argia.eus
INPRIMATU
CERNeko azeleragailua atseden hartzen

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko urtarrilaren 15a

2010etik orain gutxi arte CERNeko azeleragailuan bilioika talka gertatu direla argitara eman da Nature aldizkarian. Hala ere, 5.000 milioi baino ez dira erregistratu. Talka horietatik 60 petaokteto, hau da, 60.000 bilioi datu lortu dute, 80.000 ordenagailu eramangarritako diskoak betetzeko

Gogoratu beharra dugu iazko uztailaren 4an CERNek iragarri zuela Higgsen bosoiarekin bateragarria zen partikula topatu zuela. Baina baieztapenerako itxaron beharko da, une honetan azeleragailua geldirik baitago, eta hala egongo da 2015era arte, mantenu-lanak egin behar dituzte eta.