Epitafioa

Arreba eta biok hilerrira joan gara, aita gabe eta, ondorioz, otoitz egin behar izan ez dugunez eta lorerik ekarri ez dugunez, ez dakigu zer erritori jarraitu. Arrebari esan diot, hiltzen naizenean, ez dudala toki fisiko bat nahi, eta saihetsi ezingo balu, lorontzirik gabekoa behintzat. Arrebak uste du garrantzitsua dela erreferentzia fisiko bat edukitzea, nora jo izan dezaten norberaz gogoratzeko. Nik erantzun diot hitzezko hondakinak besterik ez nukeela utzi nahi. Berak ez dit ulertu eta hilarrian zer grabatu erabaki ote dudan galdetu dit.

Twitterreko bere kontuan Ana I. Morales kexatzen zen Idazleei galdezka liburuan idazleen biografiaren neurrian alde handiak zeudelako. Bakoitzak berea idatziko zuen. Ez zait egiteko zailagorik bururatzen. Twitterren biografiarako tarte lapidarioan ere bere buruaz zerbait idaztera ausartzen direnak miresten ditut. Irudipena baitut, puntu hau nola konpondu, sorkuntzaren arazo berdina dakarrela. Topikotik ihesi nola esan. Bertsolerro batek adina eragiten dit honek larrimina. “Nire lagunen laguna eta batez ere euskalduna”, “De paso por el mundo”. Holako idazkunei ez diet egia-irizpiderik aplikatzen, irizpide estetikoa baizik. Literaturari bezala.

Gezurtiaren paradoxa ezaguna da (“esaldi hau gezurrezkoa da” edo “gizon batek dio beti esaten duela gezurra, orduan gezurretan ari da?”). Hilartitzarena ere paradoxikoa da. Hilobian idatzitakoa, eta hilobia bera, literaturaren ikurra da. Bertan lehen pertsona fikzio bat da, aditzaren aldia ere bai. Ingelesak ezintasun hau begien bistara ekartzen digu, nik dakidala, inoiz erabili ez den epitafio posible honetan: Here lies one who always told the truth. Hots, “hemen datza egia beti esan zuen bat”, edo, ingelesetik nola itzultzen duzun, “hemen gezurra esaten du egia beti esan zuen batek”. Hemen datza paradoxa bat.

Hemen natza ni, hitzotan. Mallarmék gutun batean dio: “Hildakoek bere alde dute hobi bat, geure begiez ikus dezakeguna, non otoitz egin baitezakegun”. Hobi gotor bat, eta barruan isiltasun zikoitza eta gau itzelezkoa, besterik ez. “Un sépulcre solide où git tout ce qui nuit, / et l’avare silence et la massive nuit”. Mallarmék, hala ere, esan zuen poeta bakartu ohi dela bere hilobia zizelatzeko, idazteko. Hildakoa gogora ekarriz haren hutsa ez besterik adierazten dugu. Izanetik izenera eta naizenetik zenera dagoen hutsune mitifikatzailea datza lur edo hitzen azpian.

1991. urtean, Côte-d’Azurreko herri batean, Marchal andrea hilda aurkitu zuten, odolez idatzita bere epitafioa: Omar m’a tuer. Omar lorazaina akusatu eta kondenatu zuten. Orain gutxi kasua berrireki dute, probak berraztertuko dituzte. Lorazainaren abokatuek beti defendatu dute akats gramatikal hori (Omar m’a tuée beharko bailuke) pentsaezina dela Marchal andrearengan. Ez dut uste alegatu dutenik inork ezin duela bere epitafioa idatzi.

Hamleten aitaren mamuak “remember me!” eskatzen dio Hamleti. Teoria zahar baten arabera, Shakespearek lan honetan nahi izan zuen Hamnet bere semea (Hamnet Shakespeare, 1585-1596) ehortzi. William antzezleak taula gainean “Hamlet, zure aitaren izpiritua naiz” zioenean, bere seme galduarekin bat egingo luke (enpirikoki gabe, poetikoki; egiaz gabe, alegiaz), paperak trukatuko zituzten, aita hilda eta semea bizirik. Shakespearek eta bere semeak elkarri eskatzen diote elkar gogoratzeko betiereko begizta batean eta biak “oroitu nitaz” horretan bizi dira betiko.

Horrelako zerbait azaldu diot arrebari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


2025-01-08 | Agustin Arteaga
IPUINA
Herrizoma

“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]


Jon Tartas
‘Ontsa hiltzeko bidea’: apez neurotikoak pistolarekin eskribatua

Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


2024-12-30 | Behe Banda
Barra warroak |
Urte berriari

Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?

Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]


2024-12-23 | Behe Banda
Barra warroak
Asko maite zaituztet, baina...

Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Paula Estevez
“Irudia alboratuta geratu da beti Euskal Herrian”

Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]


Eguneraketa berriak daude