi, ongi etorriak dira, webgunean ikus daitekeenez.

Abiatu orduko hartutako beste erabaki bat: taldeak ez du bozeramailerik izango, eta komunikazioa euskara hutsez egingo da beti.

Katu bakartiak, taldean ikusgarriago

Ziurtasun batek ere akuilatu zituen ekimen honetara bildutakoak: itxurak itxura, Baionan badirela euskaldunak; festarako besterik ez elkartzeko ohiturak arrunt bestelako sentsazioa sortzen badu ere,  uste baino euskaldun gehiago direla Lapurdiko hiriburuan. Hain zuzen horrexegatik pentsatu zuten beren eskutik helduko zen eskaintzak aste barruan eta modu iraunkorrean egina behar zuela izan. Gaur gaurkoz, hilean behin luzatzen dute gonbitea, azken ostegunean beti, jendearen ohituretan eta gogoan sar dadin. Tokiari dagokionez, hiria apurka haienganatzea dute asmoa, eta bilgunea aldatu egiten dute aldiko, elkartea leku bati lotua izan ez dadin, identifikazioa Baiona osora heda dadin. Orain arte, gaueskola eta unibertsitateko aretoa ez ezik, beste elkarteetako egoitzak ere baliatu dituzte. Besteengana joz, besteak ere inplikatzen direlako.

Ez daramate erritmo makala. Oraintsu arte astelehenero bildu izan dira, hamar bat lagun guztira. Maiztasun horri esker, elkar ezagutu, ideiak atera, zenbait ildo finkatu, elkartea sortzeko agiriak eta gainerakoak prestatu, diru-laguntzetarako deialdietan presentatu, diru-iturriak atzeman eta urteko plangintza aitzinatu dute.

Bost ekitaldi antolatu dituzte lerrook idatzi artean. Azkena, Jon Mirandez gaualdia deiturikoa, urtarrilaren 14an izan zen Hor Konpon elkartearen egoitzan. Itxaro Bordak Haur besoetakoa izan zuen hizpide. Luzien Etxezaharretak Igela literatur aldizkariaren aipamena egin zuen, Ander Iturriotzek Miranderen pentsamendua aztertu zuen eta Pantxix Bidartek zenbait poema musikatu eskaini zituen.

Belaunaldi guztietako jendea bildu zaie ekitaldietan. Ez denetan jende bera, gaiaren araberako publikoa baizik. “Kontent gara horregatik –aipatu ziguten lau kideek aho batez –. Gaiagatik heldu da jendea, ez da militantziaz etorri edo euskaraz delako. Helburu eta amets genuke horrela jarraitzea. Nork daki, beharbada urte batzuetara asterokoa bilakatzen da ekimena, eta publikoa helduko da antolatutakoa maite duelako, eta ez euskaraz izaki kaka ere eginen dut. Naturaltasunez eginiko hautua izan dadila”.

Sinboloa ere badute, goiko irudian ikus daitekeenez. Elkarteari jarritako izanaz jolasean aritzearen ondotik heldu zen, esatearen eta esatearen ondorioz: eleKATU, eliKATU...


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude