Frantziako Estatuak Malin abiatutako interbentzio militarraren benetako kausa energia baliabideak segurtatzea da, Stéphane Lhommek Rue89 webgunean argitaratu duenez. Artikulua osorik euskaratu du Iñaki Etxelekuk, gure webgunean publikatua. Horren hainbait pasarte dituzu jarraian.
2013ko urtarrilaren 11n, Frantziako Estatuaren armadak eskua sartu du Malin, talde islamista armatu batzuek Bamakora buruz abiatu dituzten mugimenduen ondorioz. Badira hilabeteak talde hauek beren esku daukatela Mali iparraldea, eta hara non, omen, ausartu diren herrialde osoaren okupatzeko.
Nork sinets dezake zinez, operazio hau “Maliko demokraziaren aldekoa” dela? Hamarkadak baditu, herrialde horietako erregimen erosiek zangopilatzen dutela. Hauek Frantziarengandik azkarki sustengatuak direlarik. Beraz, zergatik ote, halako bat bateko urgentzia “demokratikoa”?
Halaber, nork sinetsiko du “eskualdearen babestea” dela helburua? Egiazko helburua da Frantziako Estatuaren zentral nuklearren uranioz hornitzearen babestea: uranio hori, Niger iparraldeko meategietan ustiatzen baitute. Basamortu gunea da, mapa geografikoetan marra soil batek bereizten duena Malitik.
Artetik errateko, azpimarratzekoa da botere kolonial ohiak zein perbertsoak izan diren, zentzurik gabeko muga horiek marrazteko mementoan, lekuko populuak batere kontutan hartu gabe, eta inguru guztiz bitxiak dituzten herrialdeak asmatuz: Niger eta Mali; biak ere harea ordulari baten itxurakoak dira. Hego-sartaldeko eremu bat hiri buruarekin, arras bazter emana eta gehienbat basamortuz egina den ipar-sortalde eremu handitik urrundua.
Dudarik gabe, indar kolpe neokoloniala da hau, itxura egiteko, mementoko Maliko lehendakariaren laguntza eskaera batekin mozorrotu bada ere. Lehendakari horrek sinesgarritasunik ez duelarik, 2012ko martxoaren 22an egin den armadaren estatu kolpe baten ondorioz baita gobernu horretan. Berriz ere diogu ez diegula sinesgarritasun izpirik ematen fundamentalista lanjerosei. Droga eta arma salerosleak direnak gainera, jende zauritzeko eta hiltzeko lotsarik ez dutenak.
Bizkitartean, “demokraziaren aldeko” esku sartze militarraren ipuina ez dugu onartzen. Jada askotan erabili aitzakia da, bereziki AEBek nahi izan zutelarik petrolio iturriak bereganatu. Eta hara non berriz agertzen den, Frantziak bere erreaktore nuklearren uranioz hornitzea bermatu nahi baitu. Anartean, errate baterako, Rafale gerra hegazkin baten kostua, orduko 27.000 €koa delarik, azpimarra daiteke nuklear jatorriko argindarra, uste genuena baino askoz garestiagoa dela...
Bukatzeko, berriz ere, begi- bistakoa da atomoak eta Estatu arrazoiak ez dietela ingurumenari eta bizidunei kalte egiten baizik, baita demokraziari ere.
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Amerikako Estatu Batuak-ek inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarri dizkio, hala iragarri du Donald Trumpek. Egindako adierazpenak ez du informazio gehigarririk izan eta beraz neurriaren betearazpenak ez du data finkorik.
Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.
Gizarte Palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan.
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]
"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]