Masturbazioaren aurkako zerealak

Kelloggek sortutako zereal marka ezagunaren kaxa bat, 1950eko hamarkadakoa.
Kelloggek sortutako zereal marka ezagunaren kaxa bat, 1950eko hamarkadakoa.

Michigan (AEB), 1888. Battle Creek-eko Sendategiko zuzendari John Harvey Kelloggek Auto-abusuaren eta horren ondorioen aurkako tratamenduak, zahar eta gazteentzako datu argiak lana kaleratu zuen. Kellogg masturbazioaren aurkako ekintzaile sutsua zen. Gizakiaren gaitzik larrienetakoa zen harentzat: “Izurriek, gerrak, baztangak nahiz antzeko gaixotasunek ez dute onanismoak adinako emaitza tamalgarririk eragin gizakiengan. (...) Uteroko minbizia, gernu aparatuko gaixotasunak, inpotentzia, zorotasuna eta ahultasun mental zein fisikoa eragiten ditu”. Tratamenduak ez bazituen ospitaleko gaixoak sendatzen, medikuak garbi zeukan zergatik: eri ezkutuan masturbatzen zen.

Baina masturbatzearen efektu txar guztiak saihesteko irtenbideak ere proposatu zituen liburuan. Mutiko txikientzat erremediorik eraginkorrena erdaintzea zen, batez ere ebakuntza anestesiarik gabe egiten bazen; zenbat eta oinaze handiagoa, orduan eta gogo gutxiago izango zuten bekatuari emateko. Neskatoentzat “sendabidea” are zuzenagoa zen: klitoriaren fenol aratz bidezko ablazio kimikoa.

Zorionez, garaiko gizarte estatubatuar puritanoarentzat ere muturrekoegiak ziren Kelloggen neurriak, eta ez zuten aplikazio praktikorik izan. Baina sendagileak ez zuen amore eman onanismoaren aurkako gurutzadan, eta zeharkako bidea topatu zuen gizon-emakumeen irrits  kaltegarria apaltzeko: dieta. 

“Txerrikiz, ogiz eta pastel gozoz elikatzen den, tea edaten duen eta tabakoa erretzen duen pertsonarentzat errazagoa da hegan egitea pentsamendu garbiak izatea baino”, zioen. Estatubatuarren dietak lizunkeria sustatzen zuela uste zuen, eta dieta garbiago batek bekatuak ere garbi zitzakeela. Hala, herrikideen elikadura ohiturak aldatzea erabaki zuen, baita goiz goizetik, gosaritik bertatik hasita, lortu ere. 1897an zereal integral deshidratatuak ekoizten eta merkaturatzen hasi zen. Eta 1906an zerealen inperio erraldoiaren lehen harria ipini zuen: Corn Flake Company sortu zuen. Gaur, eguneko 5,5 milioi pakete Corn Flakes kontsumitzen dira munduan. Baina masturbazioaren ondorioei buruzko Kelloggen teoriek inolako oinarri zientifikorik ez dituela enpirikoki frogatzen jarraitu du gizadiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Eguneraketa berriak daude